2014ko Peshawarko eskolako erasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2014ko Peshawarko eskolako erasoa
Irudia
Map
Motasarraski
Data2014ko abenduaren 16a
KokalekuArmy Public School Peshawar (en) Itzuli
HerrialdeaPakistan
Pertsona hilak156
Pertsona zaurituak114
ErantzuleInayat Ullah (en) Itzuli (terrorista, gizahiltzaile, kidnapper (en) Itzuli)

2014ko Peshawarko eskolako erasoa 2014ko abenduaren 16an, talibanek Peshawarko eskola militarraren aurka egin zuten erasoa izan zen.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizeko 09:00etan Peshawarko eskola militar batean, soldaduz jantzita eta armak eskuan zituztela sei taliban sartu ziren. 500 bat lagun bahitu zituzten[1]. Ondoren, tiroketak entzun ziren ikastetxean. Guztira 141 hildako egon ziren, 132 umeak[2]. 100dik gora zauritu zeuden.

Erasoaren arrazoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talibanek bahiketa eta justifikatu egin zuten. Adierazi zutenez, Pakistango Indar Armatuek euren familiei eraso zituztelako egin zuten eskola militarraren kontrako erasoa. Adingabeei erasorik ez egiteko agindua eman zutela ere esan zuten. Pakistango Armada Ipar Waziristango eta Khyberreko talibanen aurka egindako operazioen erantzuna zen[2].

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak erasoa ukatu zuen eta esan zuen ez zituztela erasotzaileak "barkatuko"[1]. Nazioarteak ere ukatu zuen Pakistango sarraskia. Esaterako, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridunak "bihotza hautsita" zuela esan du, eta babesa eskaini Pakistango Gobernuari[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]