Eskoziaren independentziarako 2014ko erreferenduma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula eleccionsEskoziaren independentziarako 2014ko erreferenduma
Gertaera-data2014ko irailaren 18a
MotaIndependentzia erreferendum
Parte-hartzea
Hauteslego4.283.392 Edit the value on Wikidata
3.619.915
   84.51٪
Baliozko boto kopurua    Boto zuri kopurua  ?    Baliogabeko boto kopurua 3.429
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
Bai
1.617.989   44.7٪
Ez
2.001.926   55.3٪
Irabazlea

 ← 1997 (en) ItzuliEskozia

Eskoziaren independentziarako 2014ko erreferenduma (ingelesez: Scottish independence referendum; Eskoziako gaeleraz: Referendum air Neo-eisimealachd na h-Alba; eskozieraz: Scots unthirldom referendum) 2014ko irailaren 18an Eskozian egindako galdeketa bat izan zen, Eskozia estatu independentea bilakatuko zen ala Erresuma Batuko herrialdea izaten jarraituko zuen erabakitzeko helburua zuena.

David Cameron buru duen Britainiar gobernuak 2012ko urtarrilean bertan erreferenduma hurrengo 18 hilabeteko epean ospatu behar zela adierazi zuen[1] eta erabat legala izateko espreski Erresuma Batuko Legebiltzarraren onarpena izan beharko lukeela. Erreferendumaren aurretik Eskoziak Erresuma Batuarekiko independentzia ahalbideratuko lukeen kontsulta lotesle bat ospatzea gaituko lukeen lege baten onarpena burutu beharko litzateke.[2]

Kontsulta hau egiteko egitasmoak 2009. urtetik zetozen, beharrezko babes politikoak lortzeko hainbat eskoziar agenteen arteko kontsultak programatu zirenean. 2009-2010 artean Lege egitasmo honek erreferenduma Eskoziako Alderdi Nazionalaren lege proposamenen artean zatirik garrantzitsuena bilakatu zuen, bai eta 2011ko Eskoziako Legebiltzar hauteskundeetan zehar ere, azken hauetan alderdi horrek emaitza bikainak lortu eta Eskoziako Legebiltzarran gehiengo absolutuaz jabetu zelarik.

18 konderrietan erreferendum horretan bozkatzeko gutxieneko adina 16 urtetakoa da.[3]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez Eskoziako independentzia erreferendum bati buruzko aurrekaririk ez dago. 1979an eta 1997an Devolution delakoari buruzko erreferendum bana egin zen, legebiltzar eta gobernu propioak eratuko ote ziren erabakitzeko. Lehenengoan, herritar gehiagok eman zuten baiezko boza ezezkoa baino, baina ez zen zentsuaren %40 lortzera iritsi, eta egitasmoa bertan behera gelditu zen. 1997ko hauteskunde orokorren ondoren, Alderdi Laboristaren gobernu berriak berriz egin zuen proposamena; bigarren horretan bi galdera egin zitzaizkien herritarrei (Eskoziako Parlamentua eratzeari buruzkoa eta parlamentu berriak zerga politikako eskumenak izateari buruzkoa). Bietan baiezkoak irabazi zuenez, 1999an egin ziren Eskoziako Parlamentua aukeratzeko lehen hauteskundeak.

1999ko eta 2003ko hauteskundeetan Alderdi Laborista izan zen garaile. 2007an eta 2011n, aldiz, SNP alderdi independentistak eskuratu zuen gehiengoa, eta independentziaren aldeko kanpaina abiarazi zuen.

2011ko maiatzean eskuratu zuen gehiengo absolutua SNPk. 2012an ekin zion independentzia erreferenduma egiteko bideari, eta erronka bat jarri zuen orduan Salmondek: milioi bat atxikimendu biltzea. "Behin hori lortuta, lagunok, Eskozia independente bat irabazi beharko genuke", gaineratu zuen lehen ministroak. 2014ko abuztuaren 22an lortu zuten kopuru hori gainditzea.[4]

Erreferendumeko eztabaidagai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferendumerako eguna bitartean, bost eztabaidagai nagusi egon ziren:[5]

  • Dirua. Ezezkoaren aldekoek zioten baietzak irabazita Eskozia liberatik kanpo geratu zela eta, ondorioz, eskoziarren patrikak eta ekonomia pobretu egingo zela. Alex Salmondek, berriz, kontraerasora jo zuen Eskozia diru britainiarretik at uzten bazen, estatu berriak ez zuela Britainia Handiko zorraren zegokion partea bere gain hartuko esanez.
  • Ekonomia. Ipar itsasoko petrolio erreserbek eta herrialdeko egitura industrialak abertzaleen diskurtsoa indartzen zuten. Petrolioa, ordea, ez zen betiko eta hori gabe ekonomia gainbeheran sartuko litzatekeela zioten ezezkoaren aldekoek.
  • Europar Batasuna. SNPk eta Laboristek uste zuten Eskozia independenteak Europar Batasuneko kide izan beharko zuela. Baina erreferendumean ezezkoa bultzatzen zutenek zioten onarpena jaso bitartean Batasunetik kanpo hainbat urtez aritzeak zailtasun handiak eragingo zizkiela eskoziarrei.
  • Autogobernua. Ezezkoa suspertzeko, Londresek autonomia gehiago agindu zien eskoziarrei ezezkoak irabazten bazuen. SNPk, berriz eskoziarrei eragiten zieten erabaki gehienak Westminsterren hartzen zirela eta bertan Eskoziako parlamentarien pisua oso txikia zela argudiatu zuen.
  • Beldurra. Britainia Handiko Koroaren babesa galtzeak ekar zezakeen kezkak eragin handia izan zezakeen eskoziarren erabakian.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 9an, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Eskoziaren independentziaren inguruko erreferenduma egiteko aukera eskaini zion Alex Salmond Eskoziako bere homologoari, betiere zetozen 18 hilabeteetan egiten bazen. Salmonden Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) 2014 urtean deitu nahi zuen erreferenduma eta data eta edukia Gobernu autonomoak erabaki beharko zukeela uste zuen.[6]

Urtarrilaren 25ean, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak 2014an independentzia erreferenduma deitzeko plana aurkeztuko zuen Edinburgon. Salmondek 2014an egin nahi zuen herri-galdeketa, urte horretan Bannockburneko guduak 700 urte beteko baitzituen. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, baina, 2013an egin nahi zuen erreferenduma.[7]

Urtarrilaren 26an, abiatu zen Eskoziako independentziari buruzko eztabaida. Salmondek galdera argia egin bazuen ere, independentzia bai ala ez, Eskoziako gizartean galdera alternatibo bat jarri ala ez erabakitzeko eztabaida zen: independentzia ala autonomia gehiago.[8]

Otsailaren 17an, Cameronek autonomia gehiago eskaini zion Eskoziari, erreferendum horretan eskoziarrek independentziaren aldeko aukera baztertzen bazuten. Erresuma Batuko gobernuarentzat elkarrizketak huts egin zuen, baina Salmondek uste zuen aurrerantz egin zutela.[9]

Otsailaren 27an, The Sun igandetako aldizkari berriaren Eskoziako edizioak argitaratu zuen albiste batean azaldu zutenez, Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma 2014ko urriaren 18an izan zitekeen.[10]

Urriaren 10ean erabaki zen Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo zuela 2014. urtean, kontsulta galdera bakarrekoa izango zela eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango zutela.[11]

Urriaren 15ean, Eskoziaren independentziaren gaineko galdeketa egitea ahalbidetuko zuen akordioa sinatu zuten David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak. Akordioa Eskoziako Gobernuaren St. Andrews egoitzan sinatu zuten, eta Eskoziako Parlamentuak herri galdeketa antolatzeko baldintzak zehazten zituen. Halaber, bi aldeek boza emateko gutxieneko adina aldatzea adostu zuten eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango zuten.[12]

Azaroaren 9an, Eskoziako Gobernuak berretsi egin zuen independentziari buruzko erreferendumean boto-emaileei egingo zitzaien galdera. Plebiszituan boto-emaileei honako hau galdegingo zitzaien: “Eskoziak estatu independentea izan beharko lukeen ideiarekin bat zatoz?. Galdera horri bai edo ez erantzun beharko zioten. Galdera SNP Eskoziako alderdi nazionalistak osatu zuen, eta Hauteskunde Batzordeak errepasatu beharko zuen. Oposizioko alderdiek galdera kritikatu zuten.[13]

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 5ean, Alex Salmonden Gobernuak independentziarako bidaia orria aurkeztu zuen 2014ko erreferendumean Eskoziak Erresuma Batutik banatzea onartzekotan. Baiezkoa ateraz gero, Eskozia 2016an izango zen independente. Bestalde, erreferendumaren galdera aldatzea erabaki zuen Hauteskunde Batzordeak. Hasierako galdera honako hau zen: "Ados al zaude Eskoziak herrialde independente bat izan beharko lukeela?". Galdera horrek hautesleak baiezkoaren alde baldintzatzen zituela iritzita, aldatzea erabaki zuten eta "Eskoziak herrialde independentea izan behar al luke?" izango zen.[14]

Martxoaren 21ean, Eskoziaren independentziaren inguruko erreferenduma 2014ko irailaren 18an izango zela esan zuen Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak. Erreferendumeko galdeketa: Eskoziak independentea izan beharko luke? Bai edo ez zen, behin betiko, Hauteskunde Batzordeak proposatuta. Halaber, botoa emateko adina 16 urtera jaisteko lege proiektua jorratzen hasi ziren.[15]

Irailaren 19an, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak adierazi zuenez, "Eskoziak nahikoa baliabide du" herrialde independente "arrakastatsua" izateko. Egun berean, Edinburgheko Parlamentuan independentziari buruzko mozioa aurrera atera zen aldeko 66 boto eta aurkako 49 boto jasota. Inkesten arabera, herritarren % 50k baino gehiagok independentziaren kontra bozkatuko zuten. Herritarren % 15 zalantzan zeuden.[16]

Azaroaren 24ean, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak iragarri zuenez Eskozia estatu independente izan zitekeen 2016ko martxoaren 24an 2014an egingo zuten erreferendumean baiezkoak irabaziz gero. Data ez zuten kasualitatez hautatu, 1707an Ingalaterraren eta Eskoziaren batasunaren baldintzak adostu zituzteneko urteurrena betetzen baitzen orduan. Independentziari buruzko Liburu Zurian agertzen zen egun hori. Inkesten arabera, herritarren % 47 independentziaren kontra zeuden, baina oraindik zer bozkatu ez zekitenak % 24 ziren.[17]

Azaroaren 26an, Eskoziak independente izateko 'gaitasun handia' zuela defendatu zuen Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak. Independentziaren Liburu Zuriaren aurkezpenean egin zituen adierazpenok. Bost ataletan banatuta zegoen Liburu Zuria eta 650 galderari erantzuten zion:, estatu independenteak edukiko lituzkeen txanpona, erregimen fiskala, hezkuntza eta ongizate estatuaren eredua edo defentsa baliabideak. Libera britainiarrari eta erregina edukitzeari eutsiko ziokeen Eskozia independenteak. Europar Batasuneko kide izaten jarraituko zukeen baina bere defentsa ministerioa eta zerga sistema propioa izango zituzkeen.[18]

