2017ko Iruñerriko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Iruñerriko lurrikara
Map
Motalurrikara
Data2017ko martxoaren 10a
HerrialdeaEspainia
Lurrikararen momentu sismikoa4,2

2017ko Iruñerriko lurrikara 2017ko martxoaren 10ean goizeko 7:43:35etan gertatu zen lurrikara izan zen. Epizentroaren inguruan neurketa ezberdinak izan ziren: Orikain eta Olabe inguruan[1][4] 12 kilometroko sakoneran;[7] 2 kilometroko sakoneran,[3] Markalain inguruan;[8] edo, USGSaren arabera, lurrikararen epizentroa Irurtzundik gertuago izan zen, 6,3 kilometroko sakoneran.[2] Neurketen arabera, 4,3[2] eta 4,5[3] Mw arteko magnitudeko lurrikara izan zen. VIko intentsitate maximoa izan zuen Mercalli eskalan.[2]

Iruñerrian ez ezik, beste hainbat herritan ere nabaritu zen, hala nola Donezteben, Beran, Uharten (Nafarroa Garaia), Oreretan, Irunen, Zarautzen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi).[4]

Inguru geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko geologia»

Nafarroa Garaia Pirinioen eta Ebroko arroaren artean dago. Bi eremu horien artean kokatzen da Jaka-Iruñea arroa, inguruko geologian interesa duena.[9] Nafarroa Garaiaren mendebaldean Kantauriar mendikatea dago, eta ekialde-mendebalde eremuan ere interakzio interesgarriak daude. Zonalde honek interes berezia du ipar-hego eta ekialde-mendebalde interakzio geologikoak ematen direlako.[10]

Estratigrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioen eremuko zona axialean Paleozoikoko hainbat arroka daude (Oroz-Betelu, Kintoa eta Bortziriak), baita arroka plutonikoak ere Bortzirietan. Kintoako arrokei Olazar Formazioa izena ematen zaie.[10] Gainerakoan Mesozoikoko arrokez osatua dago, eta mendilerroak toles eta zamalkadura sekuentzia batez osaturik daude.[9]

Ebro ibaiaren arroa Pirinioen lurraldeaurreko arroa da. Arroaren oinarria Mesozoikoko arrokez osatuta dago, eta diskonformitate baten ostean Oligozeno eta Miozenoko sedimentuz osatutako arrokak aurki daitezke.[9]

Jaka-Iruñea arroa bi eremu hauen arteko trantsizioa da, Paleozeno-Eozenoko arrokak turbiditikoekin eta Mesozoikoko beste unitate batzuk tartekatuz.[9]

Tektonika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikararen inguruan Lizarra-Akize falla aurki daiteke, Mesozoikoan eta Tertziarioan jarduera tektoniko garrantzitsua izan duen faila,[10] hainbat diapiroren sortzailea.[11][12]

Nafarroa Garaiko egitura geologikoa Orogenia Pirenaikoaren ondorioa da, Eurasiako plaka eta Iberiar mikroplakaren talkatik sortuta ipar-hego norabidean laburdura emanez. Estimazioen arabera 80 kilometrokoa izan zen laburdura hau.[13] Hegoaldean Ebroko arroak ematen duen zamalkadura da muga. Paleozeno eta Eozenoan Nafarroa Garaiko erdialdean zegoen itsas-arroa itxi eta mendilerroak osatu ziren. Keuper garaiko gatz triasikoen mailek zehazten dituzte eremu osoko zamalkadurak non sortu diren, adibidez Agoitz inguruan, Alaitz edo Leiren.[9]

Nafarroa Garaiko faila nagusiak historia geologiko honen ondorio dira:[14][15]

