2014 Ameriketako Estatu Batuetan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jarraian, 2014k Ameriketako Estatu Batuetan eman duena kontatzen da.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 6an zabaldu zenez, Barack Obama AEBetako presidenteak ez zituen immigrazio erreformari buruzko neurriak hartuko hauteskundeak egin arte. «Auzi honen muturreko politizazioa dela eta, kaltegarria litzateke erreformarentzat berarentzat hauteskundeak baino lehenago hartzea neurriak », azaldu zuen Etxe Zuriko bozeramaile batek[1].

Irailaren 25ean, Navajo herriaren lurren ustiaketagatik tribu indigenak eta AEBetako Gobernuak urteetan izan zituzten konponezinak amaitzeko, navajoei 432 milioi euro ordaintzea onartu zuen Washingtonek. Eric Holder AEBetako fiskal nagusiak eman zuen akordioaren berri. Segidan, dimisioa eman zuen Holderrek[2].

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 9an, zerbitzutik kanpo zaintza lanetan ari zen polizia zuri batek Vonderrit Myers 18 urteko gazte beltza hil zuen tiroz Sant Louisen (Missouri). Poliziak 17 tiro egin zizkion, eta, agintariek tiro aurrena gazteak egin zuela esan arren, armarik ez zeramala argudiatu zuten haren senideek[3].

Urriaren 22an, Blackwater mertzenario taldeko lau kide zigortu zituzten AEBetan, 2007an Iraken hildako 33 zibilen auzian. Epaimahaiak kargu batzuetarako soilik adostu zituen zigorrak. Kide bati lehen graduko hilketa leporatu zioten; beste hiruri, «nahita» eragindako hiruna homizidio[4].

Urriaren 24an, bi gazte hil eta lau zauritu ziren AEBn izandako tiroketa batean. Zirudienez, hiltzailea institutuko ikaslea zen, eta, tiroketa egin ostean, bere buruaz beste egin zuen. Beste tiroketa batean, Kalifornian, bi polizia hil ziren[5].

Urriaren 27an, Bakearen Nobel Saria jaso zuten hamabi pertsonak gutun bat bidali zioten Barack Obama AEBko presidenteari, Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) galdetegietan torturekin amaitzeko eskatuz[6].

Urriaren 28an, eztanda egin zuen AEBetan espaziora jaurtitako suziri batek. Aireratu eta sei segundora lehertu zen. NASAk azpikontratatutako enpresa batena zen, eta Nazioarteko Estazio Espazialera zihoan, bidaiaririk gabe[7].

Urriaren 29an, bonoak erosteko politika amaitutzat jo zuen AEBetako Erreserba Federalak. Langabezia %5,9ra jaitsi zela argudiatu zuen Fed-ek ezohiko politiken bukera iragartzeko[8].

Urriaren 30ean jakin zenez, Bin Laden hil zuen soldaduaren nortasuna, dokumental batean azalduko zen. Navy Seals AEBko Itsas Armadako militar batek hil zuen Bil Laden, eta azaroan emitituko duten dokumental batean soldadu horren nortasuna zabalduko zuen FOXek[9].

Urriaren 31ean, turistentzako espaziontzi batek istripua izan zuen, probetan ari zirela. Virgin Galacticen 'Space Ship Two' espaziontziak lurra jo zuen AEBetan, desertuan. Gutxienez lagun bat hil zen[10].

Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren 3an jakin zenez, hil egin zen minbiziak jota bere buruaz beste egin behar zuen estatubatuarra. Emakumea azaroaren 1ean hil zen, eta aurretik mezu baikorrak argitaratu zituen sare sozialetan[11].

Azaroaren 4an, AEBetako bi ganberetan gehiengoa lortzeko bidean ziren errepublikanoak. Ordezkarien Ganberako 435 kongresistak eta Senatuko 36 ordezkari berrituko zituzten. Georgian eta Kansasen demokraten aldekoa zen joera[12]. Azkenik, AEBetako Kongresua kontrolatuko zuten errepublikanoek, bi ganberetan irabazita. Obama 2009. urtean Etxe Zurira iritsi zenetik, garaipen handiena eskuratu zuten errepublikanoek. Gobernatzaileen aukeraketan ere nagusitu ziren[13].

