Edukira joan

2017ko ekaineko Londresko atentatua

Koordenatuak: 51°30′29″N 0°05′16″W / 51.50806°N 0.08778°W / 51.50806; -0.08778
Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko ekaineko Londresko atentatua
Datuak
Data2017ko ekainaren 3a
Ordua21:58-22:16 p.m.
LekuaLondresko zubia eta Borough Market, Londres, Erresuma Batua
51°30′29″N 0°05′16″W / 51.50806°N 0.08778°W / 51.50806; -0.08778
2017ko ekaineko Londresko atentatua is located in Londres
2017ko ekaineko Londresko atentatua
2017ko ekaineko Londresko atentatua
2017ko ekaineko Londresko atentatua (Londres)
Eraso motaFurgoneta eta labainkada erasoa
Hildakoak10 (3 erasotzaileak barne)
Zaurituak48
Egilea3

2017ko ekainaren 3an[1], Erresuma Batuko Londres hiriburuan dauden Londresko zubia eta Borough merkatuan jazotako atentatu bat izan zen. Hiru gizonezko furgoneta bat Londresko zubiaren oinezko eremutik gidatu eta aurrean topatzen zuten oinezko oro harrapatuz joan ziren. Behin zubia igaro ondoren, furgonetatik jaitsi eta labanak eskuetan zituztela Borough merkatura zuzendu ziren, bertako jatetxe eta tabernen gunean aurrez-aurre topatzen zuten pertsonei labanaz eraso egin zieten. Lekuko batek "Hau Alarengatik da" oihukatu zutela aipatu zuen.

Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere. Hiru erasotzaileek gezurrezko lehergailu gerrikoak jantziak zeramatzaten, poliziak tiroz hil zituen. Metropolitar Polizia Zerbitzuak erasoa atentatu terrorista bat zela baieztatu zuen[2]

Erasotzaileen ibilbidea eta atentatuaren nondik-norakoa adierazten duen mapa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]