2014 Ukrainan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jarraian, 2014. urtean Ukrainan izandako gertaerak azaltzen dira.

Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014ko irailaren 25ean, Ukraina ekialdean gerraren aldi bortitzena gainditutzat eman zuen Petro Poroxenkok. Eta, etorkizunera begira jarrita, 2020an Europako Batasunean sartzeko eskaera egin ahal izateko lege erreformak biltzen zituen plana aurkeztu zuen. Arseni Jatseniuk lehen ministroak Barack Obamakek Errusiari zigorrak arintzeko aukera hipotetiko bat aipatu zuen NBEren batzarrean eta ez zela horretarako garaia ohartarazi zuen[1]. Irailaren 26an, Europako Batasuneko Energia arduradunaren arabera, Ukrainak eta Errusiak gasaren inguruan akordiorako oinarri bat egin zuten[2]. Irailaren 30ean, matxinoen kontrolpeko eremuetan bozik ezingo zuela antolatu onartu zuen Ukrainak[3].

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urriaren 14an, gobernuak onartua zuen Donetsk eta Luhansk eskualdeen zati gehienean ezingo zituztela antolatu, gerraren ondorioz. Kiev hiriburuan ere giroa gaiztotuta zegoen otsailean Viktor Janukovitx presidentea kargutik kentzeko elkartu ziren alderdien artean. Eskuin muturreko milaka manifestarik Poliziari eraso zioten Radaren kanpoko aldean. Istiluen oinarrian Svoboda eskuin muturreko alderdiak aurkeztutako lege proposamen bat zegoen. Svobodak nahi zuen ideologia komunista legez kanporatzea eta UPA Ukrainako Armada Matxinoko kideak beteranotzat onartzea. Parlamentuak ez zuen bozkatu proposamena, eta horrek kanpoan bildutakoen haserrea eragin zuen. 50 manifestari atxilotu zituen Poliziak[4]. Urriaren 20an, Ukrainak 2.000 milioi euroko mailegua eskatu zion Europako Batasunari, Errusiarekin zeukan gasaren zorra kitatu ahal izateko. EBk 600 milioi utzi zizkion 2014an[5].
  • Urriaren 26an, Ukrainan bozkaketak ekialdera begira egin zituzten. Alderdi europazaleak indartuko ziren bozetan, bereziki Poroxenko presidentearena. Krimeako eta Luhansk eta Donetsk eskualdeetako hainbat barruti, ordezkaritzarik gabe zeuden[6]. Azkenik, Arseni Jatseniuken Fronte Popularrak %21,67 boto jaso zituen, eta %0,4ren aldea zuen Petro Poroxenko Ukrainako presidentearen alderdiarekiko. Andri Sadovi Lviveko alkatearen Autolaguntza alderdiak botoen %10,56 bildu zituen. Viktor Janukovitx presidente ohiaren Eskualdeen Alderditik sortutako Oposizioko Blokeak, berriz, botoen %9,62 lortu zituen. Hori horrela, alderdi europarzaleak indartuta atera ziren hauteskundeetatik. Julia Timoxenko lehen ministro ohiaren Batkivstxina alderdiak (%5,87) eskuratu zuen, eta parlamentutik kanpo geratu ziren, besteak beste, Alderdi Komunista (%3,91) eta Eskuineko Sektore ultraeskuindarra (%1,79). Parlamentuko 30 bat eserleku hutsik geratuko ziren, Krimean eta ekialdeko matxinoen kontrolpeko eremuetan ezingo baitute bozkatu[7].
  • Urriaren 28an jakin zenez, Ukrainako Luhansk eta Donetsk eskualdeetako matxinoen eremuetako bozen emaitzak onartuko zituen Errusiak. Azaroaren 2an egingo zituzten. Kievek ez zien zilegitasunik aitortzen bozei. Andrei Purgin Donetskeko Herri Errepublikako lehen ministrordearen ustetan, hauteskundeak tentsioa baretzen lagunduko zuen[8].
  • Urriaren 29an, Ukrainako bi alderdi nagusiek hasi zituzten gobernua osatzeko negoziazioak. Jatseniukek koalizio zabal bat proposatu zuen, berak gidatua. Poroxenkoren Blokeak eskuratu zuen parlamentari gehien. Batkivstxina (Aberria), Samapomitx (Auto laguntza) eta eskuin muturreko Alderdi Erradikalarekin hasi nahi zituen negoziazioak. Jatseniuken ustetan, zilegi zen eskuin muturrarekin bloke zabal bat osatzea. Donetskeko Herri Errepublikako lehen ministro Aleksandr Zakhartxenkok adierazi zuen matxinoak gerrarako prestatzen ari zirela, Kievek eremu desmilitarizatua sortzeko akordioa hautsi zuelako[9]. Bestalde, Bruselan bildu ziren Ukrainako eta Errusiako ordezkariak, Europako Energia mandatari Gunther Oettingerren bitartekaritzarekin. Bilera aurretik mandataria itxaropentsu zegoen akordioa lortu eta «azken bilera» izateko[10].
  • Urriaren 31ean, Jatseniuk babestu zuen Poroxenkok lehen ministro kargurako[11]. Egun berean jakin zenez, Errusiak gas emaria irekiko zuen. Gasaren gerraren azken atala itxi zuten Kievek eta Moskuk, martxora arte. Ukrainak 2.470 milioi euroren zorrak kitatu beharko zituen urte bukaera baino lehen. EBren finantza laguntza izango zuen[12].

Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azaroaren 21an, Euromaidaneko protestetatik urte betera, gobernu koalizioa hitzartu zuten. Ordezkaritza lortu zuten bost alderdi europazaleek osatu zuten gobernua eta euren helburua, NATOn sartzea eskatzea zen[13].

Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abenduaren 23an, Ukrainako Parlamentuak ukatu egin zuen neutraltasun estatusari, eta Aliantza Atlantikora batzeko lehen urratsa egin zuen. Mosku erabakiarekin haserretu eta etsaitzat har zezakeela adierazi zuen. Beraz, NATOtik gero eta hurbilago zegoen Ukraina[17].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]