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 7an, eskoziarrei Erresuma Batuan "geratzeko" eta, horrenbestez, iraileko herri-galdeketan independentziaren aurka bozkatzeko eskatuko zien David Cameron lehen ministroak.[19]

Otsailaren 13an, George Osborne kontserbadoreak, Britainia Handiko Finantza ministroak, erreferendumean independentzia lortuz gero libera galduko zuela ohartarazi zion Eskoziari. Galdeketa batek zioenaren arabera independentziaren aldeko joerak bost puntu gora, %32tik %37ra egin zuela ondorioztatu zuen. Banaketaren aurkako joerak % 49tik % 44ra atzera egin zuen.[20]

Otsailaren 16an, Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko (EB) presidenteak adierazi zuenez, zaila izango zen Eskozia independente izanda EBn jarraitzea; izan ere, kide "guztien" babesa lortu beharko zukeen. Salmondek David Cameron lehen ministroari idatzi zion Gobernuko kide batzuk egiten ari ziren "jazarpena" salatzeko.[21]

Otsailaren 24ean, independentziaren aldeko jarrerak indarra hartu zuela adierazi zuen Salmondeek. Halaber, Eskoziak independentzia aldarrikatzekotan, petrolio-politika “egonkorra” mantenduko zuela iragarri zuen.[22]

Martxoaren 4an, Alistair Carmichael Eskoziarako ministro britainiarrak azaldu zuenez, Londresko Gobernuak Eskoziako erreferendumeko emaitza ontzat hartuko zuen, eta ez zuen horren independentzia blokeatzeko inolako saiakerarik egingo.[23]

Apirilaren 12an, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak adierazi zuen herritarrek Eskoziaren etorkizunari emango ziotela botoa referendumean, eta ez SNP bere alderdiari.[24]

Apirilaren 28an, estatu kideek Eskozia independentea Europar Batasunean (EB) sartzea babestuko ote zuketen galdetu zion William Hague Erresuma Batuko Atzerri ministroak Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiari.[25]

Maiatzaren 7an, erreferenduma hurbiltzen zihoan heinean jarrera independentista "nagusitzen" ari zela ziurtatu zion Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak ELA sindikatu abertzaleari.[26]

Maiatzaren 12an, Eskoziako referendumean independentziaren aldeko emaitza ateraz gero, alderdietako politikariek eta adituek lantalde bat osatuko zuten Londresekin negoziatzeko, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak esan zuenez.[27]

Maiatzaren 20an, Eskoziako erreferendumak "atzera bueltarik" ez zuela adierazi zuen David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak. Eskoziarrek bozkatzeko beste aukerarik ez zutela izango aditzera eman zuen. Inkestaren arabera, eskoziarren % 48k independentziaren kontrako botoa emango zuketeen, % 36 aldekoa eta % 15ek botoa erabaki gabe jarraitzen zuten.[28] Egun berean, Eskoziako referendumean independentziaren aldeko emaitza ateraz gero, alderdietako politikariek eta adituek lantalde bat osatuko zuketeela Londresekin negoziatzeko adierazi zuenAlex Salmond Eskoziako lehen ministroak.[29]

2014. urtean zehar burututako Eskoziako independentzia erreferendumari buruzko inkesten emaitzen bilakaera irudikatzen duen grafikoa.

Uztailaren 7an, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak Eskoziak Europan izango zuen etorkizunarekin "jolastea" leporatu zion David Cameron lehen ministro britainiarrari, eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente izendatzeko egindako negoziazioak kritikatu zituen.[30]

Abuztuaren 5ean egin zen lehendabiziko eztabaida telebistaz zuzenean Alex Salmond eta Alistair Darling 'Better Together' (Hobe baturik) kanpainako buruzagiak. Galdeketa baten arabera, lehendabiziko aurrez aurrekoan Darlingek audientziaren % 56a konbentzitu zuen eta, Salmondek, berriz, % 44[31]. Egun horretako inkestaren arabera, eskoziarren % 54k ezezkoa emango zioten independentziari. Hala ere, independentziaren aldekoek gora egin zuten ekainetik, lau puntu. Horrela, dagoeneko % 40 ziren. Bien bitartean, ezbaian zeuden boto-emaileak % 10 izatetik % 6 izatera pasa ziren.[32]

Abuztuaren 18an, Eskoziarren % 43k esan zuten herrialde horren independentziaren alde bozkatuko zutela. Galdeketa horretan ez zituzten zalantzatiak kontuan hartu. Inkesta YouGov enpresak egin zuen, The Times egunkariak eskatuta. Horren arabera, hazi egin zen Eskoziaren independentziaren aldekoen kopurua. Izan ere, enpresa berak aurreko astean egindako zundaketan % 4 gutxiagok esan zuten independentziaren aldeko botoa emango zutela; hau da, % 39k. Zalantzatien kopurua kontuan hartuta, abuztuaren 12tik 15era bitartean mila pertsonako laginketan egindako zundaketaren emaitza honakoa izango zen: galdetutakoen % 38 independentziaren alde zeuden; % 51, kontra, eta % 11, zalantzan.

Abuztuaren 20an, Euskadiko alderdi abertzaleak galdeketaren alde agertu ziren, eta prozesua bertatik bertara jarraitu nahi zuten. Horretarako, EAJk eta EH Bilduk ordezkaritza bana bidaliko zutela adierazi zuten.[33]

Abuztuaren 21ean, Eskozia "independente bihurtuko den munduko herrialderik aberatsena" izango zitekeela esan zuen Alex Salmond nazionalistak.[34]

Abuztuaren 22erako, jada milioi bat lagunek sinatu zuten Eskoziaren independentziaren aldeko adierazpena. Irailaren 18an, 3,36 milioik bozkatzea espero zuen Alex Salmond lehen ministroak[35]. Egun horretan, “The Times” egunkari britainiarrak argitaratu zuenez eskoziarren % 43 independentziaren alde zeuden, eta % 57, aldiz, kontra. Zalantzatiak ez zituzten kontuan izan, inkesta horren datuak emateko.[36]

Abuztuaren 25ean, Alex Salmond, Eskoziako lehen ministroa eta Alistair Darling 'Better Together' (Hobe Elkarturik) kanpainako buruzagia aurrez aurre aritu ziren telebistaz zuzenean eman zen Eskoziaren independentziaren inguruko bigarren eztabaidan. Hitzordua 19:30ean (GMT) zen eta BBC One Escocia eta BBC Two kanaletan eman zen. Gaiak, besteak beste, dibisa, osasun publikoaren sistema edota Ipar Itsasoaren petrolio erreserba izan ziren.[31]

Abuztuaren 26an zabaldu zenez, Salmond nagusi izan zen bigarren eztabaidan. Inkesten arabera, Eskoziako lehen ministroak aise irabazi zuen Eskoziako independentziari buruz Alistair Darlingekin izandako bigarren buruz burukoa. The Guardianen eztabaida amaitu eta berehalako inkesta baten arabera, %71k uste zuten Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa nagusitu zela eztabaidan. % 29k uste zuten, ordea, Alistair Darling laborista izan zela nagusi.[37]

Abuztuaren 28an zabaldu zenez, estutuz zihoan independentisten eta unionisten arteko aldea. Daily Mail egunkariak argitaratu zuen inkestaren arabera, % 41,6 dira independentziaren aldekoak Eskozian —%37,2 ziren zuela hilabete baino gutxiago—. Erresuma Batuan jarraitzearen aldekoak % 50,3 ziren, eta % 47,6 ziren orduan. Zalantzatiak alde batera utzita, ordea, %47 ziren Eskozia independentea nahi dutenak. Bestetik, kanpaina betean, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Eskozian zen, herrialdeak batasunean jarrai zezan defendatzeko.[38]

Egun berean, Erresuma Batuan jarraitzeak Eskoziarentzat dituen "onurak" aldarrikatu zituen David Cameron Britania Handiko lehen ministroak Eskoziako enpresaburuen aurrean. Bestalde, Eskozian egoitza zuten hainbat enpresak independentziaren aurrean zuten jarrera azaldu zuten. Eskoziako 200 enpresa inguruk independentziaren aldeko eskutitz ireki bat sinatu zuten, tartean, Stagecoach garraio enpresak eta Clyde Blowers industria taldeak. Aurreko egunean, Eskoziako 133 enpresaburu Eskoziaren independentziaren kontra agertu ziren, besteak beste, Baxters elikadura enpresako burua, HSBC bankukoa, eta Famous Grouse eta Macallan whisky marken jabe zen enpresako burua.[39]

Abuztuaren 31ean, erreferendumerako izena emateko azken deia egin zuen Salmondek. Oraindik, milioi bat inguruk ez zuten izenik eman bozka eman ahal izateko (4,3 milioietatik), eta irailaren 1ean amaitzen zen erregistratzeko epea. Daily Mail egunkariak publikatu berri zuen inkestaren arabera, independentziaren alde emango zuketeen botoa eskoziarren % 41,6k eta aurka % 47,6k. Salmondek % 80ko parte-hartzea espero zuen galdeketan.[40]

Irailaren 2an, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bat bidaliko zuela erreferendumera esan zuen Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzarako Idazkaritzak osatuko zuen ordezkaritza hori, eta Eskoziako hiru alderdi nagusiekin —SNP Eskoziako Alderdi Nazionala, Alderdi Laborista eta Alderdi Kontserbadore Unionista— bilduko ziren. Idoia Mendia PSEko idazkari nagusi izateko hautagaiak kritika egin zien EH Bildu eta EAJ alderdiei, "turismo independentista" egitea egotzita.[41]

Irailaren 3an zabaldu zenez, Eskoziako erreferendumerako errolda 4,3 milioi herritarrek osatzen zuten, eta Alex Salmonden gobernuak adierazi zuen erroldako %80k —3.360.000 boto-emaile inguruk— parte hartzea espero zuela. 16 urtetik gorakoek zeukaten botoa emateko eskubidea.[42]

Egun berean, independentzia prozesu "baketsuak" goretsi zituen The New York Timesek. Eskoziako eta Kataluniako prozesuak eredutzat jarri zituen AEBetako kazetak bere editorialean, Ukraina ekialdeko egoerarekin kontrajarriz. Euskal Herria ere aipagai izan zen.[43]

Irailaren 4ean, Eskoziako independentzia erreferendumari buruz Erresuma Batuan egin ziren apustuek 2,5 milioi euro gainditu zituzten, William Hill etxeak jakinarazi zuenez, eta nabarmendu zuen egiten ziren apustuen % 80 baietzaren aldekoak zirela.[44]

