2017ko Manchesterreko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Manchester Arenako atentatua
Manchester Evening News Arena - geograph.org.uk - 1931437.jpg
Datuak
Data 2017ko maiatzaren 22a
Ordua 22:30 p.m.
Lekua Manchester Arenaren kanpoaldea, Manchester, Erresuma Batua
53° 29′ 10″ N, 2° 14′ 23″ W / 53.48611°N,2.23972°W / 53.48611; -2.23972Koordenatuak: 53° 29′ 10″ N, 2° 14′ 23″ W / 53.48611°N,2.23972°W / 53.48611; -2.23972
Eraso mota Bonba eraso suizida
Hildakoak 23 (erasotzailea barne)
Zaurituak 120tik gora
Egilea Salman Ramadan Abedi

Manchester Arenako atentatua, 2017ko maiatzaren 22an, Erresuma Batuko Manchester hirian dagoen Manchester Arena pabilioiaren kanpoaldean jazotako eraso terrorista bat izan zen[1]. Leherketa gaueko 22:33 aldera jazo zen, Ariana Grande estatubatuar abeslariaren kontzertuaren amairealdera. 23 hildako eta 120tik gora zauritu eragin zituen, horietako asko pabilioiko aldageletatik ateratzen ari ziren ikusleak. Kontzertura 18.000 lagun inguru bertaratuak zeuden, horietako asko haurrak eta nerabeak, abeslariaren zaletu nagusiak gazte jendea baitze, eta horietako asko beren gurasoak lagundurik.

Erasotzaile gisa Salman Ramadan Abedi 22 urtetako libiar jatorriko britainiar gaztea identifikatu zuten. Hurrengo egunean, Estatu Islamikoak bideo batean atentatuaren ardura aldarrikatu zuen[2]

2005eko uztailaren 7ko Londresko atentatuez geroztik Erresuma Batuan jazotako atentatu hilgarriena izan zen, Manchesterri dagokionez, Behin-behineko IRAk burututako 1996ko Manchesterreko atentatuaz geroztik hirian jazotako lehena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]