2017ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2017ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8 giz. + 8 emak.
Estropadak 2 estropada
Hasiera 2017ko irailaren 3a
Amaiera 2017ko irailaren 10a
Palmaresa
Txapelduna Giz. Euskal Herria Orio
Emak. Euskal Herria San Juan
Txapeldunordea Giz. Euskal Herria Bermeo (Urdaibai)
Emak. Euskal Herria Hibaika
2016
2018

2017ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 122. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 10.a. Urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen eta Oriok gizonezkoetan bere 32. bandera irabazi zuen eta San Juanek emakumezkotan bere laugarrena, denak jarraian. Aipatzekoa ere bada Gorka Aranberri patroi zarauztarrak bosgarren bandera eskuratu duela[1], azken laurak jarraian. Nerea Perez tolosarrarentzat ere hirugarren bandera izan da.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio berezia izan zen jardunaldi biak ikusgarriak izan zirelako, historikoak. Lehenengo igandean bi traineruk errekorra hautsi zuten, Urdaibaik 18:53:52 eta Hondarribiak 18:57:80[2]. Hirugarrena izan zen Orio ere errekorretik lau segundu eskasera gelditu zen, Bermeorengandik ia 10 segundura. Emakumezkoetan ere Hibaika errekorra haustear egon zen, segundu bakar batera gelditu baitzen.

Bigarren jardunaldia ordea oso bestelakoa izan zen. Ia hiru metrotako olatuek zalantzan jarri zuten estropada jokatzea baina antolatzaileek eta klubek aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuten. Emakumezkoen traineruek erlojupeko estropada egin behar izan zuten laugarren balizatik, bigarrena eta hirugarrena jartzea ezinezkoa izan baitzen. Ziabogan aurrena San Juan izan zen 13:29-ko denborarekin eta bertan Hibaikari ateratako hamabost segunduak mantendu zituen itzulerako luzean, lehen jardunaldiko emaitzari buelta eman eta Bandera irabaziz, laugarrenez jarraian[3].

Gizonezkoetan hasieratik Orio eta Bermeo aurreratu ziren eta ziabogan gipuzkoarrak ziren segundu bat aurertik. Bueltako lehen erdian nahiko parekaturik ibili ondoren oriotarrek olatu eder pare bat hartu eta alde egin zuten bukaeran 24 segundu atereaz[4]. Kaiku eta Hondarribia minutu batetik gorako atzerapenaz iritsi ziren. Lehenengo aldia da Oriok bigarren egunean buelta emanez Kontxako Bandera bat eskuratzen duena. Era berean 2007an irabazi zuen aurrekoa eta 10 urteko hutsunea Kontxan inoiz izan duen lehorte handiena izan da.

Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak Entrenatzaileak
Euskal Herria Bermeo (Urdaibai)
Euskal Herria Donostiarra
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Orio
Euskal Herria San Juan
Galizia Tirán
Euskal Herria Zierbena
Bou Bizkaia
Bantxa
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
San Nikolas
Erreka
Mar do Con
Zierbena
Vicente Carpintero
Ander Iriarte
Joseba Amunarriz
Iker Gimeno
Gorka Aranberri
Endika Perez
David Álvarez
Borja Gomez
Joseba Fernandez
Igor Makazaga
Mikel Orbañanos
Jose Luis Caceres
Jon Salsamendi
Juan Mari Etxabe
Jose Angel Cambados
Juan Zunzunegui

Emaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Trainerua 1. Eguna 2. Eguna Denera Aldea
1 Orio 19:03:30 21:39:72 40:43:02
-
2 Bermeo (Urdaibai) 18:53:52 (R) 22:04:00 40:57:52 + 0:14:50
3 Kaiku 19:07:64 22:46:62 41:54:26 + 1:11:24
4 Hondarribia 18:57:80 (R) 22:59:78 41:57:58 + 1:14:56
5 San Juan 19:31:40 23:51:82 43:23:22 + 2:40:20
6 Zierbena 19:21:78 24:08:86 43:30:64 + 2:47:62
7 Donostiarra 19:32:48 24:00:06 43:32:54 + 2:49:52
8 Tirán 19:23:94 24:18:00 43:41:94 + 2:58:92
  • (R) aurreko errekorra hautsi.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Entrenatzailea: Jon Salsamendi
    • Patroia: Gorka Aranberri
    • Arraunlariak: Jon Albizu, Iñigo Mujika, Paul Galdiz, Jon Agirrezabalaga, Oier Aizpurua, Iosu Arruti, Endika Alberdi, Josu Indo, Unai Lizarralde, Iñaki Elorza, Alexander Esteban, Xabier Arregi eta Bersaitz Azkue.

Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Taldea Denbora
1 Urdaibai 19:51,64
2 Hondarribia 19:55,48
3 Orio 19:57,68
4 Kaiku 20:00,88
5 Zierbena 20:07,02
6 Tirán 20:09,70
7 San Juan 20:13,86
8 San Pedro 20:14,96
9 Cabo da Cruz 20:15,88
10 Lekittarra 20:23,82
11 Ondarroa 20:24,12
12 Samertolameu 20:25,26
13 Santurtzi 20:28,44
14 Getaria 20:32,84
15 Ares 20:39,44
16 Astillero 20:41,20
17 Puebla 20:53,48
18 Lapurdi 20:57,42
19 Deustu 20:59,80
20 Zumaia 21:03,08
21 Zarautz 21:09,78
22 Hibaika 21:21,50
23 Arkote 21:50,46
24 Mutriku 22:01,42

Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak Entrenatzaileak
Euskal Herria Arraun Lagunak
Euskal Herria Deustu
Euskal Herria Hernani
Euskal Herria Hibaika
Galizia Mecos-Riveira
Euskal Herria Orio
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria Donostiarra
Lugañene
Tomatera
Maddalen
Branka
Mequiña
Txiki
Batelerak
Torrekua
Andrea Astudillo
Aiala Uribelarrea
Añarbe Kalonje
Naroa Galdos
Natalia Tubío
Nadeth Agirre
Nerea Perez
Erika Gonzalez
Ekain Iriarte
Fernando Beperet
Xabier Zabala
Gorka Barbado
J.M. Vidal Gómez
Xanti Zabaleta
Maialen Arrazola
Borja Mena

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Trainerua 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Juan 10:38:68 13:29:30 24:07:98
-
2 Hibaika 10:36:02 13:46:84 24:22:86 + 0:14:68
3 Mecos-Riveira 10:57:70 14:20:88¹ 25:18:58 + 1:10:60
4 Arraun Lagunak 10:56:00 14:23:68 25:19:68 + 1:11:70
5 Orio 10:46:60 15:02:82 25:49:42 + 1:41:44
6 Hernani 11:14:34 14:58:64¹ 26:12:98 + 2:05:00
7 Donostiarra 11:06:38 15:31:88 26:38:26 + 2:30:28
8 Deustu 11:02:26 15:37:98¹ 26:40:24 + 2:32:26

¹ Bigarren jardunaldian estatxa heldu gabe ateratzeagatik 10 segundutako zigorra izan zuten Mecosek, Hernanik eta Deustuk.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Taldea Denbora
1 Euskal Herria San Juan 11:09,68
2 Euskal Herria Hibaika 11:14,20
3 Galizia Mecos-Riveira 11:20,18
4 Euskal Herria Orio 11:24,80
5 Euskal Herria Arraun Lagunak 11:29,22
6 Euskal Herria Hernani 11:36,40
7 Euskal Herria Deustu 11:44,32
8 Galizia Cabo da Cruz 11:45,28
9 Euskal Herria Portugalete 12:08,94
10 Galizia Chapela 12:14,00
11 Euskal Herria Lea Artibai 12:48,36
12 Galizia A Cabana-Ferrol 12:55,42
13 Kantabria Castreña Ez zen irten

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]