2015eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2015eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 21, 2015
Egoitza Arena Armeec, Sofia
Aurkezlea(k) Poli Genova
Antolatzailea Bŭlgarska natsionalna televiziya (BNT)
Partaide kopurua 17
Irabazlea "Not My Soul"
Destiny Chukunyere
 Malta

2015eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamairugarren edizioa izan zen. Sofiako Arena Armeec aretoan ospatu zen, Bulgarian, azaroaren 21ean.

Garailea Maltako Destiny Chukunyere izan zen, "Not My Soul" abestiarekin. Maltaren bigarren garaipena izan zen.

Hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Australia Europako Irrati-Telebista Batasuneko kide aktiboa izan gabe parte hartzen zuen lehen herrialdea bihurtu zen, Helduen Eurovionen parte hartzera gonbidatu zuten urte berean. Irlandak ere lehen agerraldia egin zuen. Bi herrialde itzuli ziren lehiaketara: Albania (bi urteko eten baten ostean) eta Mazedonia (urte baten ostean). Bestalde, Kroazia, Suedia eta Zipre erretiratu egin ziren.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Serbia Serbiera Lena Stamenković "Lenina pesma" (Ленина песма) Lenaren kanta 7 79
02  Georgia Georgiera The Virus "Gabede" (გაბედე) Ausartu zaitez 10 51
03  Eslovenia Esloveniera, Ingelesa[h 1] Lina Kuduzović "Prva ljubezen" Lehen maitasuna 3 112
04  Italia Italiera[h 2] Chiara & Martina "Viva" Gora 16 34
05  Herbehereak Nederlandera, Ingelesa Shalisa "Million Lights" Milioi bat argi 15 35
06  Australia Ingelesa Bella Paige "My Girls" Nire neskak 8 64
07  Irlanda Irlandera[h 3] Aimee Banks "Réalta na Mara" Itsasoko izarra 12 36
08  Errusia Errusiera, Ingelesa Mikhail Smirnov "Mechta (Dream)" (Мечта) Ametsa 6 80
09  Mazedonia Mazedoniera[h 4] Ivana Petkovska & Magdalena Aleksovska "Pletenka – Braid of Love" (Плетенка) Ilekorda – Maitasun ilekorda 17 26
10  Bielorrusia Errusiera, Ingelesa Ruslan Aslanov "Volshebstvo (Magic)" (Волшебство) Sorginkeria (Magia) 4 105
11  Armenia Armeniera, Ingelesa Mika "Love" Maitasuna 2 176
12  Ukraina Ukrainera, Ingelesa Anna Trincher "Pochny z sebe - Start with Yourself" (Почни з себе) Hasi zure buruarekin 11 38
13  Bulgaria Bulgariera Gabriela Yordanova & Ivan Stoyanov "Colour of Hope" Itxaropenaren kolorea 9 62
14  San Marino Italiera, Ingelesa Kamilla Ismailova "Mirror" Ispilua 14 36
15  Malta Ingelesa Destiny Chukunyere "Not My Soul" Ez nire arima 1 185
16  Albania Albaniera, Ingelesa, Asmatutako hizkuntza[h 5] Mishela Rapo "Dambaje" 5 93
17  Montenegro Montenegroera Jana Mirković "Oluja" Ekaitza 13 36
  1. Lerro bat italieraz.
  2. Lerro bat ingelesez.
  3. Lerro bat latinez.
  4. Lerro bat ingelesez.
  5. Lerro batzuk turkieraz, italieraz, alemanez, frantsesez eta serbieraz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]