2017ko Kataluniako atentatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Kataluniako atentatuak
Collage irudia
Irudia
Motavehicle-ramming attack (en) Itzuli
masa hilketa
Honen parte daterrorismo islamista Europan (2014-) eta terrorismoa Espainian
Data2017ko abuztuaren 17a
KokalekuBartzelona
HerrialdeaEspainia
Parte-hartzaileak
HelburuOinezko
Kausaislamismo erradikal
Honen ondorioareactions to the 2017 Barcelona attack (en) Itzuli
Pertsona hilakAlcanar: 2 (terrorista)
Cambrils: 5 (terrorista)
Cambrils: 1 (Oinezko)
La Rambla: 14 (Oinezko)
Subirats: 1 (terrorista)
Zona Universitària (en) Itzuli: 1 (Biktima)
Pertsona zaurituak151
ArmaFiat Talento (en) Itzuli
Hashtag#OrgullBarcelona, #Notincpor, #TotsSomBarcelona, #TodosSomosCataluña eta #TodosSomosBarcelona

2017ko Kataluniako atentatuak, abuztuaren 17a eta abuztuaren 18ko arratsaldeko 16:57tik gaueko 1:15ak arte, Kataluniako hainbat lekutan jazotako atentatu terrorista eta gertaera kate bat izan zen. Nagusiena, Bartzelona hiriburuko La Rambla pasealekuan jazo zen, bigarrena Tarragona probintziako Cambrils udalerrian, eta azkenik, Alcanar udalerrian gas leherketa bat gertatu zen.

Bartzelona eta Cambrilsko atentatuak jazo eta ordu gutxira, Estatu Islamikoak bere Amaq albiste agentziaren bidez sarraskiaren ardura aldarrikatu zuen[1].

Bartzelonako atentatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 17an, arratsaldeko 17:00ak aldera, Bartzelona hirian, La Rambla pasealekuan furgoneta zuri bat oinezkoen eremuan sartu eta bertatik zebiltzan ibiltariak harrapatzen joan zen, bere 500 metro inguruko ibilbide hilgarrian zehar, nahitan eta ahal bezainbeste oinezko hiltzeko sigi-saga eginez. Miró mosaikoaren gunera iristean, ibilgailuko gidariak furgoneta utzi eta oinez alde egin zuen.

Erasoaren ondorioz, 13 lagun erail eta ehundik gora lagun zaurituak izan ziren, horietako asko hirian oporretan zeuden turistak.[2]

Laisterrera, Esquadra Mossoek atentatu terrorista bat bezala ikertzen ari zirela baieztatu eta kasu horietarako prestatuta zuten protokoloa martxan jarri zuten[3].

Loturadun gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sant Just Desvern[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeko 19:45etan, Mossos d'Esquadrako poliziakideek ihesean zihoan gizonezko gidari bat hil zuten tiroz Sant Just Desvernerako errepidean, Sant Feliu de Llobregaterako noranzkoan. Gidariak poliziak Kaiola operazioaren harira Diagonalean jarritako kontrolari iskin egin zion eta ihesaldian mossoen poliziakide bat harrapatu zuen, femurreko haustura eraginez. Poliziek larri zauritutako gidaria atxilotu zuten, baina handik gutxira hil zen zauriez osatu ezinik. Gerora, Mossos d'Esquadraren goi-arduradunak jakinarazi zuen hildako gidariak ez zuela loturarik atentatuarekin.

Alcanar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez, abuztuaren 16an, atentatuaren bezperan, Alcanar udalerrian kokatutako txalet batean eztanda bat jazo zen. Eraikina behera etorri zen. Bi lagun zeuden barruan: bata hil egin zen, eta bestea zauritu. Azken hau atxilotu egin zuten[4].

Hasiera batean, suhiltzaileek leherketa gas pilaketa bati egotzi zioten.

Ondoren, Bartzelona eta Cambrilseko sarraskia egin zuten terroristak antolatutako zelula jihadista bateko kideak zirela jakin zen, eta jatorriz atentatua bonba-furgonetak erabiliz gauzatzea asmoa zutela; hala ere, Tarragonako Alcanar herrian izandako leherketak planak aldatzera behartu zituen, izan ere, bertan lehergailuak zituzten, antza haiekin bi edo hiru bonba-furgoneta betez, tamaina handiko atentatua gauzatzea xede zuten.[5].

Atentatu saiakera eta tiroketa Cambrilsen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambrilsko Itsas Pasealekua, gertaeren kokalekua.

Abuztuaren 17 eta 18 bitarteko gaueko 1:15etan[6] , bost jihadistek Cambrilsko Itsas Pasealekuan auto batean zihoazela Mossos d'Esquadrakoen kontrol batekin topo egin zuten. Poliziak zeuden lekura iritsi aurretik, autoarekin bost oinezkoei eta kontrol postuko polizia bati eraso egin zieten. Poliziek tiro egin zieten. Tiroek autoa Itsas Pasealekutik hurbil irauliarazi zuten, une horretantxe ustezko bost jihadistak labanak eskuetan zituztela autotik oinez atera ziren. Mossoek lau jihadista autotik hurbil tiroz hil zituzten. Bosgarrenak autotik 400 metro ihez egitea lortu zuen eta azkenean helikoptero batetik atzemana izan ondoren, tiroz hila izan zen. Ihesi zihoan bosgarren erasotzaileak pertsona bat aurpegian zauritu zuen. Denera, zazpi zauritu egon ziren, sei autoz jota, haien artean handik ordu batzutara hil zen emakumea.

Bost erasotzaileak tiroz hil ostean, jantziak zeramatzaten lehergailu-gerrikoak desaktibatzeko eztanda kontrolatuak egin ziren, gezurrezkoak zirela ikusiz. Erasotzaileek beren autoan aizkora bat eta labanak zeramatzaten.

Subirats: Bartzelonako erasotzailearen atzemate eta hiltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 21ean, astelehenez, Mossoek Subirats herriko landa eremuan polizia-operazioa burutu eta Younes Abouyaaqoub tiroz hil zuten, Bartzelonako Ramblako erasotzailea zena[7]. Mossoek tiro egin aurretik, Younes Abouyaaqoubek bonba-gerriko bat zeramala ohartarazi eta "Ala handia da" oihukatu zuen. Berau hil ondoren, soinean zeraman gerrikoa lehergailuz osatuta ez zegoela egiaztatu zuten. Cambrilsen hildako jihadistek ere simulatutako bonba-gerrikoak erabili zituzten. Bestalde, polizia-operazioak zabalik jarraitzen zuen; agenteek Subirats herria miatu zuten, Abouyaaqoubekin batera beste norbait egon zitekeelakoan.

Ikerketa eta auzibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza ikerketa batek argitu zuenez, Espainiako CNI zerbitzu sekretuek Ripollgo imamaren, komandoko buruzagi eta zuzendariaren, jarraipena egin zuten ia atentatuak gertatu arte. Gainera, haien berriemaile izandakoa zen. Bada, 2019ko irailean, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen ez zuela konexio hori ikertuko, "ez delako beharrezkoa".[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]