2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batua
2017 ←
2019ko abenduaren 12a

Komunen Ganberarako 650 eserlekuak
326 eserleku gehiengo absoluturako
Hautesleak 47.568.611
Parte-hartzea %67,3 1,5[1]
  1. alderdia 2. alderdia 3. alderdia
  Boris Johnson election infobox.jpg Official portrait of Jeremy Corbyn 2020 (cropped) (cropped).jpg Nicola Sturgeon election infobox 3.jpg
Hautagaia Boris Johnson Jeremy Corbin Nicola Sturgeon
Alderdia Kontserbadorea Laborista SNP
Izendatua 2019ko uztailak 23 2015eko irailak 12 2014ko azaroak 14
Hautes-barrutia Uxbridge and South Ruislip Islington North Ez zen aurkeztu
Aurreko
eserlekuak
317 (%42,4) 262 (%40) 35 (%3)
Eserlekuak 365 202 48
Eserl. aldaketa 48 60 13
Bozak 13.966.454 10,269,051 1.242.380
Ehunekoa %43,6 %32,1 %3,9
Swing 1,2 7,9 0,8

  4. alderdia 5. alderdia 6. alderdia
  Jo Swinson election infobox.jpg MLA Arlene Foster.jpg Mary Lou McDonald (official portrait).jpg
Hautagaia Jo Swinson Arlene Foster Mary Lou McDonald
Alderdia Liberal Demokratak DUP Sinn Féin
Izendatua 2019ko uztailak 22 2015eko abenduak 17 2018ko otsailak 10
Hautes-barrutia East Dunbartonshire
(galtzailea)
Ez zen aurkeztu Ez zen aurkeztu
Aurreko
eserlekuak
12 (%7,4) 10 7
Eserlekuak 11 8 7
Eserl. aldaketa 1 2 ±0
Bozak 3.696.419 244.128 181.853
Ehunekoa %11,6 %0,8 %0,6
Swing 4,2 0.1 0.2

2019UKElectionMap.svg

Hautes-barrutien emaitzen mapa.

UK House of Commons 2019.svg

Komunen Ganberaren osaera hauteskundeen ondoren.

Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik

Boris Johnson
Kontserbadorea

Hautaturiko Lehen Ministroa

Boris Johnson
Kontserbadorea

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeak 2019ko abenduaren 12an izan ziren, ostegunean. Hauteskunde horietan Erresuma Batuko Komunen Ganberaren 58. legealdiko 650 parlamentariak (MP deituak) hautatu ziren, "first-past-the-post" bozkatze-sistema erabiliz, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetan.

2017ko hauteskundeetan, Alderdi Kontserbadoreak ez zuen gehiengorik lortu, eta ondorioz gutxiengoan gobernatu zuen bi urtez Alderdi Demokratiko Unionistaren sostenguarekin; eta arazoak izan zituen Brexita gauzatzeko proposamenak eta legeak parlamentutik igarotzeko. Egoera estu horrek Theresa May aurreko Lehen Ministroaren dimisioa eragin zuen.

2019ko uztailean, Mayren dimisioaren ondoren, Boris Johnson hautatu zuten Alderdi Kontserbadorearen buruzagi, eta Lehen Ministro bihurtu zen jarraian. Johnsonek ez zuen lortu parlamentuak haren Brexit akordio berria onartzea urri amaieran, eta hauteskunde orokorretara deitu zuen blokeoa gainditzeko asmoarekin. Komunen Ganberak hauteskunde deiaren alde 480-20 bozkatu zuen, eta hauteskundeen data abenduaren 12an ezarri zen.[2] Inkestek laboristekiko alde handia eman zieten kontserbadoreei hauteskunde kanpaina osoan zehar.[3]