Irailaren 6an, The Sunday Times kazetak eman zuen YouGov atariak egindako inkesta baten berri, eta, horren arabera, %51 ziren "Herrialde independentea izan behar al luke Eskoziak?" galderari baiezkoa erantzungo ziotenak, eta %49 unionismoaren aldekoak. Zalantzatiak alde batera utzi zituzten. Lehen aldiz, baiezkoa aurretik zen Eskozian. YouGov-ek berak 2013ko irailean argitaratutako inkesta baten arabera, zalantzatiak baztertuta, %38 ziren indepenentziaren aldekoak orduan; hamabi hilean %13 hazi ziren.[45]

Irailaren 7an, George Osborne Britainia Handiko Ogasun ministroak jakinarazi zuen etorriko ziren egunetan zerga-autonomia handitzeko plan bat aurkeztuko zutela, beti ere Eskoziako erreferendumean ezezkoak irabazten bazuen.[46]

Irailaren 8an, Alistair Darling Eskoziaren independentziaren kontrako kanpainaren arduraduna "ziur" zegoen eskoziar gehienek independentziaren aurkako botoa emango zutela irailaren 18ko erreferendumean, nahiz eta azken inkestek baiezkoari eman garaipena.[47] Egun berean, Bob Thomsonek Labour for Independence (Laboristak Independentziaren alde) elkartearen kide eta erreferendumean independentziari baiezkoa ematearen aldekoa zenak alde guztiek galdeketaren emaitza ontzat emango zutela adierazi zuen.[48]

Egun berean, Librak behera egin zuen independentismoak indarra hartu eta gero. Dolarraren aurrean azken hamar hilabeteetako beherakadarik handiena izan zuen libra esterlinak, Sunday Times egunkariak egindako inkestaren emaitzak asteburuan argitaratu eta gero. 1,6138 dolarretan kokatu zen, azarotik izan zuen kanbiorik ahulena. Honenbestez, libra esterlina 1,2461 eurotan kokatu zen. Sunday Times egunkariak argitaratutako inkestaren arabera, independentistek garaipena lortuko zuten botoen % 47arekin, ezezkoak bozen % 45 lortuko zituzten eta boto-emaileen % 8 ezbaian zeuden.[49]

Irailaren 9an, Britainia Handiko hiru alderdi nagusiek (kontserbadoreek, laboristek eta liberaldemokratek) autonomia gehiago eskaini zioten Eskoziari irailaren 18ko erreferendumean ezezkoak irabazten bazuen. Independentziari ezetz esanez gero, hurrengo egunean "Eskoziako legea" idazten hasiko ziren, eskumen gehiago emateko, Gordon Brown lehen ministro ohiak jakinarazi zuenez.[50] Egun berean zabaldu zenez, David Cameron Erresuma Batuko gobernuburua, Nick Clegg presidenteordea eta Ed Miliband buruzagi laborista ez ziren asteazken horretako saio parlamentarioan izango eta Eskoziara joango ziren independentziaren aurkako kanpainari babesa emateko. Eskoziarrekin hitz egiteko ez-ohiko neurria hartu zutela azaldu zuten hirurek agiri bateratu batean.[51]

Egun berean, eztabaidan parte hartzea baztertu zuen Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginak. Gaiaz hitz egin zuen, independentzia eskoziarrei zegoekien gaia zela eta koroa "neutrala" zela argitzeko. Nolanahi ere, Salmondek bertan oroitarazi zuen Eskozia independentean ere Elizabeth II.ak Eskoziako erregin izaten jarraituko zukeela.[52]

Irailaren 10ean, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Erresuma Batutik ez bereizteko erregutu zien eskoziarrei, erreferendumari erreferentzia eginez, eta independentziaren alde eginez gero "iluntasunera jauzi" egingo zutela ohartarazi zien.[53]

Egun berean, David Whitton laborista erreferenduma egitearen alde azaldu zen, baina ezezkoa aldarrikatzen zen. Erresuma Batuan jarraitzeak abantaila gehiago zituen Eskoziarentzat, bere ustez[54]. Arratsaldean, Eskoziaren independentziak bihotza hautsiko ziola esan zuen Cameronek. Burujabetzarekin Eskozia libratik at geratuko ziketeela eta Erresuma Batuko "familia" apurtuko zela ohartarazi zuen Cameronek[55]. Egun horretan argitaratu zen inkesta baten arabera, ezezkoa aurretik, berriro ere. Daily Record egunkariak argitaratutakoaren arabera, %47 ziren Eskozia estatu independente izatearen aldekoak, eta %53 kontrakoak. Oraindik zalantzati leudekeenak —%10— alde batera utzi zituzten.[56]

Halaber, Cameron, Miliband eta Clegg bete-betean sartu ziren ezetzaren aldeko kanpainan. Salmonden ustez, hirukoaren kezka nagusia «beren lanpostua ez galtzea» zen. Erresuma Batuko hiru buruzagien bisitarekin bat, Eskozian egoitza zuten hainbat enpresak ere independentziaren arriskuaz ohartarazi zuten.[57]

Irailaren 11ean, RBS eta Lloyds bankuak Eskoziatik Londresera toki aldatzeak ez zukeen enpleguan eragingo, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren arabera. Izan ere, Eskozian egoitza zuten Royal Bank of Scotland (RBS) eta Lloyds Banking Group bankuek iragarri zuten Londresera mugituko zirela, irailaren 18ko independentziari buruzko erreferendumean baiezkoa nagusitzen bazen.[58] Egun berean argitaratu zen inkestan, oraindik zer bozkatu erabaki ez zutenak baztertuta, % 52 ziren Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzea nahi zutenak, eta % 48 Eskozia estatu independente izatearen aldekoak zirenak. railaren 9tik 11ra bitartean 1.268 laguni galdetuz egin zen inkesta. Abuztuaren 7tik irailaren 11ra bitartean, % 9 hazi zen independentziaren aldeko joera.[59]

Egun berean zabaldu zenez, erreferendumerako izen emateak, inoiz baino gehiago izan ziren. 4.285.323 pertsona erregistratu ziren Eskozian irailaren 18an botoa emateko. Eskoziako bozetan inoiz ez zuen hainbeste jendek izena eman. Posta bidez botoa eman zutenen kopurua inoiz baino handiagoa zen: 789.024 herritarrek baliatu zuten bide hori. 5,2 milioi biztanle zituen Eskoziak, eta 16 urtetik gorakoek eman ahal izango zuten botoa. 2.608 hautesleku izango ziren herrialde osoan zehar. Eskozia "historia egiteko atarian" zegoela esan zuen Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak. Eskoziako prozesu subiranista interes handiz jarraitzen ari zen nazioartean, eta, munduko mugimendu independentistei erreparatu zien The New York Times egunkariak. Kurdistandik Texasera, eskoziarrek separatistak hauspotzen dituzte artikulua argitaratu zuenkazetak, eta Euskal Herriaren kasua zuen aipagai bertan.[60]

Irailaren 11an ere, mehatxua erabiltzea leporatu zion Salmondek Londresi. Kataluniarekin alderatuta Eskoziako prozesua adostua zela nabarmendu zuen Salmondek. Baiezkoak irabazten baldin bazuen "merkatuek erantzun negatiboa" izango zuketela ohartarazi zuen NDFk.[61]

Irailaren 12an, RICek, Independentzia Erradikalaren Aldeko Kanpainak, ekitaldi internazionalista bat egin zuten Glasgown; han izan ziren, besteak beste, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Palestinako ordezkariak. «Baiezkoaren aldeko mugimenduaren helburuak ez du zerikusirik eskoziarra izatearekin, eta are gutxiago SNPrekin eta Salmondekin. Aldaketarako berezko nahia da», azaldu zuen. Eskoziaren independentziaren aldeko dozenaka talde txiki sortu ziren kanpaina ofizialaren itzalpean eta horietan ezagunenetakoa RIC zen.[62]

Irailaren 13an, Eskoziako erreferendumean ezetz bozkatuko zutela esatera atera ziren Edinburgoko kaleetara 12.000 unionista. Eskozia osotik martxetako ehun banda iritsi ziren. Ordu eta erdian osatu zuten ibilbidea; tartean, Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako beste hainbat bandak ere parte hartu zuten[63]. Egun berean, Survationek plazaratutako inkestan, 8 puntuko aldea aterako omen zieten unionistek independentistei: % 54 ezetzak, eta % 46 baietzak.[64]

Irailaren 14an, ICM iritzi institutuak eginiko inkestaren arabera, zalantzatiak alde batera utzita, % 54 ziren independentziaren aldekoak. Erreferendumera begira eginiko inkesta guztien artean, azken hori zen Eskozia independentearen aldekoei emaitza onena eman ziena. The Sunday Times egunkariak Panelbasek egindako inkesta bat publikatu zuen galdeketa egin aurreko azken igandean, eta horren arabera, gutxigatik, baina ezezkoak irabaziko zuen, Erresuma Batuan jarraitzearen aldekoek (% 50,6), independentzia nahi zutenen aurrean (% 49,4). Garaipen zabalagoa ematen zion ezezkoari Opniumek The Observer hedabiderako egindako galdeketan: % 53 lortuko omen zuten batasunaren aldekoek, eta % 47 independentzia nahi zutenek.[64]

Egun berean, Yes Scotland eta Better Together' kanpainakoek kanpaina egiten jarraitu zuten. Jaialdi bat egin zuten baietzaren aldekoek, eta Franz Ferdinand abeslaria izan zen protagonistetako bat. Gainera, protesta egin zuten BBCren aurrean; telebista kate horrek zabaldu zuen Royal Bank of Scotland bankuak egoitza Ingalaterrara eramateko asmoa zuela baiezkoak irabaziz gero, eta unionismoaren aldeko kanpaina egitea egotzi zioten BBCri.[65] Egun berean, Isabel II erreginak Eskoziako erreferenduma izan zuen hizpide. Erreginak herritarrei eskatu zien “aukerak ondo aztertuta emateko botoa”. Gero, Errege Etxeko bozeramaileak Erresuma Batuko komunikabidearekin harremanetan jarri zen Isabel IIak “konstituzionaltasun inpartzialtasuna” oso serio hartzen zuela gogorazteko.[66]

Irailaren 15ean, Cameron Eskozian izan zen berriz ere. Erresuma Batuko lehen ministroak egin zuen hitzaldian, Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzearen alde "buruko eta bihotzeko arrazoiak" eman zituen. Proposamenen bat aurkeztu zuen.[65] Aberdeenen emandako hitzaldian, Let's Stick Together (jarrai dezagun elkarrekin) lelopean, alde batetik, «benetako aldaketa» ezezkoa zela esan zuen: Erresuma Batuaren parte izaten jarraituz gero, eskoziarrek «inoiz baino eskumen gehiago» izango zituzten. Bestalde, erabakiaren atzeraezintasunaz eta ekar zitzakeen ondorio kaltegarriez ohartarazi zien boto-emaileei.[67]

Egun berean, Dan Snow telebista produktoreak deituta 2.000 lagun batu ziren Londresen Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzearen alde. Irailaren 16an, Martin Compston aktoreak egin zuen mobilizazio hari erantzuteko deia Glasgown arratsaldeko seietan. 2.000 lagun inguru bildu ziren.[68]

