2011ko munduaren amaieraren aurreikuspena

Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko maiatzaren 21ean oramendua etorriko zela zioen kartela, gaztelaniaz.

2011ko munduaren amaieraren aurreikuspena Harold Campingen jarraitzaileen ustea izan zen. Euren ustez, oramendua (fede kristauan, Jainkoaren hautatuak paradisuan hartzea) 2011ko maiatzaren 21ean gauzatuko zen[1][2], honen ondoren Larrialdi Handia[3] hasiko zelarik, munduko jendearentzat sufrimendu handiko garaia, eta honen ondoren munduaren amaiera 2011ko urriaren 21ean iritsiko zen[4].

Iragarpen hauek Campingek egin zituen, Family Radio kristau irratien sareko presidenteak, Biblian oinarritzen dena informazioa lortzeko, testuak numerologikoki aztertu ondoren. Suposatzen zen 200 milioi pertsona inguru (munduko biztanleriaren % 3 inguru) oratuko zituztela egun hartan[5].

Iragarpenak oso baztertuak izan ziren kristau izendapen nagusiengatik, Campingen oinarri ziren Bibliako pasarteen interpretazioan zeuden desadostasunengatik[6][7]. Camping ere kritikatu dute, haren fundazioak milioi askoko irabaziak lortu zituelako, bere fededunen dohaintzen ondorioz (80 milioi dolar 2005 eta 2009 artean)[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jesus Returning To Earth On May 21, 2011» web.archive.org 2010-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. «The Daily Maverick :: May 21, 2011: Judgment Day believers descend on Joburg» web.archive.org 2010-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  3. Mt 24:21
  4. (Ingelesez) «The Link Between May 21, 2011 and the Feast of Purim in March 2012» eBible Fellowship (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  5. «Family Radio Spanish - Español» web.archive.org 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  6. «A Response to Harold Camping's Erroneous Teaching - Alliance of Confessing Evangelicals, Inc» web.archive.org 2011-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  7. (Ingelesez) Kellner, Mark A.. «New Dispensation? Camping: 'Leave Church'» ChristianityToday.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  8. Censky, Annalyn. «Doomsday church: Still open for business» CNNMoney (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]