Hauteskunde egunean, Alderdi Kontserbadoreak 80 eserlekutako gehiengoa eskuratu zuen. Kontserbadoreek 48 ordezkari irabazi zituzten aurreko hauteskundeekiko, eta botoen %43,6 lortu zuten, edozein alderdiren ehunekorik handiena 1979tik.[4] Kontserbadoreen garaipen berrietako asko laboristen "horma gorrian" izan ziren, historikoki Alderdi Laboristaren alde egin zuten Ingalaterra iparraldeko barrutietan. Izan ere, Alderdi Laboristak 202 ordezkari bakarrik lortu zituen, 1935etik lortutako kopururik txikiena.[5] Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) 13 eserleku egin zuen gora, eta Eskoziako botoen %45 bereganatu zuen, Eskoziako 59 eserlekuetatik 48 eskuratuz.[6] Liberal Demokratek aurreko hauteskundeetako sostengua hobetzea lortu zuten arren (%11,6), ordezkari bat gutxiago lortu zuten (11 eserleku), eta alderdiaren buruzagia (Jo Swinson) parlamentutik kanpo geratu zen.[7] Ipar Irlandan, Alderdi Demokratiko Unionista (DUP) alderdi handiena izaten jarraitu zuen, baina 2 eserleku galdu zituen, eta SDLP eta Aliantza Alderdia Ganberara itzultzea lortu zuten, 2017an parlamentutik kanpo geratu ondoren.

Hauteskunde emaitzek Erresuma Batua 2020ko urtarrilaren 31n Europar Batasunetik ateratzea ahalbidetu zioten Johnsoni. Alderdi Laboristaren porrotak Jeremy Corbynen dimisioa eragin zuen;[5] eta Jo Swinson Liberal Demokraten buruzagia Komunen Ganberatik kanpo geratu zenez dimisioa aurkeztu zuen ere.[7] Eskozian, bestalde, SNPren garaipenak bigarren independentzia erreferendum baterako aldarrikapena indartu zuen.[6] Hauteskunde hauetan, lehenengoz Irlandako zatitzetik, errepublikanoek unionistek baino ordezkari gehiago lortu zituzten Ipar Irlandan (8 errepublikano eta 7 unionista).

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko uztailean, Theresa May Erresuma Batuko Lehen Ministroa bihurtu zen David Cameronen dimisioaren ondoren. Haren alderdia (Alderdi Kontserbadorea eta Unionista) 2010eko hauteskundeetan heldu zen gobernura, eta ordutik Erresuma Batua gobernatu izan zuen, Liberal Demokratekin hasieran, eta bakarrik 2015etik. 2017ko hauteskunde orokorretan, May-k zeukan gehiengoa galdu zuen, baina gobernuan jarraitu ahal izan zuen Ipar Irlandako Alderdi Demokratiko Unionistarekin (DUP) sinatutako akordio bati esker. DUP alderdiaren eta parlamentari kontserbadore askoren oposizioa dela eta, May-k ezin izan zuen Europar Batasunarekin adostutako Brexit akordioa onartu 2019ko martxoaren 29rako, eta ondorioz Brexit data atzeratzea eskatu behar izan zion Batasunari. Oposizioko Alderdi Laboristak Theresa Mayren gobernuaren aurkako zentzura mozio bat aurkeztu zuen 2019ko urtarrilean, baina ez mozioak ez zuen aurrera egin.[8] 2019ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Alderdi Kontserbadoreak jasandako porrotaren ondoren, May-k dimisioa aurkeztu zuen, eta Boris Johnsonek ordeztu zuen alderdiko buruzagi eta Lehen Ministro gisa, 2019ko uztailaren 23an. Johnsonek Brexit akordio berri bat lortu zuen arren, hark ere ez zuen lortu parlamentuak akordioa onartzea, eta hauteskunde orokorretara deitzen ahalegindu zen, baina hauteskundeak aurreratzeko parlamentuaren bi herenek aurrerapenaren alde egin behar dute, eta Johnsonen gobernuak hauteskundeak aurreratzeko bozketa hiru aldiz galdu zuen Komunen Ganberan.[9]