Irailaren 16an, Erresuma Batuko hiru alderdi nagusietako buruzagiek (kontserbadoreak, laboristak eta liberaldemokratak) gutun bateratua sinatu zuten eta erreferendumean "ezezkoak" irabazten baldin bazuen autonomia handiagoa agindu ziote Eskoziari. Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiaren hitzetan, gutuna "azken orduan, etsi-etsian, egindako eskaintza hutsa da".[69]

Kanpainan zehar, independentziaren aurka jarri zen Eskoziako Alderdi Laborista, kontserbadoreekin batera. Londresen oposizioan egon arren, Eskozian «Londresen ahotsa» ordezkatzen zuen. Baina, 'Labour for Independence (Independentziaren aldeko laboristak) kanpainaren arabera, alderdiko kideen % 30 inguru zeuden independentziaren alde.[70]

Irailaren 17an argitaratutako hiru inkestek "ezetz"ari garaipena ematen zioten. Independentziaren kontrakoak % 52 zirela zioten.[71]

Irailak 18: erreferenduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 18an, 2.608 bozkaleku ireki zituzten herrialde osoan, eta 16 urtetik gorakoek zuten botoa emateko eskubidea. 4.285.323 eskoziarrek eman zuten izena botoa emateko —boto eskubidea zutenen % 97k—, eta 789.024 herritarrek postaz bozkatu zuten.[65] Egun berean, YouGovek egindako azken inkesta argitaratu zen eta independentziaren kontrakoak gehiago zirela ondorioztatu zuen: %52 unionisten alde eta % 48 independentisten alde, zalantzatiak baztertuta.[65] Laneguna zen Eskozian eta ilarak sortu ziren hainbat bozkalekutan, eta ez zuten inolako liskarrik ezagutarazi.[65]

Geroago, Evening Standard Londresko egunkariaren inkesta baten arabera, independentziaren kontrakoak irabaziko zuten galdeketa, botoen %53arekin. Ipsos-Mori etxeak egin zuen, eta azken emaitzarako botoa zehaztu gabe zutenak kanpoan utzi zituen. Inkesta etxe horren arabera, %4 ziren oraindik botoa erabaki gabe zutenak.[65]

Irailaren 18an, EITBk egindako elkarrizketan, Xavier Solano Eskoziako Alderdi Nazionalaren aholkulariak adierazi zuenez, baietzak irabaziz gero, "Bruselan hartzen ez diren erabakiak Edinburgon hartuko dira, Londresen hartu beharrean". Independentziarekin "Eskoziak munduko herrialde onenetakoa izateko aukera izango du", egungo egoera "ona" den arren, "hobeto" egon zitekeelako.[72] Bestalde, Henry McLeish Eskoziako ministro nagusi ohia Eskoziaren independentziaren kontra agertu zen, baina federalismoaren alde, "nahitaezkoa baita federalismoa Erresuma Batuan", "motor berri gisa lau nazioak (irlandarra, galesa, ingelesa eta eskoziarra)" izango zituena.[73]

Egun berean, Edinburgo erdiguneko plaza batean elkartu ziren hainbat pertsona, eta kandelen bitartez, mosaiko bat osatu zuten. Eskoziako banderaren koloreak eta senyerarenak erabili zituzten mosaikoa egiteko.[74] Arratsaldetik aurrera mugimendu gehiago nabaritu zen Edinburgoko kaleetan. Trikipoteoa antolatu zuten hainbat euskaldunek; trikitia gaitarengatik ordezkatu zuten.[75]

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualdea[76] Botoak alde Botoak aurka Alde (%) Aurka (%) Aldea Onartutako botoak Parte hartzea (%)
Aberdeen 59,390 84,094 41.4% 58.6% 17.2% 143,484 81.7%
Aberdeenshire 71,337 108,606 39.6% 60.4% 20.8% 179,943 87.2%
Angus 35,044 45,192 43.7% 56.3% 12.6% 80,236 85.7%
Argyll eta Bute‎ 26,324 37,143 41.5% 58.5% 17% 63,467 88.2%
Clackmannanshire 16,350 19,036 46.2% 53.8% 7.6% 35,386 88.6%
Dumfries eta Galloway‎ 36,614 70,039 34.3% 65.7% 31.4% 106,653 87.5%
Dundee 53,620 39,880 57.3% 42.7% 14.6% 93,500 78.8%
Ekialdeko Ayrshire‎ 39,762 44,442 47.2% 52.8% 5.6% 84,204 84.5%
Ekialdeko Dunbartonshire 30,624 48,314 38.8% 61.2% 22.4% 78,938 91.0%
Ekialdeko Lothian 27,467 44,283 38.3% 61.7% 23.4% 71,750 87.6%
Ekialdeko Renfrewshire 24,287 41,690 36.8% 63.2% 26.4% 65,977 90.4%
Edinburgh 123,927 194,638 38.9% 61.1% 22.2% 318,565 84.4%
Eilean Siar 9,195 10,544 46.6% 53.4% 6.8% 19,739 86.2%
Falkirk 50,489 58,030 46.5% 53.5% 7% 108,519 88.7%
Fife 114,148 139,788 45.0% 55.0% 10% 253,936 84.1%
Glasgow 194,779 169,347 53.5% 46.5% 7% 364,126 75.0%
Highland 78,069 87,739 47.1% 52.9% 5.8% 165,808 87.0%
Inverclyde 27,243 27,329 49.9% 50.1% 0.2% 54,572 87.4%
Midlothian 26,370 33,972 43.7% 56.3% 12.6% 60,342 86.8%
Moray 27,232 36,935 42.4% 57.6% 15.2% 64,167 85.4%
Iparraldeko Ayrshire 47,072 49,016 48.9% 51.1% 2.2% 96,088 84.4%
Iparraldeko Lanarkshire 115,783 110,922 51.1% 48.9% 2.2% 226,705 84.4%
Orkadak 4,883 10,004 32.8% 67.2% 34.4% 14,887 83.7%
Perth eta Kinross 41,475 62,714 39.8% 60.2% 20.4% 104,189 86.9%
Renfrewshire 55,466 62,067 47.2% 52.8% 5.6% 117,533 87.3%
Scottish Borders 27,906 55,553 33.4% 66.6% 33.2% 83,459 87.4%
Shetlandak 5,669 9,951 36.3% 63.7% 27.4% 15,620 84.4%
Hegoaldeko Ayrshire 34,402 47,247 42.1% 57.9% 15.8% 81,649 86.1%
Hegoaldeko Lanarkshire 100,990 121,800 45.3% 54.7% 9.4% 222,790 85.3%
Stirling 25,010 37,153 40.2% 59.8% 19.6% 62,163 90.1%
Mendebaldeko Dunbartonshire 33,720 28,776 54.0% 46.0% 8% 62,396 87.9%
Mendebaldeko Lothian 53,342 65,682 44.8% 55.2% 10.4% 119,024 86.2%
GUZTIRA 1,617,989 2,001,926 44.7% 55.3% 10.6% 3,619,915 84.6%

Boto guztiak zenbatuta, independentziari ezetz esan zion boto emaileen % 55,3k (2.001.926 boto), baietzaren aldekoei ia 10 puntuko aldea aterata. Boto emaileen % 44,7k (1.617.989 boto) eman zuen baietzaren aldeko boza. Parte hartzea oso altua izan zen erreferendumean, % 84,6ekoa. 16 urtetik gorako 4,3 milioi eskoziar zeuden deituta galdeketan parte hartzera. Ezustekoa Glasgowek utzi zuen; inkestek ezetzaren aldeko balantzan kokatzen bazuten ere, baiezkoa nagusitu zen, botoen % 53kin. Edinburgon, berriz, ezetza izan da garaile, alde nabarmenarekin: % 61 independentziaren aurka, % 39 alde.[77]

Erreferendumaren ondorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 19an, Alex Salmond Eskoziako lehen ministro dimisioa eman zuen. Kargua azaroan utziko zuen. SNPren buru izateari ere utzi egingo zion. Alderdiaren batzarrean utziko zuen kargua.[78]

Irailaren 20an, Erresuma Batuko alderdi nagusietako buruek aurki hasiko zituztela Eskoziari eskumen gehiago emateko prozedurak zabaldu zen. Hala jakinarazi zuen Gordon Brown lehen ministro ohi laboristak Eskozia ekialdera egin duen bisitan: David Cameron lehen ministroak, Ed Milliband oposizioko buruak eta Nick Clegg liberal-demokratak ebazpen bat sinatu zuten, Scotland Act, Eskoziaren eskumenak zehazten zituen legea, urtarrilerako berritzeko. Bestalde, Ezkerreko herri mugimenduetatik gertuago zegoen RIC Independentzia Erradikalaren Aldeko Kanpainak ere abiatu zuen bere egitasmoa hemendik aurrerako. Asko The 45% (%45ak) izena erabiltzen hasi ziren erreferendumerako elkartutako taldeei buruz hitz egiteko.[79]

Egun bereko goizaldean, Glasgown unionista batzuk kalera atera ziren, tartean eskuin muturreko hainbat kide. Kanta loialistak abestuz, independentziaren aurkako leloak oihukatuz eta Erresuma Batuko banderak astinduz hartu zuten St. George plaza. Talde independentistek handik ateratzeko eskatu zieten baietz bozkatu zutenei; eta, azkenean, Poliziak inguratu zituen unionistak. Martxa unionista gehiago zeuden deituta.[80]

Irailaren 21ean, David Cameronen Gobernuak Eskoziari autonomia gehiago emateko konpromisoa berretsi zuen, independentziari buruzko erreferendumaren aurretik Britainia Handiko alderdi nagusietako buruzagiek adostu bezala. Zerga sistemari eta ongizate estatuari dagozkien alorretan botere transferentzia egongo zela azpimarratu zuen Gobernuak.[81]

Irailaren 25ean, Eskoziaren independentziari buruz egindako erreferendumaren ondotik, Ingalaterrak "botere sinbolikoak" soilik emango zizkion Eskoziari, Xavier Solano i Bello Eskoziako Alderdi Nazionalaren (SNP) aholkulariaren iritziz. Baietzaren porrota SNP alderdiarentzat kolpe gogorra izan zela aitortu zuen, baina azken 5 urteetan boto independentistak nabarmen gora egin duela azpimarratu zuen. Solano i Bellok ziurtatu zuenez, SNP alderdiak Eskoziako interesen alde lanean jarraituko zuen eta alderdi unionistek emandako hitzaren zaindari izango zen.[82]

Urriaren 3an jakin zenez, bi aste barru zehaztuko zuen Londresek transferentzien prozesua. Eskoziari eskuduntza fiskalak itzuliko dizkiotela azaldu zuen George Osborne Finantza ministroak.[83]