Azaroaren 5ean, baikor agertu zen Barack Obama AEBetako presidentea, nahiz eta bere agintaldiko porrotik handiena jaso hauteskundeetan. Hauteskundeak haren agintaldiaren azterketa bat izan zirela onartu zuen presidenteak. Presidenteak ez zuen uste herritarrek haren agenda gaitzetsi zutenik. Epe laburrera begira ebola birusarentzat sendagaia aurkitzeko ikerketa zentroentzako diru laguntzak handituko zituen. Bestalde, EI Estatu Islamikoaren aurkako kanpaina militarrari eutsiko zion. Emigrazio sistema hobetzeko neurriak hartuko zituen Obamak, kongresuaren baimenik gabe[14].

Azaroaren 6an, AEBetako Ordezkarien Ganberan eta Senatuan gehiengoa ziurtatuta, bi ganberetako buruek adierazi zuten kontra egingo ziotela Barack Obamaren osasun erreformari[15].

Azaroaren 7an, Barack Obama AEBetako presidenteak bi alderdietako kongresistekin lehen bilera egin zuen. Errepublikanoen ordezkari nagusiak ere egon ziren[16].

Azaroaren 12an, aldaketa klimatikoaren aurrean zerbait egitea adostu zuten AEBk eta Txinak. Lehenak, 2025erako % 26 eta 28 artean murriztuko zituen berotegi-efektua eragiten duten gasak. Txinak ez zuen esan zenbatean, baina bai 2030etik aurrera murrizten hasiko zela[17]. Gainera, Asian eta Pazifikoan merkataritza hitzarmenak bultzatzea adostu zuten Txinak eta AEBek[18].

Azaroaren 14an, migrazio legeen erreforma urte horretan egingo zuela adierazi zuen Obamak[19]. Egun berean, armak eta egitura nuklearrak berriztatuko zituztela adierazi zuten AEBk[20].

Azaroaren 20an, immigrazioari buruzko neurriak azaldu zituen Obamak. Urte amaiera baino lehen jakinarazteko konpromisoa adierazi zuen[21]. Esan zuenez, paperik gabekoen erdiak arautu nahi zituen[22]. Guztira, paperik gabeko 5 milioi lagunen egoera erregularizatu nahi zuen eta bere ustez, proposatutako neurriekin sistema "justuagoa" izango zen[23]. Obamaren proposamenak etorkin onak eta txarrak bereizten zituen[24]. Gainera, Obamak deportazioak moztea txalotu egin zuten etorkinek[25].

Azaroaren 21ean, proposamenagatik Obamaren aurkako salaketa jarri zuten errepublikanoek. “Behin eta berriro, herri estatubatuarraren borondateari entzungor egin dio presidenteak, eta Kongresuaren botorik gabe lege federala berriz idaztea erabaki du”, adierazi zuten errepublikanoek[26].

Azaroaren 22an, bi poliziak gezurrezko pistola bat zuen 12 urteko mutikoa hil zuten[27].

Azaroaren 25an zabaldu zenez, AEBetako droneek hamar urtean talde armatuetako 41 buruzagi hil zituzten Afganistanen, Yemenen, Pakistanen eta Somalian baina 1.147 zibil ere hil zituzten[28].

Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduaren 3an, 32 atxilotu egon ziren New Yorken, Garner hil zuen polizia aske geldituta[29].

Abenduaren 4an, istiluak egon ziren berriz New Yorken, beltz bat hil zuen beste polizia zuri bat ez zutelako zigortu[30]. Egun berean, armarik gabeko gazte beltz bat hil zuen Poliziak auto batean droga saltzen ari zenean[31].

Abenduaren 5ean, Ashton Carter AEBetako Defentsa idazkari berri izendatu zuten[32]. Bestalde, gazte beltz desarmatu bat hil zuelako polizia zuri batek Phoenixen, New Yorkeko protestetan, aldaketa sakona eskatu zuten Polizian eta Justizian. Gainera, «Zigorgabetasun patroi baten trazak» aipatu zituen NBEk[33].

Abenduaren 6an jakin zenez, AEBek presentzia handia izaten jarraituko zuen Afganistanen[34].