Hauteskundeetara deitzeko hiru saiakerek porrot egin zuten, parlamentuaren sostengua ez baitzuten lortu: Ganberak "lehenik eta behin akordiorik gabeko Brexita mahai gainetik kentzea" galdegin zion Johnsoni; eta oposizioak "2019ko Europar Batasuneko (Irteera) (2.) Legea" onartu zuen ("Benn Legea" ere deitua, Hilary Benn legea aurkeztu zuen parlamentari laboristagatik), gobernuak Brexit data bigarrenez atzeratzen derrigortzeko. 2019ko urriaren 31ko epemuga baino lehen irteera akordiorik lortu ez zuenez, eta "Benn Legeak" behartuta, Johnsonek Brexit data atzeratzea onartu zuen, eta atzerapenaren ondoren Brexit akordio berria lortu zuen Europar Batasunarekin. Gobernuaren hauteskundeak aurreratzeko proposamena hiru aldiz porrot egin ondoren, parlamentuak Liberal Demokratek eta Eskoziako Alderdi Nazionalak urriaren 28an aurkeztutako hauteskunde aurrerapena onartu zuen. "2019ko Parlamentu Hauteskunde Orokor Goiztiarretarako Legea" (EPGEA laburtuta ingelesez) aldeko 438 eta aurkako 20 botorekin onartu zen; eta hauteskunde data abenduaren 9ra aldatzeko zuzenketa batek ez zuen aurrera egin, aldeko 295 eta aurkako 315 botorekin.[10][11]

Bozkatze sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua 650 hautes-barrutitan dago banatuta, 70.000 biztanle ingurukoa bakoitza, eta barruti bakoitzak parlamentari bakarra hautatzen du Komunen Ganberarako, "first-past-the-post" (FPTP) edo "winner takes all" (ingeleraz "irabazleak dena hartzen du") deitutako bozkatze sistema erabiliz. Munduan zehar FPTP sistema oso gutxi erabiltzen den arren, mundu anglosaxoian eta Commonwealtheko herrialdeetan zehar oso hedatutako sistema da (Erresuma Batua, AEB, Kanada, India, ...).

FPTP sisteman, barruti bakoitzean hautesleek aurkezten diren hautagai guztien artean bakarrari eman diezaioke botoa. Hauteskundeen ondoren barruti bakoitzean hautagai bakoitzak jasotako boz guztiak zenbatzen dira, eta boto gehien lortu duena izendatzen da parlamentari, botoen gehiengoa lortu ez arren.

Sistema hori dela eta, hautagai batek barruti baten ordezkaritza lor dezake botoen erdia baino gutxiagorekin, hau da, hautesleen gehiengoak nahi ez duen hautagai batek irabaz ditzake hauteskundeak. Botoen gutxiengoarekin irabaztearen adibide on bat Hego Belfast barrutiko 2015eko hauteskunde emaitzak dira: SDLPren hautagaia botoen %24,5ekin izan zen hautatua, hautesleen gainerako %75,5 ordezkapen gabe utziz.[12]

Egutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeen egutegia[13]
Data Ekintza
Urriak 29 Hauteskundeak aurreratzeko legea Komunen Ganberan onartzen da.
Urriak 30 Hauteskundeak aurreratzeko legea Lorden Ganberan onartzen da.
Urriak 31 Hauteskundeak aurreratzeko legeak Erreginaren berrespena jasotzen du, legea indarrean jarriz.
Azaroak 6 Parlamentua desegiten da, hauteskunde kanpainari hasiera emanez.
Azaroak 14 Hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.
Azaroak 16 Barruti bakoitzeko hautagai guztien zerrendak argitaratzen.
Azaroak 26 Bozkatzeko erregistratzeko epearen amaiera.
Abenduak 12 Bozketa eguna.
Abenduak 13 Emaitza ofizialen aldarrikapena.
Abenduak 17 Parlamentuaren lehen bilkura, Ganberako Presidentearen hautagaitza eta parlamentarien sin egitea.[14]
Abenduak 19 Erreginaren hitzaldia eta legealdiaren hasiera.

Hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua osatzen duten 650 barrutietan zehar 3.415 hautagai aurkeztu ziren, 68 alderdi politiko ordezkatzen guztira. Horien artean 206 hautagai independente aurkeztu ziren (alderdi politikorik ordezkatzen ez dutenak). Erresuma Batua osatzen duten Britainia Handian eta Ipar Irlandan hautagaitza ezberdinak aurkeztu ziren. Hemen Komunen Ganberan edota Europako Parlamentuan eserlekuak dauzkaten edo izan dituzten alderdiak ageri dira.

