2014 Iranen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jarraian, 2014. urtean Iranen izandako gertaerak azaltzen dira:

Irailaren 8an, bere osasunaren inguruko zurrumurru guztiak itzali nahi izan zituen Ali Khamenei Irango lider gorenak, ospitalean atera zizkioten argazkiak bere webgune ofizialean argitaratuta. Haren adierazpenekin bideo bat ere argitaratu zuten. Prostata ebakuntza egin zioten Khamenei aiatolari. Lider gorenaren osasuna estatuko sekretua izan ohi zen Iranen. Estatu Islamikoaren erasoaldiaren eta programa nuklearraren negoziazioen erdian, ordea, normaltasuna eta gardentasuna erakutsi nahi izan zituen Khameneik[1].

Urriaren 21ean, Estatu Islamikoaren agerpenaren ondorioz are gehiago estutu zen Iraken eta Iranen arteko harremana. Horren adierazle, Haidar al-Abadi Irakeko lehen ministroak Teheranera bidaiatu zuen. Hassan Rohani Irango presidenteak babes osoa agertu zion. Halaber, Rohanik bi mezu zuzendu zizkien AEBei[2].

Urriaren 24an, bere bortxatzailea hil zuen emakumea urkatu zuen Iranek. Reyhaneh Jabbarik 26 urte zituen eta bortxatzailea bere buruaren defentsan hiltzeagatik zigortu zuten[3].

Azaroaren 2an, emakume bat espetxeratu zuten Iranen, boleibola ikusten saiatzeagatik. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten. Iranen emakumeek debekatuta zuten gizonezkoen futbol edota boleibol partidak ikustera joatea[4].

Abenduaren 19an jakin zenez, hilabete zeramaten gose greban Iranen 27 preso kurduk[5]. Abenduaren 23an, Iranek eskaerak onartuta eta hilabeteko gose greba bukatu zuten 29 preso kurduk[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]