2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea
2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea | |
---|---|
Eklipse mota | |
Mota | Osoa |
Gamma | 0.4367 |
Magnitudea | 1.0306 |
Eklipse maximoa | |
Iraupena | 2m 40s |
Koordenatuak | 37N 87.7W |
Bandaren zabalera maximoa | 115 km |
Denborak (UTC) | |
(P1) Partzialaren hasiera | 15:46:48 |
(U1) Osoaren hasiera | 16:48:32 |
Eklipse maximoa | 18:26:40 |
(U4) Osoaren bukaera | 20:01:35 |
(P4) Partzialaren bukaera | 21:04:19 |
Erreferentziak | |
Saros | 145 (77(e)tik 22) |
Katalogoa # (SE5000) | 9546 |
2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea Ameriketako Estatu Batuetan jarraitu ahal izan zen eguzki eklipsea da[1]. Ikustea posible izan zen beste herrialde batzuetan eguzki eklipse partziala izan zen[2], baita Euskal Herrian ere[3]. Eguzki eklipse bat ematen da Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean kokatzen denean, Lurreko ikusle batentzat Eguzkiaren ikuspegia partzialki edo osorik estaliz. Eguzki eklipse osoa lurreko gainazaleko oso puntu zehatzean gertatzen da, baina eklipse partziala askoz eremu zabalagoetan ikus daiteke.
Ameriketako Estatu Batuetan izan zuen ibilbidea dela eta "Amerikar Eklipse Handia" ezizena ere eman zitzaion (ingelesez: The Great American Eclipse). AEBko lurralde kontiguoak zeharkatuko zituen azken eguzki eklipsea 1918ko ekainaren 8ko eguzki eklipsea izan zen, eta 1979ko otsailaren 26ko eguzki eklipsea eman zenetik ez zen ikusi beste eguzki eklipse osorik AEBko inongo lurraldetan[4].
Euskal Herrian eguzkia sartu aurretik ikusi ahal izan zen, 20:44ak hasita eta 21:05ak arte[3][5].
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
2017ko eklipsea Seattletik ikusita
-
2017 eklipsea North Cascades parke nazionaletik, AEB.
-
Hostoek emandako proiekzioa, Moon, Pennsylvania.
-
Eklipsearen sekuentzia, Corvallisen, Oregon.
-
Eklipsea eta iluntzea Zarautzen.
-
Bailyren perla Corvallisen, Oregon.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) The Great American Eclipse of 2017: An Outreach Opportunity and Challenge (PDF Download Available). (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ TIME. (2017-08-02). Tracing The Path Of The Solar Eclipse Across The U.S. On August 21, 2017 | Solar Eclipse 2017 | TIME. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ a b EiTB. Abuztuaren 21ean, erabateko eguzki eklipsea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ Chan, Melissa. This Summer's Total Solar Eclipse: Everything You Need to Know. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
- ↑ [https://eclipse2017.nasa.gov/sites/default/files/interactive_map/index.html NASA - Total Solar Eclipse of 2017 Aug 21. ] (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).