2015eko azaroko Parisko atentatuak
![]() |
|
Datuak | |
---|---|
Lekua | Paris eta Saint Denis, ![]() |
Data | 2015eko azaroaren 13a |
Kokapena | 48° 51′ 47″ N, 2° 22′ 14″ E / 48.863027777778°N,2.3706388888889°EKoordenatuak: 48° 51′ 47″ N, 2° 22′ 14″ E / 48.863027777778°N,2.3706388888889°E |
Hildakoak | 137 |
Zaurituak | 413 |
2015eko azaroko Parisko atentatuak 2015eko azaroaren 13an, arratsaldeko 21:16etatik aurrera, Parisko 10. eta 11. barrutietan, Saint-Denisen dagoen Stade de Francen, eta Île-de-Franceko beste leku batzuetan gertatutako hainbat eraso biolento izan ziren. Gutxienez hiru leherketa ezberdin, sei tiroketa eta bahiketa bat Bataclan antzokian gertatu ziren.
Hildakoen kopurua aldakorra zen, iturrien arabera. 130 pertsona hil ziren[1] Europe 1 irratiaren arabera gutxienez erasoetako batean bonba suizida eraso zuen.
Eduki-taula
Eraso indibidualak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Le Carillon eta Petite Cambodge[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen atentatua Le Carillon eta Petite Cambodge tabernetako terrazetan hasi zen, arma handiekin, ziurenik Kalashnikovak.[1]
Bataclaneko bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handik gutxira gertu zegoen Bataclan antzokian tiro hotsak entzun dira. Antzerkian Eagles of Death Metal taldearen kontzertua egiten ari zen. Horren ostean hainbat pertsona bahitu zituzten bertan.[1]
Stade de Franceko leherketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaueko 21:00ak aldera Frantziako eta Alemaniako selekzioen arteko futbol partida jokatzen ari zela, hiru leherketa gertatu ziren. Bertan zegoen François Hollande presidentea ere.[1]