Abenduaren 9an, CIAk tortura "latzak eta ez eraginkorrak" burutu zituela onartu zuen AEBetako Senatuak. 2001tik 2009ra bitartean irailaren 11ko atentatuengatik atxilotutakoei emandako tratua aztertu zuten eta Barack Obamaren ustez, torturek "kalte nabarmena" egin zioten AEBen irudiari, eta praktika hori kentzearen alde agertu zen[35].

CIAren tortura programa uste zena baino zabalagoa eta gogorragoa izan zen baina praktikak argitaratu aurren, zaila zen auzibidea hastea[36].

Abenduaren 10ean, Gobernu itzalaldia eragozteko akordioa lortu zen[37].

Abenduaren 11ean, I-11ren ondoren CIAk egindako lana defendatu zuen bere buruak. Terrorismoko susmagarriei aplikatutako galdeketa teknikak “legezkoak” zirela esan zuen baina horrelako gertakarien inguruan “ez zegoela erantzun errazik” esan zuen[38].

Abenduaren 13an, beltzak hil zitzuten poliziak ez epaitzeak haserrea eragin zuen AEBetan eta polizia gehiegikeria amaitu eta justizia eskatzeko, Washingtonen eta beste hainbat hiritan protestak egin zituzten. 60ko hamarkadako eskubide zibilen aldeko mugimenduaren eredutzat hartu zuten[39]. Milaka lagunek salatu zuten hilketa polizialen zigorgabetasuna[40].

Abenduaren 15ean, tirokatuta hil ziren bost pertsonen kasua aztertzen ari zen polizia Pensilvanian. Heriotza guztiak lotuta zeuden, eta ustezko hiltzailearen autoa ere aurkitu zuten. Zirudienez militarrak tirokatuta hil ziren[41].

Abenduaren 16an, hilda aurkitu zuten Pennsylvanian ustez sei pertsona hil zituen gizona[42].

Abenduaren 17an, aurrekontu legea sinatu zuen Barack Obamak, azken momentuan[43].

Egun berean, AEBek eta Kubak harremanak normaltzeko hitzarmena egin zuten eta horrela bost hamarkadako bahimendua kentzeko neurriak hartzeko asmoa adierazi zuen Barack Obamak[44]. Obamak eta Castrok elkarrizketak hastea eta enbaxadak irekitzea agindu zuten[45].

AEBko presidenteak Kubari 53 urte lehenago jarritako blokeoa kentzea eskatu zion Kongresuari, izan ere, Obamaren hitzetan '50 urteko isolamenduak ez du funtzionatu'[46].

Abenduaren 20an, gizonezko batek New Yorkeko bi polizia hil eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Poliziak azken hilabeteetan hil zituen hiritar beltzengatik mendekua zela iragarri zuen erasotzaileak sare sozialetan[47].

Abenduaren 22an, AEBetako hainbat konpainia handik Kubari 7.000 milioi dolarreko kalte-ordaina eskatu zioten 1959ko iraultzako desjabetzeengatik[48]. Bestalde, New Yorkeko alkateak arrazakeriaren aurkako protestak gelditzeko eskatu zuen[49].

