2014ko Europa hego-ekialdeko uholdeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2014ko Europa hego-ekialdeko uholdeak
Irudia
Motauholde
Denbora-tarte2014ko maiatzaren 13a - 2014ko maiatzaren 27a
Data2014ko maiatzaren 27a
KokalekuSoutheast Europe (en) Itzuli
HerrialdeaBosnia-Herzegovina, Serbia, Errumania, Eslovakia, Hungaria, Bulgaria eta Italia
Pertsona hilakBosnia-Herzegovina: 27
Errumania: 1
Kroazia: 2
Serbia: 33
Kalteen kostua1.000.000 M€

2014ko maiatzean, hainbat uholdek Europa hego-ekialdeko eremu handi bat kaltetu zuten [1]. "Yvette" izeneko depresio baxu batek lehen uholdeak ekarri zituen maiatzaren 14 eta 16 bitartean. Bosnian eta Serbian eguraldiari dagozkion markak hautsi ziren [2]. Maiatzaren 17rako gutxienez 20 ziren hildakoak eta 16000 pertsona baino gehiago ebakuatu zituzten. Hurrengo egunetan, kopurua 20000ra iritsi zen. Uholdeek aurrera darraite eta maiatzaren 21ean, asteazkenean, Sava ibaiak Belgrad hartzea espero da.

Lur-jausi ugari ere gertatu dira uholdeen ondorioz. Maiatzaren 18raino Balkanetan 2000 lur-jausi baino gehiago gertatu dira eta hainbat hiri eta herri suntsitu dituzte. Lur-jausi hauek Jugoslaviako gerrako minak mugituarazi dituzten kezka sortu dute [3].

Historia meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 13an, Itsaso Adriatikoan behe-depresio bat sortu zen. Europa erdialdetik etorritako aire polarra eta aire subtropikala(beroa eta hezea) nahastu egin ziren behe-depresioa sortuz. Maiatzaren 14an, Balkanetara mugitu zen depresioa eta estatikoa bihurtu zen. Ondorioz, euri asko egin zuen Belgrad inguruetan Serbia eta Bosnia eta Herzegovina iparraldean.

Kaltetutako eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia eta Herzegovina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarajevo Canton [4], Zenica-Doboj eta Tuzla eskualdeak izan dira kaltetuenak. Semberija eskualdeak ere kalteak izan zituen. Bosna, Vrbas, Drina, Sana eta Sava ibaiek gainezka egin zuten.

Maiatzaren 17rako, Bosnia eta Herzegovinan 20 ziren hildakoak [5].

Kroazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kroaziako hainbat eskualdek ere kalteak izan zituzten uholdeen ondorioz.

Errumania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren erdialdetik hirugarren uholdeak izan ziren eta gainera, larrienak. 125 hiri eta herrik kalteak jasan zituzten [6].

Serbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 16an, 7.618 pertsona ziren ebakuatuak, 20 zaurituak eta 3 hilak. Obrenovac hiri kaltetuenetako bat izan zen. Maiatzaren 17an, Serbian hildakoak 15 ziren eta 16000 pertsona ebakuatu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]