Urriaren 13an, Londresek iragarri zuen Eskoziari botere gehiago emateko plana. Irailaren 18ko erreferenduma egin baino lehen, Erresuma Batuko hiru alderdi nagusiek (kontserbadoreak, laboristak eta liberalak) Eskoziari botere gehiago ematea promestu zuten.[84] Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa ez zen fio David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaz eta alderdi kontserbadoreaz. Uste zuen hartutako konpromisoei "traizio egiteko" prestatzen ari zirela.[85]

Eskozia independente bilakatzeko urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozian erreferenduma baiezkoak irabazi ondoren, zenbait urrats egin beharko lirateke independentzia gauzatzeko:[86]

  • Eskoziaren independentzia ez litzateke zuzenenean izango erreferendumean baietzak irabazita. 2016. urteko martxoaren 24an sartuko zen indarrean, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak hala adostuta 2012ko urriaren 15ean lortutako akordioan.[86]
  • Irailaren 19an, Londresek eskuduntza guztiak transferitzeko negoziazioa hasiko zen. Besteak beste, zerga bilketa, petrolioaren mozkinak eta base militarrak transferitu beharko ziren. Erresuma Batuaren ezkutu nuklearra Eskozian zegoen, eta agintari independentistak kendu egin nahi zuen.[86]
  • Europar Batasunean (EB) sartzeko negoziazioak erreferendumaren ondoren hasiko lituzke Eskoziak. Eskozia EBko kide zenez, Eskozia independenteak berriz sartzeko arazorik izango ez zukeela uste zuen Salmondek.[86]
  • Eskozia independentearen lehen hauteskundeak 2016. urteko maiatzaren 5ean egingo ziren.[86]

Ospetsuak erreferendumean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait ospetsuk erreferendumaren inguruko euren iritzia plazaratu zuten.[87]

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urtarrilaren 21ean, Eskoziaren ereduak "Europako mapa alda zezakeela erakutsi zuela" adierazi zuen ezker abertzaleak. Espainiari eta Frantziari Erresuma Batuko eredua jarraitzeko eta "nazioarteko mailan" aintzat hartzen zen "erabaki askearen eskubidea onartzeko" eskatu zieten.[88]

2012ko urriaren 16an, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Eskoziako erreferenduma adostasunean oinarritu zela txalotu zuen. Bestalde, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak esan zuenez, Espainian ezin zen Eskozian egingo dutenaren bezalako galdeketarik egin. Eskozian independentziaren gaineko herri galdeketa egitea ahalbidetuko zuen akordioak “ataka larrian jarri du” Espainiako Gobernua, Pernando Barrena ezker abertzaleko kidearen ustez.[89]

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko azaroaren 26an, Eskoziak independentzia lortuko balu "minutu bat geroago" EBtik kanpo geratuko zitkeela ohartarazi zuen Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak.[90]

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 1ean, Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaiak Eskoziako herritarrek zituzten eskubide berberak eskatu zituen euskal herritarrentzat, erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko.[91]

Abuztuaren 28an, Iñigo Urkullu lehendakariak Eskoziakoa Euskadin jarraitu beharreko “eredua” zela esan zuen. Eusko Jaurlaritza Edinburgora joan zitekeela, Eskoziako erreferenduma zela eta ere gaineratu zuen.[92]

Abuztuaren 29an, EH Bilduk esan zuen Kataluniak eta Eskoziak eredu bera aukeratu zutela erabakitzeko eskubideaz baliatzeko, eta bi kasu horien arteko aldea Erresuma Batuko eta Espainiako gobernuetan zegoela. Horrela erantzun zion koalizioak Iñigo Urkulluri. Lehendakariak Eskoziako erreferendumaren ereduaren alde egin zuen.[93]

Irailaren 6an, Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak jakinarazi zuenez, EAJk ez zuen abiadura azkartuko Eskozian baiezkoa nagusitzen bazen eta, alderantziz, ez zuen abiadura mantsotuko ezezkoa ateratzen bazen garaile. Dena dela, irailaren 18ko galdeketaren emaitza edozein dzla ere, Eskoziako prozesua Euskadin antzeko prozesua egiteko bultzada izango zela uste zuen.[94]

Egun berean, EH Bildu koalizioak Euskal Herriko burujabetza prozesua bultzatzeko bere lidergoa aldarrikatu zuen. Halaber, Eskoziako eta Kataluniako prozesuak eredugarritzat jo zituen koalizioak. Arraizek Kataluniako erakundeen jokabidea goraipatu zuen, Espainiako Gobernuaren oposizioa izanagatik ere erreferenduma egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen zutelako. EH Bilduk gertutik jarraituko zituen Kataluniako eta Eskoziako prozesuak eta hala EH Bilduk ordezkaritzak bidaliko zituen Eskoziako irailaren 18ko erreferendumera eta Kataluniako "behin betiko Diada" egunera.[95]

Irailaren 9an, EITBri egindako elkarrizketa batean, John MacInnes Edinburgoko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslearen esanetan, Eskozian independentziaren aldeko sentimenduak goraka egin zuen azken urteotan Londresko politikariak geroz eta urrunago sentitu zirelako.[96]

Irailaren 14an, PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaiak, Idoia Mendiak, Eskoziako galdeketa eta hara joatekoak ziren abertzaleak izan zituen hizpide. “Atzerrira bidaiatu beharrean, hobe lukete Euskadi barnealdera bidaiatuko balute”, esan zuen Mendiak.[97]

Irailaren 15ean, «Eskoziako eredua» bermatzeko eta bide hori etorkizunari buruz erabaki nahi zuten Europako beste lurraldeetara zabaltzeko eskatu zion Izaskun Bilbaok Europako Batasunari. Espainiako Estatuaren «itxikeria» salatu zuen, eta Europako erakundeei eskatu zien esku hartzeko EBko estatu kideen «lurralde arazoetan».[98]

Irailaren 17an, Rajoyk prozesu independentista EBren kontrako 'erasoa' zela esan zuen. Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi zuen "alde handia" zegoela Eskoziako prozesuaren eta Kataluniakoaren eta Euskal Herrikoaren artean.[99]

Irailaren 18an, Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen Eskoziaren bidea jarraitzea zela Eusko Jaurlaritzaren asmoa, eta "agerian" geratu zela "negoziazioren eta akordioaren bitartez Eskoziak bere etorkizun politikoaz erabakia hartzea".[100]

Egun berean, Amaiur, EAJ, Geroa Bai, CDC, ERC, BNG, Nuevas Canarias eta Compromis-Equo alderdietako diputatuek Eskoziako galdeketa babestu zuten adierazpen batean, eta Espainiako Gobernuari eskatu zioten Kataluniako eta Euskal Herriko herritarrei ere uzteko euren etorkizuna erabakitzen.[65]

François Hollande Frantziako presidenteak ere hitz egin zuen Eskoziako erreferendumaz. Berarentzat prozesuak "egoismorako, populismorako eta separatismorako" bidea irekita utz zezakeen[65]. Bestalde, Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak adierazi zuenez "garrantzitsuena" ez zen erreferendumaren emaitza, baizik eta erreferenduma bera egitea. "Etorkizunean Eskozia zer izango den erabakiko dutenak hemen bizi eta lan egiten duten pertsonak izango dira, eta erabakia errespetatu egingo da".[65] Edinburgon izan zen EAJren ordezkaritzak balorazio "oso ona" egin zuen egunaz. Emaitza hurrengo egunean jakingo zen arren, eskoziarrek "irabazi" egin zutela adierazi zuten.[65]

Erreferendumaren emaitzaren inguruko erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 19an, David Cameron lehen ministroa gustura agertu zen emaitzarekin: Eskoziari autonomia gehiago emango ziola adierazi zuen. Salmondek porrota onartu zuen eta hitza betetzeko eskatu zion Cameroni[77]. Erreferendumaren emaitzaren joera jakin eta berehala, liberak goranzko bidea hartu zuen dibisen merkatuan, % 1 egin du gora. Asiako merkatuetan libera % 1 igo zen, 1,65 dolarren balioa hartzeraino. Hala ere, goranzko joera hori berehala moteldu zen, eta 1,64 dolarretan geratu zen.[77]

Egun berean, Cameronek Eskoziari autonomia gehiago emango ziola hitzeman zuen. Eskumenak itzuliko zizkion zerga eta Ongizate alorrean, eta urtarrilerako legedia berria martxan izatea espero zuen. Cameronek azaldu zuenez, Eskoziak botere gehiago izango zuen moduan, Erresuma Batua osatzen zuten gainerako nazioek ere (Ipar Irlanda, Gales eta Ingalaterra) ahotsa izan beharko zuten zegozkien eskumenen inguruan.[101]

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak Eskoziaren independentziarako erreferendumean izandako porrota onartu zuen, herritarren epaia errespetatzen zuela esan zuen eta gauza bera egiteko eskatu die independentziaren aldekoei. Proposatutako lan-egutegia errespetatzea eskatu zion Salmondek Londresi, eta Legegintzaldia amaitu aurretik Parlamentu britainiarrean aurrekaririk ez zuen autogobernua bermatuko zuen lege egitura aurkeztea espero zuela gaineratu zuen.[102]

Eskozia, autogobernu handiagoarekin eta Erresuma Batuaren aterpean, eredua izango zen independentziaren aldeko bidean lanean ari ziren beste herri batzuentzat. Horiek izan ziren Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentearen hitzak.[103]

Egun berean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan zuen Eskoziako erreferendumak "ateak ireki" zizkiela Europar Batasunean zeuden "estaturik gabeko nazioei, autogobernu anbizioetan aurrera egiteko testuinguru aske eta demokratiko batean". Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, bozketak agerian utzi zuen erabakitzeko eskubidea "errealitate bat" zela Europar Batasunean.[104]

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eskoziarrak zoriondu zituen erreferendumean lortutako emaitzagatik, eta horrela independentziak eragingo zituzkeen "ondorio larriak" saihesteagatik.[105]

Artur Mas Kataluniako presidentearen arabera, gatazkak konpontzeko "bide bakarra" zen galdeketa. Eskoziako erreferendumaren emaitza ez zen "atzerapauso bat" izan harentzat; gogoratu zuen Kataluniako prozesuak aurrera jarraitzen zuela, eta Eskoziakoaren ondotik "indartuta" zegoela.[106]

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Britainia Handiaren batasuna nabarmendu zuen Eskoziako emaitzen berri izan ondoren.[86] Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu zuen eskoziarrek erabakitzeko eskubidea gauzatu izana zela "benetako garaipena".[86] PSE-EEk ohar baten bidez adierazi zuen "Euskadiko autogobernu aurreratua" bihurtu zela Eskoziarrentzat eredu.[86] Laura Garrido PPko EAEko legebiltzarkideak azaldu zuen gauza asko zeudela jokoan. Hala ere, Kataluniaren auziaren eta Eskoziakoaren artean "ezberdintasun handia" zegoela uste zuen.[86] Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren arabera, erreferenduma "sekulako akatsa" izan zen, uste baitzuen bost urte barru independentziaren aldekoek beste galdeketa bat egitea eskatuko zutela.[86] LABen iritziz, "bi aldeak garaile egin dituen ariketa demokratikoa" izan zen Eskoziako prozesua.[86] ELAk eskoziarrak zoriondu zituen, "bidea urratzeagatik".[86]