Abenduaren 23an, poliziak gazte beltz bat hil zuen Missourin, gasolindegi batean[50].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Obamak ez du immigrazio erreforma ukituko hauteskundeak egin arte», Berria, 2014-09-07
  2. «432», Berria, 2014-09-25
  3. «17», Berria, 2104-10-10
  4. «Lau blackwater errudun, Irakeko 33 hilketen auzian», Berria, 2014-10-23
  5. «Bi gazte hil eta lau zauritu dira AEBn izandako tiroketa batean», EiTB, 2014-10-25
  6. «CIAren galdetegietan torturekin amaitzeko eskatu diote Obamari», EiTB, 2014-10-27
  7. «Eztanda egin du AEBetan espaziora jaurtitako suziri batek», Berria, 2014-10-29
  8. Iker Aranburu, «Bonoak erosteko politika amaitutzat jo du AEBetako Erreserba Federalak», Berria, 2014-10-29
  9. «Bin Laden hil zuen soldaduaren nortasuna, dokumental batean», EiTB, 2014-10-30
  10. «Turistentzako espaziontzi batek istripua izan du, probetan ari zirela», Berria, 2014-10-31
  11. «Hil da minbiziak jota bere buruaz beste egin behar zuen estatubatuarra», EiTB, 2014-11-03
  12. Xabin Makazaga, «AEBetako bi ganberetan gehiengoa lortzeko bidean dira errepublikanoak», Berria, 2014-11-04
  13. «AEBetako Kongresua kontrolatuko dute errepublikanoek, bi ganberetan irabazita», Berria, 2014-11-05
  14. Adrian Garcia, «Porrotak ez du bidetik aterako presidentea», Berria, 2014-11-06
  15. «Errepublikanoek aurka egingo diote osasun erreformari», Berria, 2014-11-07
  16. «16», Berria, 2014-11-08
  17. «Aldaketa klimatikoari aurre egitea adostu dute AEBk eta Txinak», EiTB, 2014-11-12
  18. Ivan Santamaria, «Erraldoien artean dago jokoa», Berria, 2014-11-13
  19. «Migrazio legeen erreforma aurten egingo du Obamak», Berria, 2014-11-15
  20. «Armak eta egitura nuklearrak berriztatuko dituztela iragarri dute AEBk»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-15
  21. «Immigrazioari buruzko neurrien berri emango du gaur Obamak», Berria, 2014-11-20
  22. «Paperik gabekoen erdiak arautu nahi ditu Obamak», Berria, 2014-11-21
  23. «Paperik gabeko 5 milioi lagunen egoera erregularizatu nahi du Barack Obamak», Berria, 2014-11-21
  24. Samara Velte, «Obamaren etorkin onak eta txarrak», Berria, 2014-11-22
  25. «Obamak deportazioak eteteko emandako agindua txalotu dute etorkinek»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-22
  26. «Obamaren aurkako salaketa aurkeztu dute errepublikanoek»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-21
  27. «Bi agentek gezurrezko pistola bat zeraman 12 urteko mutikoa hil dute»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-23
  28. «28», Berria, 2014-11-26
  29. «32 atxilotu New Yorken, Garner hil zuen polizia aske gelditu ondoren», EiTB, 2014-12-04
  30. «Istiluak New Yorken, beltz bat hil zuen beste polizia zuri bat ez dutelako akusatu», Berria, 2014-12-05
  31. «Armarik ez zuen gazte beltz bat hil du Poliziak AEBetan», Berria, 2014-12-05
  32. «Ashton Carter da AEBetako Defentsa idazkari berria», Berria, 2014-12-06
  33. Xabin Makazaga, «Matxinada baterako arrazoiak», Berria, 2014-12-06
  34. «AEBek presentzia handiari eutsiko diote Afganistanen», Berria, 2014-12-07
  35. «CIAk tortura "latzak eta ez eraginkorrak" egin zituela ebatzi du AEBetako Senatuak», Berria, 2014-12-09
  36. Mikel Rodriguez, «Kontzientzia garbitzeko ariketa», Berria, 2014-12-10
  37. «Gobernu itzalaldia ekiditeko akordioa lortu dute AEBetan», Berria, 2014-12-11
  38. «I-11ren ostean CIAk egindako lana defendatu du John Brennanek», Berria, 2014-12-11
  39. Adrian Garcia, «Beste kanpaina baten hasiera», Berria, 2014-12-13
  40. «Milaka lagunek salatu dute hilketa polizialen zigorgabetasuna AEBetan», Berria, 2014-12-14
  41. «Tiroz hildako bost pertsonen kasua ikertzen ari dira Pensilvanian», EiTB, 2014-12-15
  42. «Hilik aurkitu dute Pennsylvanian ustez sei pertsona hil dituen gizona», EiTB, 2014-12-17
  43. «Aurrekontu legea sinatu du Obamak, azken momentuan», Berria, 2014-12-18
  44. Mikel Rodriguez, «Historia, aldatzeko bidean», Berria, 2014-12-18
  45. «AEB eta Kuba, harreman diplomatikoak normalizatzeko bidean», EiTB, 2014-12-17
  46. «Obama: '50 urteko isolamenduak ez du funtzionatu'», EiTB, 2014-12-17
  47. «Gizonezko batek New Yorkeko bi polizia hil eta bere buruaz beste egin du», Berria, 2014-12-21
  48. «7.000», Berria, 2014-12-23
  49. «New Yorkeko alkateak arrazakeriaren aurkako protestak eteteko eskatu du», Berria, 2014-12-23
  50. «Poliziak gazte beltz bat hil du Missourin», Berria, 2014-12-24

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]