Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma
Iraqi Kurdistan in Iraq (de-facto and disputed hatched).svg
     Hego Kurdistanen muga ofiziala, gorriz     2014tik gaur egun arte dirauen gerra zibilean bereganatutako lurraldea     Hego Kurdistanek erreklamatutako beste lurralde batzuk     Gainontzeko Irakeko lurraldea
Galdera Nahi al duzu Kurdistaneko eskualdea eta eskualdeko administraziotik kanpo dauden kurduen eremuak estatu independentea izatea?
Data 2017ko irailaren 25a
Lekua Flag of Kurdistan.svg Hego Kurdistan
Bozkatzaileak 0 kurdistandar
(18 urtez gorako biztanleria)
Parte-hartzaileak 0 (% 72,16)
Emaitzak      Baiezkoak: 0 (%0)     Ezezkoak: 0 (%0)     Zuriak edo baliogabekoak: 0 (%0)

Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma irailaren 25ean administratiboki Irakeko lurraldea den Hego Kurdistanen egindako erreferenduma da. Erreferendum horren helburua estatu burujabe kurdu bat sortu ala ez erabakitzea izan zen. Emaitza loteslea izatea espero zen Kurdistango Eskualde Autonomoarentzat (KRG),[1][2][3] baina Irakeko Gobernu Federalak uko egin zion erreferenduma legezkotzat jotzeari.[4]

Galdeketa Iraken menpeko zazpi lurralde kurduetan egin zuten: batetik, lurralde autonomoko Dohuk, Erbil, Suleimaniya eta Halabjan; bestetik, Irakek Kurdistango lurralde gisa aitortzen ez zituen Kirkuk, Diyala eta Niniven. Guztira, 5,3 milioi herritar zeuden bozetara deituta.[5]

Erreferendumaren egunean, Irakeko Parlamentuak bi eskari egin zizkion Gobernuari: Kurdistanera tropak bidaltzeko eta Irakek Kurdistango lurralde autonomoarekin duen muga ixteko. Turkiak bestalde, petrolio esportazioak etetearekin egin zion mehatxu Kurdistani.[5]

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte-hartzea % 72,16 izan zen.

Behin-behineko emaitzak, barrutien % 6,16ko datuak kontuan hartuta (behin betiko datuak irailaren 28an jakinaraziko dituzte).[6]

Emaitzak
Aukera Boto-kopurua %
Bai 263,094 93.29%
Ez 18,923 6.71%
Boto baliodunak
Boto baliogabeak
Parte-hartzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]