Andoni Ortuzarrek zionez, "Euskadiren ezetzat ez du Euskadiren xedea oztopatzen". Bestalde, "Europaren baitan subirantoasunaren aldeko prozesu bat ez dela kimera bat", nabarmendu zuen Pello Urizarrek.[107]

Enda Lenny Irlandako lehen ministroak erreferendumaren osteko urratsetara bideratu zuen arreta.[108] Europako Merkataritza komisarioak, Karel De Gucht belgiarrak, lasaitua hartu zuela onartu zuen.[108] NATOko buru Anders Fogh Rasmussenek eskoziarren erabakiarekiko "errespetua" nabarmendu zuen.[108] Europako Batzordeko buru Jose Manuel Durao Barrosok ere ontzat jo zuen galdeketako emaitza.[108] Kanadako Gobernua ere gustura agertu zen emaitzarekin.[108] Barack Obama AEBetako presidenteak eskoziarrak zoriondu zituen, "demokraziaren ariketa kementsuagatik". Ezezkoa gailendu izana txalotu zuen.[108]

“Eskoziagatiko maitasuna” zen britainiarrak batuta mantentzen zituena, esan zuen Isabel II. Erreginak, independentzia-erreferendumaren ostean. Herrialdeak “aurrera jarraitzeko” desioa erakutsi zuen erreginaren ustetan.[109]

Alex Salmonden dimisioaren inguruko erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicola Sturgeonek, Salmond ordezka zezakeen SNPko kideak, nabarmendu zuen Eskoziako lehen ministroak lortu zituenak "gaindiezinak" zirela.[110] Alistair Darling Better Together kanpainako buruarentzat, Salmondek "harrotasunez" begiratu ziezaiokeen politika arloan egindako ibilbideari.[110] Patrick Harvie Alderdi Berdeko kideak Twitterren adierazi zuen beti ez zela Salmondekin ados egon; hala ere, uste zuen inork ezin zuela zalantzan jarri erakutsi zuen konpromisoa.[110]

Eskoziako independentzia erreferendumaren eragina beste lurraldeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gales[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferendumaren testuinguruan, Carwyn Jones Galesko lehen ministro laboristak egungo estatusari eutsi nahi zion. Baina Plaid Cymru bera epeltzat jotzen zuten alderdi txiki asko ari ziren itzalpeko lanean, independentziaren alde. Gales Ingalaterrari oso lotua egon zen, eta mugaren bi aldeen arteko trukea etengabea izan zen. 1990eko hamarkadan hasitako devolution prozesuan ere, Eskoziak probetxu handiagoa atera zuen. Eskozian ezezkoak irabazita, aditu asko ziur zeuden Eskoziari botere zabalagoa emango ziola Londresek eta, kasu horretan, Galesen ere autonomia gehiagorako nahia piztu zitekeen. Azken urteetan egindako inkesta gehienen arabera, herritarren %10 inguruk nahi zuten Galesen independentzia. Legebiltzarreko 60 eserlekuetatik, laboristek 30 zituzten; kontserbadoreek, 14; Plaid Cymruk, 11; eta liberal-demokratek, bost.[111]

Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1845 eta 1849 urteen artean Irlandak bizi izan zuen Gosete Handiaren ondorioz irlandar askok bizitoki Eskozia hartu zuten. Erroldetan irlandar etnia zutenen kopurua 50.000koa bazen ere, irlandar jatorria duten 1.500.000 eskoziar zeudela uste zen, populazio osoaren laurdena.[112]

Eskozian bizi ziren irlandarrek, ordea, beste edozein eskoziarren modura bizi zuten erreferenduma. Eta horietako asko —irlandar errepublikazaleak bederen bai— baietzak irabaz zezan desio zuten. Eskoziako independentziak izan zezakeen eragina urduri jarri zituen Irlandako unionistak. Horren erakusgarri zen orangistek irailaren 13an ehunka kide mobilizatu izana Ipar Irlandatik Edinburgora, hango kaleetan batasuna aldarrikatzera.[112]

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentziari bai edo ez esango zioten eskoziarren egoera ulertzen laguntzeko, Eskoziaren Erabakia dokumentala eman zuen ETBk bozen atarian.[113]

Irailaren 9an zabaldu zenez, Eskoziako erreferendumaren biharamunean, irailaren 19an, telebista saio berezi bat eskainiko zuen Hamaika telebistak, Eskoziaren ordua izenburupean. Saio berezi hori Norabidea blogaren eta Hamaika telebistaren elkarlanari esker gauzatuko zen[114]. Egun berean zabaldu zenez, Diadan eta Eskozian izango zen Udalbiltza.[115]

Irailaren 10ean zabaldu zenez, Eskoziako erreferendumari jarraipen zabala egingo zen EiTBn. Edinburgotik zuzeneko berri emango zuten irratian zein telebistan bertara joandako bidali bereziek, webgune berezia egongo da eitb.eusen, eta hiru erreportaje eskainiko ziren ETBn.[116]

Iberdrola eta Gamesa ziren, Erresuma Batuan negozioak dituzte euskal konpainia nagusienak eta independentziari buruzko prozesuak interes handia piztu zuen euskal enpresarien artean. Enpresarientzat, hala ere, giltzarria moneta zen.[117]

Irailaren 17an, Udalbiltzako Maite Iturre presidenteordea joan zen Eskoziara. Gure Esku Dagoko kideak ere Eskoziara joan ziren, erreferenduma ikusteko. Iñaki Irazabalbeitia ere Eskozian zegoen, ALE Europako Parlamentuko taldearen ordezkaritzarekin. Irailaren 16an, EAJko presidente Andoni Ortuzar, Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxea joan ziren Eskoziara.[118]

Irailaren 18an, Euskal Herriko hainbat udaletxeren aurrealdeetan Eskoziako bandera jarri zen. Tartean zeuden EH Bilduren eta EAJren esku zeuden udalak: Otxandio, Azpeitia, Lekeitio, Mungia, Zeberio, Zaldibar, Zarautz, Urduña, Ondarroa. Gasteizko Udalean ere jarri zuten bandera. EH Bilduk eta EAJk euren bulegoetatik zintzilikatu zuten. Bilbon Ibone Bengoetxea jarduneko alkateak (EAJ) bandera bulegoko leihotik kentzeko eskatu zion EH Bilduri. Donostian, udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko balkoietan babesa adierazi zioten Eskoziako prozesuari.[119]

Irailaren 23an zabaldu zenez, Eskoziarrak, kataluniarrak eta euskaldunak beren geroa erabakitzen eztabaida-mintzaldia antolatu zuen EAJk hilaren 27ko Lema Egunerako, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Eskozia eta Kataluniako prozesuak eredutzat hartuko zituzten han.[120]

Irailaren 24an, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen hitzetan, Euskadin ezin zen Eskoziako erreferendumaren tankerakorik egin, eta, Kataluniako kontsultaren kasuan, arazoa "larriagoa" zela nabarmendu zuen, han ez zegoelako hauteskunde eta justizia administraziorik.[121]

Inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Antolatzailea Laginaren tamaina Bai Ez Erabaki gabe Aldea
Irailak 16-17 Survation/Daily Record 1,160 43% 48% 9% 5%
Irailak 15–17 YouGov/The Times/The Sun 3,237 45% 49% 6% 4%
Irailak 15–17 Panelbase 1,004 45% 50% 5% 5%
Irailak 15–16 Ipsos MORI/STV 1,373 47% 49% 5% 2%
Irailak 12–16 ICM/The Scotsman 1,175 41% 45% 14% 4%
Irailak 12–16 Survation/Daily Mail 1,000 44% 48% 8% 4%
Irailak 12–15 Opinium/Telegraph 1,156 43% 47% 8% 4%
Irailak 10–12 Survation/Better Together 1,044 42% 49% 9% 7%
Irailak 9–12 Panelbase/Sunday Times 1,014 46% 47% 7% 1%
Irailak 11 Scotland Decides: The Big, Big Debate eztabaida
Irailak 10–11 ICM/Sunday Telegraph 705 49% 42% 9% 7%
Irailak 9–11 Opinium/Observer 1,055 43% 47% 10% 4%
Irailak 9–11 ICM/Guardian 1,000 40% 42% 17% 2%
Irailak 9–11 YouGov/The Times/The Sun 1,268 45% 50% 5% 4%
Irailak 5–9 Survation/Daily Record 1,000 42% 48% 10% 6%
Irailak 2–5 YouGov/The Sunday Times 1,084 47% 45% 7% 2%
Irailak 2–4 Panelbase/Yes Scotland 1,042 44% 48% 8% 4%
Abuztuak 27 – irailak 4 TNS-BMRB 990 38% 39% 23% 1%
Abuztuak 28 – irailak 1 YouGov/The Times/The Sun 1,063 42% 48% 10% 6%
Abuztuak 26–28 Survation/Scottish Daily Mail 1,001 41% 47% 12% 6%
Abuztuak 25 Scotland Decides: Salmond versus Darling eztabaida
Abuztuak 12–15 YouGov/The Times 1,085 38% 51% 11% 13%
Abuztuak 12–15 Panelbase/Yes Scotland 1,026 42% 46% 12% 4%
Abuztuak 11–14 ICM/Scotland on Sunday 1,005 38% 47% 14% 9%
Abuztuak 6–7 Survation/Scottish Daily Mail 1,010 37% 50% 13% 13%
Abuztuak 4–7 YouGov/The Sun 1,142 35% 55% 10% 20%
Uztailak 23 – Abuztuak 7 TNS BMRB 1,003 32% 45% 23% 13%
Abuztuak 5 Salmond & Darling: The Debate eztabaida
Uztailak 28 – Abuztuak 3 Ipsos MORI/STV 1,006 40% 54% 7% 14%
Uztailak 30 – Abuztuak 1 Survation/Mail on Sunday 1,000 40% 46% 14% 6%
Uztailak 16–22 Panelbase/Sunday Times 1,041 41% 48% 11% 7%
Uztailak 7–11 ICM/Scotland on Sunday 1,002 34% 45% 21% 11%
Ekainak 25 – Uztailak 9 TNS BMRB 995 32% 41% 27% 9%
Uztailak 4–8 Survation/Daily Record 1,013 41% 46% 13% 5%
Ekainak 25–29 YouGov/The Times 1,206 35% 54% 12% 19%
Ekainak 10–23 TNS BMRB/Scotland September 18 1,004 32% 46% 22% 14%
Ekainak 16 Eskoziaren independentziaren kontsulta legearen proiektuaren aurkezpena[122]
Ekainak 12–16 YouGov/The Sun 1,039 36% 53% 11% 17%
Ekainak 9–12 ICM/Scotland on Sunday 1,002 36% 43% 21% 7%
Ekainak 9–11 Panelbase/Yes Scotland 1,060 43% 46% 12% 3%
Ekainak 6–10 Survation/Daily Record 1,004 39% 44% 17% 5%
Ekainak 2 Scottish Conservatives Strathclyde Komisioaren Informea[123]
Maiatzak 26 – Ekainak 1 Ipsos MORI/STV 1,003 36% 54% 10% 18%
Maiatzak 30 Kanpainaldi ofizialaren hasiera
Maiatzak 21–28 TNS BMRB 1,011 30% 42% 28% 12%
Maiatzak 12–15 ICM/Scotland on Sunday 1,003 34% 46% 20% 12%
Maiatzak 8–14 Panelbase/Sunday Times 1,046 40% 47% 13% 7%
Maiatzak 9–12 Survation/Daily Record[Esteka hautsia] 1,003 37% 47% 17% 10%
Apirilak 23 – Maiatzak 2 TNS BMRB 996 30% 42% 28% 12%
Apirilak 25–28 YouGov/Channel 4 1,208 37% 51% 12% 14%
Apirilak 14–16 ICM/Scotland on Sunday 1,004 39% 42% 19% 3%
Apirilak 11–15 Survation/Sunday Post 1,001 38% 46% 16% 8%
Apirilak 4–9 Panelbase/Yes Scotland 1,024 40% 45% 15% 5%
Apirilak 4–7 Survation/Daily Record 1,002 37% 47% 16% 10%
Martxoak 28 – apirilak 4 Panelbase/Wings Over Scotland 1,025 41% 46% 14% 5%
Martxoak 21 – apirilak 2 TNS BMRB 988 29% 41% 30% 12%
Martxoak 20–24 YouGov/The Times 1,072 37% 52% 11% 15%
Martxoak 17–21 ICM/Scotland on Sunday 1,010 39% 46% 15% 7%
Martxoak 18 Eskoziako Lan Deboluzioaren Komisioaren informearen aurkezpena
Martxoak 7–14 Panelbase/Newsnet Scotland 1,036 40% 45% 15% 5%
Otsailak 26 – Martxoak 9 TNS BMRB 1,019 28% 42% 30% 14%
Martxoak 6–7 Survation/Daily Record/Better Nation 1,002 39% 48% 13% 9%
Otsailak 24–28 YouGov/Scottish Sun 1,257 35% 53% 12% 18%
Otsailak 20–25 IpsosMORI/STV 1,001 32% 57% 11% 25%
Otsailak 18–21 Panelbase/Scottish National Party 1,022 37% 47% 16% 10%
Otsailak 17–21 ICM/Scotland on Sunday 1,004 37% 49% 14% 12%
Otsailak 17–18 Survation/Scottish Daily Mail 1,005 38% 47% 16% 9%
Otsailak 13 Ogasun Ministerioak moneta batasunaren inguruan hitz egin zuen
Urtarrilak 29 – Otsailak 6 Panelbase/Sunday Times 1,012 37% 49% 14% 12%
Urtarrilak 28 – Otsailak 6 TNS BMRB 996 29% 42% 29% 13%
Otsailak 3–5 YouGov/The Sun 1,047 34% 52% 14% 18%
Urtarrilak 29–31 Survation/Mail on Sunday 1,010 32% 52% 16% 20%
Urtarrilak 21–27 YouGov 1,192 33% 52% 15% 19%
Urtarrilak 21–24 ICM/Scotland on Sunday 1,004 37% 44% 19% 7%
Urtarrilak 14–20 TNS BMRB 1,054 29% 42% 29% 13%
Urtarrilak 3–10 TNS BMRB/BBC Scotland 1,008 28% 42% 30% 14%