  • Pirinioetako Iparraldeko faila, Ekialde-Mendebalde norabidekoa, Iberiar eta Eurasiar plakak bereizten duena eta, beraz, garapen litosferiko handia duena.
  • Lizarra-Akizeko faila edo Iruñeko faila, Ipar-Ekialde/Hego-Mendebalde norabidekoa eta 125 km ingurukoa,[16] historia oso konplexua duena eta mugimendu bertikalarekin.[17] Lehen esan bezala diapiro ugari aurkitzen dira hemen eta, beraz, oso sakona dela uler daiteke.[18]
  • Leitzako faila: Pirinioetako iparraldeko failaren luzapena da, mendebalderantz, Kantauriar mendikatean kokatua. Ekialde-Mendebalde norabidea du eta urratze-faila bat da.[18] Ia bertikala da, baina iparralderantz okerdura txikia izaten du.[14] Bere hedapen horizontala 30 eta 500 metro artekoa da.[9]
  • Hendaiako faila: Hendaiako faila egitura sakona da, Ipar-Ekialde/Hego-Mendebalde norabidea duena, ziurrenik mugimendu sinistroa duen urratze-faila.[19] Euskal mazizoren mendebaldeko muga ezartzen du.

Sismizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria ez da arrisku sismiko haundia duen lurraldea, eta zaila da Nafarroa Garaian 5eko magnitudea baino lurrikara indartsuagorik izatea.[9] 1998ko urriaren 27an Lizarragan izan zen Nafarroan ezagutzen den lurrikararik indartsuena, 5,2ko magnitudearekin Richter eskalan.[8] Bitxikeri gisa, 1903ko martxoaren 10ean beste lurrikara bat izan zen Iruñerrian, 4,7ko magnitudekoa, hainbat orduz erreplikak izan zituena.[20]

Nafarroa Garaiko sismizitatea, orokorki, Eurasiar plaka eta Iberiar mikroplakaren arteko gerturatzearen ondorioa da, nahiz eta Nafarroa Garaian dagoen esfortzu horizontal maximoa (IIE-HHW) ez den Iberiar Penintsulako orokorra (IIW-HHE).[9] σ1 esfortzu maximoa bertikala da eta, horregatik, zonalde estentsibo gisa klasifikatu izan da.[21] Hala ere esfortzu global horren bariazioak ematen dira maila lokalean. Presio ardatz nagusiak, egondako lurrikaren foku-mekanismoetan oinarrituz, NNO-SSE / NO-SE norabidea izan ohi du.[22] Honela interpretsatzen da Lizarrako eta Hedaiako failek, NE-SO norabidea dutenak, aldirantzizko mugimendu garrantzitsua dutela.[21][23]

Lurrikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikararen foku-mekanismoa

Lurrikara 06:43:35 GMT gertatu zen, Nafarroa Garaian 07:43:35 eta 4-5 segundo inguru iraun zuen. Hipozentroa eta epizentroaren inguruko datu ezberdinak eman badira ere, neurketa gehien egin ditzakeen Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak emandako datuen arabera, 42.8529N 1.6136W koordenatuetan gertatu zen, Orikain eta Olabe herrietatik gertu, 12 kilometroko sakoneran. Bere magnitudea 4,2 Mw izan zen eta intentsitatea IV eta V artean kokatu zen Mercalli eskalan.[7]

Lurrikarak ezkerrean ikusten den foku-mekanismoa izan zuen.[24]

