2018ko Emakumeen Nazioarteko Greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
2018ko Emakumeen Nazioarteko Greba
Irudia
MotaGreba orokor
Honen parte daEmakume Langilearen Nazioarteko Eguna
Data2018ko martxoaren 8a
Argumentu nagusiafeminismo
HerrialdeaEspainia
Helburugenero-berdintasun
KausaPatriarkatu

2018ko Emakumeen Nazioarteko Greba 2018ko martxoaren 8 gertatu zen mobilizazio bat izan zen, Emakume Langilearen Nazioarteko egunean. Mundu osoko emakumeen eskubideen aldeko erakunde eta talde feministek deitua izan zen.[1][2] 170 herrialde baino gehiago batu ziren eta erlazionaturiko ekintza lokal asko burutu ziren.[3][4][5][6]

Mobilizazioa indarkeria matxistaren kontra, genero desberdintasunaren kontra eta emakumeen aurkako zapalkuntza forma ezberdinen kontrakoa izan zen. Aldibereko nazioarteko ekintzak lanean, erreprodukzio sozialean eta zaintza lanetan emakumeen esplotazio egoera ikustaraztea zuen helburua.[7] Euskal Herrian milaka eta milaka emakumeek parte hartu zuten egun honetako deialdi ezberdinetan.[8]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Ni Una Menos" mobilizazioa Buenos Airesen
"Ni Una Menos" mobilizazioa Buenos Airesen

Emakumeen greba nazional baten lehen aurrekaria Islandian eman zen, 1975eko urriaren 24ean. Bertan soldatapeko lanean ziharduten emakumeen eta etxekoandreek parte hartu zuten.[9] Greba horren urteurren batean, 2016ko urriaren 24an, emakume islandiarrek haien lanpostuak aurreikusitakoa baino 2 ordu eta 22 minutu lehenago utzi zituzten, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala ikusgai egiteko.[10]

2000ko martxoaren 8an Etxeko Lanarentzako soldata baten aldeko nazioarteko kanpainak mundu mailako lehen emakumeen greba deitu zuen, lan indarrean egiten zuten aitortzarik gabeko ekarpenarentzat justizia eskatuz.[11] Deialdia 2000. eta 2001. urteetan izan zen bereziki aktiboa nazioarteko mailan.[12]

2016ko urriaren 3 protesta masibo bat egin zen Polonian, "astelehen beltza" deitu zena, abortua kriminalizatzen zuen lege-proiektu baten kontra: bortxaketa batengatik haurdunaldia etetea eta abortu naturala ere penalizatzen zituen.[9] Protesta honen eraginak legea gelditu zuen legebiltzar poloniarrean. 2016ko urriaren 19an, Argentinan, Ni Una Menos mugimenduko partaideak eta beste erakunde feminista batzuek ordu bateko paroa eta mobilizazio ezberdinak deitu zituzten, zazpi feminizidio egon ziren aste baten ondoren.[9] 2017ko urtarrilaren 21ean Estatu Batuetan Emakumeen Martxa ospatu zuen Washingtonen.[13]

Herrialde ezberdinetan manifestazio masiboak ematen ari ziren garai honetan, ekintzaile poloniarrak saretzen eta akzioak koordinatzen hasi ziren beste herrialde batzuetako antzeko mugimenduekin. Hasiera batean Israel, Italia, Hego Korea, Errusia, Irlanda, Brasil eta Mexiko batu zitzaizkien eta Emakumeen Nazioarteko Lehen Grebaren talde sustatzailea eratu zuten.[14]

2017ko martxoaren 8 Emakumeen Nazioarteko Lehen Greba eman zen, 50 herrialde eta munduko 200 hiri baino gehiagotan presentzia izan zuena.[15] 2017ko azaroaren 25an, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, hainbat herrialdeetan mobilizazio esanguratsuak izan ziren[16][17] eta Estatu Batuetako 2018ko Emakumeen Martxak ere erantzun masiboa izan zuen.[18] Ekintzaileen arabera, mobilizazio hauek Emakumeen Nazioarteko Bigarren grebaren deialdiaren aurrekariak izan ziren.[19][20]

2018ko Emakumeen Nazioarteko Greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarretaratzea Donostian
Mugimendu feministak deituriko mobilizazio handienak bizi izan zituen Euskal Herriak. Irudian, Donostiako elkarretaratzea.
2018ko martxoaren 8ko greba Iruñean
2018ko martxoaren 8ko greba Iruñean

Deialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

#Emakumeok*Planto, #NosotrasParamos eta #WeStrike bezalako aldarriak erabiliz, mugimendu feministek kontsumo, zaintza, ikasle eta laneko greba bat deitu zuten. Deialdiak soldatapeko lana zuten eta ez zuten emakumeak barnebiltzen zituen, orientazio eta identitate sexual guztietakoak.[21] Euskal Herrian, genero bitarrez gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak grebara ere deituak zeudela irudikatzeko emakume hitzaren ondoren "*" zeinua erabili zen.[22]

Greba egiteko hainbat sektore eta emakumeek izan zitzaketen zailtasunak zirela eta, deitzaileek aldarrikapenak sostengatzeko modu anitzak plazaratu zituzten: paroak, amantalak balkoietan eskegitzea eta besoko moreak janztea, besteak beste.[22]

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko martxoaren 8ko mobilizazioak 70 herrialde baino gehiagotako erakunde, kolektibo eta ekintzailek bultzatu zituzten, maila nazional zein lokaletan.[23][24][25] Maila globalean, mobilizazio hauek Internacional Feminista eta Nazioarteko Emakumeen Greba bezalako koalizioek hauspotu zituzten.[26]

Sindikatuek greba babestu zuten herrialde batzuetan, babes hau eztabaida gai bat izan bazen ere.[27] Sindikalismoko sektore batzuek greba batek legalki sexuen artean bereizketarik ezin zuela egin argudiatzen zuten bitartean, hainbat mugimendu feministek soilik emakumeek gelditu behar zutela babesten zuen. Perspektiba honetatik, gizonek lagundu behar zuten, arretarik gabe geratzen ziren zaintza lanak eginez eta emakumeek mobilizazioetan parte har zezaten lagunduz, eta emakumeen protagonismoa ikusgai egingo zukeen beste ekintza batzuetan parte hartu.[28][29] Euskal Herrian sindikatu gehienek lehen aldiz deitu zuten formalki greba — 2017an bakarrik babestu zuten — estaldura legala emanez lantoki guztietan grebari.[30] LABek, ELAk eta Euskal Herriko beste sindikatu batzuek txandakako 4 orduko deialdia egin zuten: 11:00etatik 15:00etara 18:00etatik 22:00etara.[31] UGTk eta CCOOk grebaren txandakako 2 orduko deialdia erregistratu zuten: 11:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.[32] CGTk, CNTk eta beste sindikatu batzuek 24 orduko greba deitu zuen​.[33] Patronaleko sektore batzuek greba politiko bat babestea leporatu zien, baina ez zituzten salatu.[34]

Euskal Herrian eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai grebak zein mobilizazioek jarraipen nabarmena izan zuten Euskal Herrian. 200.000 eta 230.000 emakume inguruk parte hartu zuten goizean eta arratsaldean izan ziren mobilizazioetan. Handienak hiriburuetakoak izan baziren ere, herri eta eskualdeetako mobilizazioak ere oso nabarmenak izan ziren.[35] Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, grebak %21,29ko jarraipena izan zuen Administrazio Orokorrean, baina grebara emakumeak bakarrik deituak zeudela kontuan izanda, %31,3k egin zuten lanuztea. Osakidetzan, %11,8k egin zuen greba, zerbitzu minimoak kontuak hartu gabe. Hezkuntzan, orokorrean, jarraipena %22koa izan zen, eta Haur-eskoletan %43,46ra igo zuten zifra.[36]

Martxoaren 8ko aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdintasun zibil eta politikoa, legearen aurrean berdintasuna, soldata berdintasuna, lanerako eskubidea, hezkuntza eskubidea eta aukera-berdintasunak izan ziren mundu mailako aldarrikapen nagusiak, herrialde bakoitzaren egoera soziopolitikoa kontuan hartuta forma ezberdinak hartu bazituzten ere.[37]