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datak
Zundaketaren antolatzailea Laginaren tamaina Bai Ez Erabaki gabe Aldea
Abenduak 3–10 TNS BMRB 1,055 %27 %41 %33 %14
Abenduak 6–9 YouGov/Times 1,074 %33 %52 %15 %19
Azarpak 29 – Abenduak 5 Ipsos MORI/STV News 1,006 %31 %55 %14 %24
Azaroak 27–28 Progressive Scottish Opinion/Mail on Sunday 1,134 %27 %56 %17 %29
26 Nov Scotland's Future liburu zuriaren argitarapena
Azaroak 20–27 TNS BMRB 1,004 %26 %42 %32 %16
Azaroak 12–20 Panelbase/Sunday Times 1,006 %38 %47 %15 %9
Urriak 23–30 TNS BMRB 1,010 %25 %43 %32 %18
Urriak 17–24 Panelbase/Wings Over Scotland 1,008 %37 %45 %17 %8
Irailak 25 – Urriak 2 TNS BMRB 1,004 %25 %44 %31 %19
Irailak 13–16 YouGov/Times 1,139 %32 %52 %13 %20
Irailak 9–15 Ipsos MORI/STV News 1,000 %30 %57 %14 %27
Irailak 10–13 ICM/Scotland on Sunday 1,002 %32 %49 %19 %17
Abuztuak 30 – Irailak 5 Panelbase/Sunday Times 1,002 %37 %47 %16 %10
Abuztuak 23–28 Panelbase/Scottish National Party 1,043 %44 %43 %13 %1
Abuztuak 21–27 TNS BMRB[Betiko hautsitako esteka] 1,017 %25 %47 %28 %22
Abuztuak 19–22 YouGov/Devo Plus 1,171 %29 %59 %10 30%
Abuztuak 16 Angus Reid/Daily Express 549 %34 %47 %19 %13
Uztailak 17–24 Panelbase/Sunday Times 1,001 %37 %46 %17 %9
Maiatzak 10–16 Panelbase/Sunday Times 1,004 %36 %44 %20 %8
Apirilak 29 – Maiatzak 5 Ipsos MORI/The Times 1,001 %28 %57 %15 %29
Martxoak 20 – Apirilak 2 TNS BMRB 1,002 %30 %51 %19 %21
Martxoak 18–22 Panelbase/Sunday Times 885 %36 %46 %18 %10
Otsailak 20–28 TNS BMRB/Scottish CND 1,001 %33 %52 %15 %19
Otsailak 4–9 Ipsos MORI/The Times 1,003 %32 %52 %16 %20
Urtarrilak 30 – Otsailak 1 Angus Reid[Betiko hautsitako esteka] 1,003 %32 %47 %20 %15
Urtarrilak 11–21 Panelbase/Sunday Times 1,004 %34 %47 %19 %13
Urtarrilak 3–9 TNS BMRB 1,012 %28 %48 %24 %20
Urtarrilak 3–4 Angus Reid 573 %32 %50 %16 %18

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Antolatzailea Laginaren tamaina Bai Ez Erabaki gabe Aldea
Urriak 22–24 YouGov/DC Thomson 1,004 %29 %55 %14 %26
Urriak 9–19 Panelbase/Sunday Times 972 %37 %45 %17 %8
Urriak 15 Edinburgoko akordioa (2012)
Urriak 8–15 Ipsos MORI/The Times 1,003 %30 %58 %12 %28
Irailak 26 – Urriak 4 TNS BMRB 995 %28 %53 %19 %25
Ekainak 17–20 YouGov/Fabian Society 1,029 %30 %54 %16 %24
Ekainak 7–14 Ipsos MORI/The Times/The Sun 1,003 %32 %55 %13 %20
Urtarrilak 27–29 Ipsos MORI/The Times/The Sun 1,005 %37 %50 %13 %13
Urtarrilak 9–11 YouGov/The Sun 1,002 %33 %53 %14 %20