Ezaugarria A planoa Bplanoa
Azimut 160 65
Okerdura 82 62
Irristapena 28 170

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Registrado un terremoto de magnitud 4 en la Comarca de Pamplona. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  2. a b c d e f M 4.3 - 13km NNW of Berriobeiti, Spain. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  3. a b c d (Ingelesez) «Earthquake, Magnitude 4.5 - PYRENEES - 2017 March 10, 06:43:35 UTC» EMSC-CSEM (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  4. a b c Berria.eus. 4,4 graduko lurrikara Iruñerrian. Berria (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  5. (Gaztelaniaz) Instituto Geográfico Nacional. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  6. DYFI - M 4.3 - 13km NNW of Berriobeiti, Spain. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  7. a b (Gaztelaniaz) Instituto Geográfico Nacional. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  8. a b (Gaztelaniaz) Un terremoto de intensidad 4,4 sacude Nafarroa. 2017-03-10 (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  9. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Plan especial riesgo sísmico de Navarra, "SISNA". Nafarroako Gobernua, 245 or..
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Gulina» Mapa geológico de España, Escala 1:50.000 (Instituto Geológico y Minero de España).
  11. (Gaztelaniaz) «Pamplona» Mapa geológico de España, Escala 1:50.000 (Instituto Geológico y Minero de España).
  12. (Gaztelaniaz) España, Sociedad Geológica de. (2004-01-01). Geología de España. IGME ISBN 9788478405466. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  13. (Ingelesez) Teixell, Antonio. (1998-06-01). «Crustal structure and orogenic material budget in the west central Pyrenees» Tectonics 17 (3): 395–406.  doi:10.1029/98TC00561. ISSN 1944-9194. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  14. a b Ruiz, M.; Díaz, J.; Gallart, J.; Pulgar, J. A.; González-Cortina, J. M.; López, C.. (2006-07-01). «Seismotectonic constraints at the western edge of the Pyrenees: aftershock series monitoring of the 2002 February 21, 4.1 Lg earthquake» Geophysical Journal International 166 (1): 238–252.  doi:10.1111/j.1365-246X.2006.02965.x. ISSN 0956-540X. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  15. Faci, E.et al., 1997. Mapa geológico de Navarra, Escala 1:200.000. Gobierno de Navarra, p. 142.
  16. (Ingelesez) Turner, Jonathan P.. (1996-08-01). «Switches in subduction direction and the lateral termination of mountain belts: Pyrenees-Cantabrian transition, Spain» Journal of the Geological Society 153 (4): 563–571.  doi:10.1144/gsjgs.153.4.0563. ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  17. (Ingelesez) Larrasoaña, Juan Cruz; Parés, Josep María; Millán, Héctor; del Valle, Joaquín; Pueyo, Emilio Luis. (2003-12-01). «Paleomagnetic, structural, and stratigraphic constraints on transverse fault kinematics during basin inversion: The Pamplona Fault (Pyrenees, north Spain)» Tectonics 22 (6): 1071.  doi:10.1029/2002TC001446. ISSN 1944-9194. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  18. a b (Gaztelaniaz) El Manto de los Mármoles (Pirineo Occidental): Geología Estructural y Evolución Geodinámica - content - Departamento de Geodinámica - UPV/EHU. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  19. (Ingelesez) Pedreira, D.; Pulgar, J. A.; Gallart, J.; Díaz, J.. (2003-04-01). «Seismic evidence of Alpine crustal thickening and wedging from the western Pyrenees to the Cantabrian Mountains (north Iberia)» Journal of Geophysical Research: Solid Earth 108 (B4): 2204.  doi:10.1029/2001JB001667. ISSN 2156-2202. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  20. ANTONIO ARETXABALA: EL TERREMOTO DE PAMPLONA DEL 10 DE MARZO DE 1903 (M 4,7 - VI). 2012-09-12 (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  21. a b Jabaloy, A; Galindo-Zaldı́var, J; González-Lodeiro, F. (2002-11-01). «Palaeostress evolution of the Iberian Peninsula (Late Carboniferous to present-day)» Tectonophysics 357 (1–4): 159–186.  doi:10.1016/S0040-1951(02)00367-0. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  22. (Ingelesez) Souriau, Annie; Sylvander, Matthieu; Rigo, Alexis; Fels, Jean-Francois; Douchain, Jean-Michel; Ponsolles, Christian. (2001-01-01). «Sismotectonique des Pyrenees; principales contraintes sismologiques» Bulletin de la Société Géologique de France 172 (1): 25–39.  doi:10.2113/172.1.25. ISSN 0037-9409. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  23. (Ingelesez) M., Herraiz,; De, Vicente, G.; R., Lindo-Ñaupari,; J., Giner,; L., Simón, J.; M., González-Casado, J.; O., Vadillo,; A., Rodríguez-Pascua, M. et al.. «The recent (upper Miocene to Quaternary) and present tectonic stress distributions in the Iberian Peninsula» Tectonics 19 ISSN 0278-7407. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  24. (Gaztelaniaz) Instituto Geográfico Nacional. (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]