Euskal Herrian, adibidez, hainbat arlotan banatu zituzten greba egiteko arrazoiak: ekonomikoa, indarkeriarena, kultura patriarkala eta arrazakeria. Honela, giza eskubideen barnean eskubide erreproduktiboak (familia plangintza eta antisorgailuak eta abortatzeko eskubidea), askatasun sexuala (dibertsitate sexuala, LGTBI)... aldarrikatzen dira. Indarkeria matxistaren (erasoak, zapalkuntzak, baztertzeak, bortxaketak, emakumeen hilketak) bukaera eskatzen da eta eta emakumeak babesteko hezkuntzan, politikan eta legean neurriak hartzea. Soldata arrakala salatu zen eta lanpostu berdinarentzako ordainsari bera aldarrikatu zen. Ugalketa lana (etxeko lana eta zaintza lana) aldarrikatu zen, bizitza sostengatzeko ezinbestekotzat joz eta gehienetan emakumeek egina eta aitortu gabea delako. Estatu laiko bat eta berdintasunean hezkuntza bat aldarrikatzen dira baita ere.[38][39]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Por qué mujeres del todo el mundo planean hacer huelga el 8 de Marzo» Viento Sur (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) Cuartopoder. (2018-01-27). «Boicot a la tasa rosa o servicios mínimos en los cuidados: la huelga del 8M» Cuartopoder (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  3. Berria.eus. «M-8: greban ez galtzeko gida» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Una huelga feminista sin fronteras, de Argentina a Kurdistán» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  5. (Gaztelaniaz) Sahuquillo, María R.. (2018-03-07). «Distintos países, un mismo grito contra la desigualdad» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  6. (Gaztelaniaz) «8-M: El feminismo desborda España» lamarea.com 2018-03-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  7. (Gaztelaniaz) Panzerini, Lorena. (1516574278). «Parar para mover todo | Hacia el nuevo Paro Internacional de Mujeres» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  8. Berria.eus. «Planto, mugitzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  9. a b c Berria.eus. «Munduak geldiarazi zituzten emakumeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  10. (Gaztelaniaz) «El ejemplo más reciente: la huelga de las mujeres islandesas | lamarea.com» lamarea.com 2017-03-06 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  11. «Mujeres y niñas hacen 2/3 del trabajo mundial por 5% de los ingresos» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  12. Blume, E. Sue. «- Mujeres en Red» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  13. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'Emakumeen Martxa' jendetsua Washingtonen, Trumpen aurka» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  14. Jaffe, Sarah. (2018-02-09). Women Across the Globe Are Planning to Strike on March 8. Here’s Why.. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  15. (Gaztelaniaz) «Fotogalería del 8M en el mundo; el día en que las mujeres hicieron temblar la tierra» LARED21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  16. Berria.eus. ««Gure hitzak balioa du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  17. (Ingelesez) «Thousands of demonstrators across the world protest violence against women» PBS NewsHour (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  18. (Ingelesez) «Women’s March 2018 across the world» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  19. (Gaztelaniaz) «Miles, de cara al 8 de marzo | Segundo día de la Women’s March y convocatorias hacia el Paro Internacional» PAGINA12 1516584406 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  20. «Bide luze baten abiapuntua» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  21. «Martxoaren 8an egingo den greba aurkeztu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  22. a b (PDF) 2018ko martxoak 8ko manifestua euskaraz. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  23. «Euskal Herriko emakumeok* planto!» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  24. Berria.eus. «Lanuzteak enpresetan eta amantalak leihoetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  25. «#8M 2018 - Google My Maps» Google My Maps (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  26. (Gaztelaniaz) «La Women’s March 2018» Pagina 12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  27. (Gaztelaniaz) Jansa, Mercedes. (2018-01-28). «CCOO y UGT darán cobertura legal a la huelga de mujeres del 8 de marzo» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  28. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Donostiako Asanblada Feministak hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 8rako» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  29. Berria.eus. «M-8: greba feministan ez galtzeko gida» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  30. .
  31. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Sindikatuen gehiengoak martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  32. UGT y CCOO registran la convocatoria de huelga general para el 8 de marzo. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  33. Txantiloi:Local «Sí, hay huelga general el 8 de marzo y es legal» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  34. «¿Qué opinan las patronales catalanas sobre la huelga del 8 de marzo?» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  35. «Euskal Herriko Greba Jardunaldiaren Balorazioa // Valoración de la Huelga en EH» Emakumeok* planto! 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  36. «200.000 emakumek bete dituzte kaleak M8an» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  37. (Ingelesez) Povoledo, Elisabetta; Minder, Raphael; Joseph, Yonette. (2018-03-08). «International Women’s Day 2018: Beyond #MeToo, With Pride, Protests and Pressure» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  38. «Zergatik? – ¿Por qué?» Emakumeok* planto! 2018-02-08 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  39. (Gaztelaniaz) «Diez medidas que se pueden poner en marcha ya para responder a las demandas del feminismo» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]