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Antolatzailea Laginaren tamaina Bai Ez Erabaki gabe Aldea
Abuztuak 24–31 TNS BMRB/The Herald 1,007 %39 %38 %23 %1
Maiatzak 25–31 TNS BMRB/The Herald 1,022 %37 %45 %18 %8
Maiatzak 5 2011ko Eskoziako Parlamentuareko hauteskundeak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cameron prest dago Eskoziari independentziari buruzko erreferenduma eskaintzeko. 2012ko urtarrilaren 9a. Berria.info
  2. «Cameronek independentziari buruzko referenduma eskaini dio Eskoziari». 2012ko urtarrilaren 9a. Eitb.
  3. (Ingelesez) «16-year-olds likely to get the vote on Union split». 2011ko irailaren 17a. The Times Scotland.
  4. Jon Olano, «Lehen aldiz, baiezkoa aurretik Eskozian», Berria, 2014-09-07
  5. «Erreferendumaren bost gako», EiTB.com, 2014-09-08
  6. «Cameron, Eskoziari independentzia erreferenduma eskaintzeko prest», EiTB, 2012-01-09
  7. «Alex Salmondek Eskoziaren independentzia plana aurkeztuko du gaur», EiTB, 2012-01-25
  8. «Abiatu da Eskoziako independentziari buruzko eztabaida», EiTB, 2012-01-26
  9. «Erresuma Batuak autonomia gehiago eskaini dio Eskoziari», EiTB, 2012-02-17
  10. «Eskoziako erreferenduma 2014ko urriaren 18an izan liteke», EiTB, 2012-02-27
  11. «Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo du 2014an», EiTB, 2012-10-10
  12. «Eskoziako Parlamentuak deituko du independentziaren gaineko galdeketa», EiTB, 2012-10-15
  13. «Erreferendumeko galdera zehaztu du Eskoziak», EiTB, 2012-11-09
  14. «Eskozia 2016an izango da independente galdeketan baiezkoa ateraz gero», EiTB, 2013-02-05
  15. «2014ko irailaren 18an izango da Eskoziako independentzia erreferenduma», EiTB, 2013-03-21
  16. «Salmond: 'Herrialde independentea izateko baliabideak ditu Eskoziak'», EiTB, 2013-09-19
  17. «Eskozia 2016an izango da independente, baietzak irabaziz gero», EiTB, 2013-11-24
  18. «Independente izateko Eskoziak duen 'gaitasuna' defendatu du Salmondek», EiTB, 2013-11-26
  19. «Eskoziarrei Erresuma Batuan 'geratzeko' eskatuko die Cameronek», EiTB, 2014-02-07
  20. «Independentziarekin libera galduko duela esan dio Eskoziari Osbornek», EiTB, 2013-02-13
  21. «Barroso: 'Zaila izango da Eskozia independente izanda EBn jarraitzea'», EiTB, 2014-02-16.
  22. «Independentziaren aldeko jarrerak indarra hartu du, Salmonden hitzetan», EiTB, 2014-02-24
  23. «Eskoziako erreferendumaren emaitza onartuko duela dio Erresuma Batuak», EiTB, 2014-03-04
  24. «Salmond: 'Eskoziarrek etorkizunari emango diote botoa, ez SNPri'», EiTB, 2014-04-12
  25. «EBn sartzeko babesik duen galdetu dio Londresek Eskoziari», EiTB, 2014-04-28
  26. «Eskozian 'nagusitzen' ari direla ziurtatu dio Salmondek ELAri», EiTB, 2014-05-07
  27. «Salmond: 'Baietzaren garaipenak Londresekin negoziatzea ekarriko du'», EiTB, 2014-05-12
  28. «Eskoziako erreferenduma 'itzulezina' dela esan du Cameronek», EiTB, 2014-05-20
  29. «Salmond: 'Baietzaren garaipenak Londresekin negoziatzea ekarriko du'», EiTB, 2014-05-20
  30. «Salmond: 'Cameron Eskoziaren etorkizunarekin jolasten ari da'», EiTB, 2014-07-07
  31. a b «Salmond vs Darling, Eskoziaren independentziaren bigarren debatean», EiTB, 2014-08-25
  32. «Salmond, eskoziarren 'bihotza eta burua' irabazteko prest», EiTB, 2014-08-05
  33. «Alderdi abertzaleek ordezkariak bidaliko dituzte Eskoziako galdeketara», EiTB, 2014-08-20
  34. «Salmond: 'Eskozia independente bihurtuko den herrialde aberatsena da'», EiTB, 2014-08-21
  35. «ESKOZIAKO SINADURA INDEPENDENTISTAK, MILIOITAN», Berria, 2014-08-23
  36. «Milioi bat hautesle eskoziarrek sinatu dute independentziaren alde», EiTB, 2014-08-22
  37. Jon Olano, «Salmond nagusi bigarren eztabaidan», Berria, 2014-08-26
  38. Jon Olano, «%47 dira Eskoziako independentziaren aldekoak, azken inkesten arabera», Berria, 2014-08-29
  39. «Batasuna babestu du Cameronek enpresari eskoziarren aurrean», EiTB, 2014-08-29
  40. «Erreferendumerako izena emateko azken deia egin du Salmondek», EiTB, 2014-09-01
  41. Jon Olano, «Eskoziako erreferendumean izango da Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat», Berria, 2014-09-02
  42. «4.300.000», Berria, 2014-09-03.
  43. Jon Olano, «Independentzia prozesu "baketsuak" goretsi ditu 'The New York Times'-ek», Berria, 2014-09-04.
  44. «%80», Berria, 2014-09-05.
  45. Jon Olano, «Lehen aldiz, baiezkoa aurretik Eskozian», Berria, 2014-09-07.
  46. «Eskoziak zerga-autonomia gehiago, independentzia baztertzekotan», EiTB, 2014-09-07.
  47. «Eskoziako independentziaren aurkakoek garaile ikusten dute euren burua», EiTB, 2014-09-08
  48. «'Bi aldeek onartuko dute galdeketaren emaitza, edozein dela ere'», EiTB, 2014-09-08
  49. «Librak behera egin du independentismoak indarra hartu eta gero», EiTB, 2014-09-08.
  50. «Britainiarrek autonomia eskaini dute, baiezkoaren gorakada gelditzeko», EiTB, 2014-09-09.
  51. «Cameron, Miliband eta Clegg Eskoziara joango dira ezezkoa bultzatzeko», EiTB, 2014-09-09.
  52. Jon Olano, «Koroa, "neutral"», Berria, 2014-09-10.
  53. «Cameronek Erresuma Batutik ez bereizteko erregutu die eskoziarrei», EiTB, 2014-09-10.
  54. «'Betiko argitu beharra daukagu auzi hau'», EiTB, 2014-09-10
  55. «Eskoziaren independentziak bihotza hautsiko liokeela esan du Cameronek», EiTB, 2014-09-10
  56. «Ezezkoa aurretik, berriro ere», Berria, 2014-09-10.
  57. Xabin Makazaga, «Eskoziarren konkistan», Berria, 2014-09-11.
  58. «Salmond:'RBS eta Lloydsen toki aldaketak ez luke enpleguan eragingo'», EiTB, 2014-09-11.
  59. Jon Olano, «Ezezkoa berriz aurretik, lau punturen aldeaz», Berria, 2014-09-12.
  60. Jon Olano, «Erreferendumerako izen emateak, inoiz baino gehiago», Berria, 2014-09-12.
  61. «Mehatxua erabiltzea leporatu dio Salmondek Londresi», EiTB, 2014-09-12.
  62. Samara Velte, «Baimenik gabeko independentzia», Berria, 2014-09-16
  63. «Unionisten indar erakustaldia», Berria, 2014-09-13
  64. a b «Emaitzak parera inkestetan, galdeketarako bost egun falta direla», EiTB, 2014-09-14.
  65. a b c d e f g h i j Jon Olano, «Cameron Eskozian izango da berriz ere», Berria, 2014-09-15.
  66. «Isabel IIa: 'Herritarrek euren erabakia ondo pentsatzea espero dut'», EiTB, 2014-09-15.
  67. Adrian Garcia, «Ezetzaren truke, dotea», Berria, 2014-09-16.
  68. «Compston aktorearen erantzuna», Berria, 2014-09-27
  69. «Londresek Eskoziari autonomia handiagoa agindu dio berriro», EiTB, 2014-09-16
  70. Samara Velte, «Tony Blairren oinordekoak», Berria, 2014-09-17.
  71. «Ezbaian dauden boto-emaileak, erreferendum estuaren gakoa», EiTB, 2014-09-17.
  72. Manu Gimenez, «'Eskozia independentea munduko herrialde onenetakoa izan liteke'», EiTB, 2014-09-18
  73. Manu Gimenez, «McLeish: 'Federalismoa nahitaezkoa da Erresuma Batuan'», EiTB, 2014-09-18
  74. «Kontaketaren zain», Berria, 2014-09-18
  75. «Laneguna, eta aparteko jarduerarik ez», Berria, 2014-09-18.
  76. «Scottish independance referendum - Results», BBC, 2014-09-18
  77. a b c Alberdi, Idoia. (2014-09-19). Eskoziak ezetz esan dio independentziari. EiTB.
  78. «Alex Salmondek Eskoziako lehen ministro kargua utziko du azaroan», Berria, 2014-09-19
  79. Samara Velte, «Gordon Brown: «Londresek bete egingo du Eskoziari emandako hitza»», Berria, 2014-09-21
  80. «Eskuin muturreko unionistak, istilu bila», Berria, 2014-09-21
  81. «Eskoziari autonomia gehiago emateko konpromisoa berretsi du Cameronek», EiTB, 2014-09-21
  82. «Eskoziari botere sinbolikoak emango dizkiotela dio SNPren aholkulariak», EiTB, 2014-09-25
  83. «Bi aste barru zehaztuko du Londresek transferentzien prozesua», Berria, 2014-10-03.
  84. «Londresek gaur iragarriko du Eskoziari botere gehiago emateko plana», EiTB, 2014-10-13
  85. «Eskoziako botere itzulketan "traizio" egin diezaieketela uste du Salmondek», Berria, 2014-10-14
  86. a b c d e f g h i j k l «Eskoziak independente izateko egingo lituzkeen urratsak», EiTB, 2014-09-15.
  87. a b c «Ospetsuak Eskoziako erreferendumaren aurrean: zer bozkatuko dute?», EiTB, 2014-09-17
  88. «Ezker abertzalea: 'Eskoziak Europako mapa alda daitekeela erakutsi du'», EiTB, 2012-01-21.
  89. «Eskoziako erreferenduma adostasunean oinarritu dela txalotu du Mendiak», EiTB, 2012-10-26.
  90. «Eskozia berehala EBtik at geratuko litzatekeela ohartarazi du Almuniak», EiTB, 2013-11-26.
  91. «Izaskun Bilbaok Eskoziak dituen eskubideak eskatu ditu Euskadirentzat», EiTB, 2014-05-01.
  92. «Eskoziakoa Euskadin jarraitu beharreko 'eredua' dela esan du Urkulluk», EiTB, 2014-08-28.
  93. «EH Bildu, Urkulluri: Espainia da Eskozia eta Kataluniaren arteko aldea», EiTB, 2014-08-29
  94. «'Eskoziako bidea Euskadin antzeko prozesua egiteko bultzada izango da'», EiTB, 2014-09-06.
  95. «EH Bilduk burujabetza prozesua bultzatzeko lidergoa aldarrikatu du», EiTB, 2014-09-06
  96. «'Westminsterretik aparte hazi da Eskoziako politika'», EiTB, 2014-09-09
  97. «Mendiak EAJri: 'Bidaia gutxiago Eskoziara, eta gehiago Euskadira'», EiTB, 2014-09-14
  98. «Eskoziako eredua bermatzeko eta zabaltzeko eskatu dio EAJk Europari», Berria, 2014-09-16
  99. «Rajoyk dio prozesu independentista EBren kontrako 'erasoa' dela», EiTB, 2014-09-17.
  100. «Urkulluk dio Eskoziaren bidea jarraitzea dela Jaurlaritzaren asmoa», EiTB, 2014-09-18.
  101. «Cameronek Eskoziari autonomia gehiago emango diola hitzeman du», EiTB, 2014-09-19.
  102. «Salmondek porrota onartu eta 'kanpainaren promesak betetzea' espero du»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-09-19
  103. «Eskozia 'eredua' dela esan du Europak», EiTB, 2014-09-19
  104. Manu Gimenez, «Erkoreka: 'Ate bat ireki da EBn estaturik gabeko nazioentzat'», EiTB, 2014-09-19
  105. «Rajoyk eskoziarrak zoriondu ditu 'ondorio larriak' saihesteagatik», EiTB, 2014-09-19
  106. «Artur Mas: "Bozkatzeak batu egiten du, eta ez banandu"», Berria, 2014-09-19
  107. «Eskoziarren erabakitzeko aukera nabarmendu dute euskal alderdiek», EiTB, 2014-09-19.
  108. a b c d e f «Nazioartea gustura ezezkoarekin», Berria, 2014-09-19
  109. «Isabel II: 'Eskoziagatiko maitasunak batzen ditu britainiarrak'», EiTB, 2014-09-19
  110. a b c «Erreakzioak Eskoziatik», Berria, 2014-09-19
  111. D. Piedra, «Gales, Eskoziaren arrastoan», Berria, 2014-09-14.
  112. a b Ander Perez, «Irlandarrak, Eskoziara begira», Argia, 2014-09-17, CC-BY-SA lizentzia.
  113. Edu Lartzanguren, «Eskoziako erreferendumari buruzko erreportajea, ETBko 'prime time'-an», Berria, 2014-09-07.
  114. «'Diada. Ara és l'hora' saio berezia emango du Hamaika TBk zuzenean irailaren 11n», Berria, 2014-09-09
  115. Enekoitz Esnaola, «Diadan eta Eskozian izango da Udalbiltza», Berria, 2014-09-09.
  116. A.A.«Eskoziako erreferendumari jarraipen zabala, EiTBn», EiTB, 2014-09-10.
  117. Idoia Alberdi, «Eskoziako erreferendumaren eragina ekonomian», EiTB, 2014-09-11.
  118. «Maite Iturre (Udalbiltza): "Nazio gatazkak kudeatzeko eredu berri bat agertu da"», Berria, 2014-09-17.
  119. «Erreferendumari babesa agertu diote Euskal Herriko hainbat udalek», Berria, 2014-09-18.
  120. «Kataluniari eta Eskoziari buruzko mahai ingurua», Berria, 2014-09-24.
  121. «Ibarra: 'Eskoziako erreferendumaren modukoak ez dira posible Euskadin'»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-09-24.
  122. .
  123. .