Britainia Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Buruzagia Buruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeak Parlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak
Bozen % Eserlekuak
Alderdi Kontserbadorea Boris Johnson Uxbridge & South Ruislip 42.4% 317 298 635 barruti Erresuma Batuan [15]
Alderdi Laborista Jeremy Corbin Islington North 40.0% 262 244 631 barruti Erresuma Batuan
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon Inon[oh 1] 3.0% 35 35 59 barruti Eskozian
Liberal Demokratak Jo Swinson East Dunbartonshire 7.4% 12 21 611 barruti Erresuma Batuan
Change UK Anna Soubry Broxtowe Berria 5 3 barruti Ingalaterran
Plaid Cymru Adam Price Inon[oh 2] 0.5% 4 4 36 barruti Galesen
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea Jonathan Bartley
eta Siân Berry
Inon[oh 3] 1.6% 1 1 474 barruti Ingalaterran eta Galesen
Brexit Party Nigel Farage Inon[oh 4] Berria 0 276 barruti Britainia Handian

Ipar Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Buruzagia Buruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeak Parlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak (18tik)
Bozen %
(I.Irlandan)
Eserlekuak
Alderdi Demokratiko Unionista Arlene Foster Inon[oh 5] %36 10 10 17 barruti Ipar Irlandan
Sinn Féin Mary Lou McDonald Inon[oh 6] %29,4 7 7 15 barruti Ipar Irlandan
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Colum Eastwood Foyle %11,7 0 0 15 barruti Ipar Irlandan
Ulstergo Alderdi Unionista Steve Aiken Inon[oh 7] %10,3 0 0 16 barruti Ipar Irlandan
Alliance Party (Aliantza Alderdia) Naomi Long Inon[oh 8] %7,9 0 0 18 barruti Ipar Irlandan

Hauteskunde kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sloganak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Slogana (originala) Itzulpena
Alderdi Kontserbadorea Get Brexit Done. Unleash Britain's Potential Brexita burutu. Askatu Britainiaren potentziala
Alderdi Laborista It's Time for Real Change Benetako aldaketarako ordua da
Eskoziako Alderdi Nazionala It's Time to Choose Our Own Future Gure etorkizuna aukeratzeko unea da
Liberal Demokratak Stop Brexit. Build a Brighter Future Brexita gelditu. Etorkizun argiago bat eraiki
Change UK Politics is Broken. Let's Change it Politika apurtuta dago. Aldatu dezagun
Plaid Cymru Wales, It's Us / Ni yw Cymru Gales, gu gara
Ingalaterra eta Galesko
Alderdi Berdea
Leading the Fight for Climate Action, a People's Vote, a Fair Society for All Klima Aldaketaren aurkako, Jendearen Boza-rakoa, bidezko gizarte batentzako borrokaren burua.
Brexit Party Change Politics for Good Politika hobera aldatu
Alderdi Demokratiko Unionista Strength to Deliver Betetzeko indarra.
Sinn Féin Building an Ireland of Equals Berdinen Irlanda bat eraikitzen.
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Build a More Equal Ireland Berdintasun handiagoko Irlanda bat eraiki.
Ulstergo Alderdi Unionista For the Union Batasunagatik.
Alliance Party (Aliantza Alderdia) Demand Better Hobea eskatu.

a "Jendearen Boza" ("people's vote") europazaleek 2. Brexit Erreferendumari jarritako ezizena da.

Debateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko Erresuma Batuko hauteskundeetarako debateak Britainia Handian
Data Ekoizlea Lurraldea  P  Gonbidatua   S  Ordezkoa   NI  Gonbidatu gabea   A  Ez aurkeztuta   N  Debaterik ez  
Con Lab SNP LibDem Plaid Berdeak BrexitP
Azaroak 17[16] ITV Cymru Wales Gales S
David Davies
S
Thomas-Symonds
NI P
Jane Dodds
S
Saville Roberts
NI S
Nathan Gill
Azaroak 19[17] ITV Erresuma
Batua
P
Johnson
P
Corbyn
NI NI NI NI NI
Azaroak 22[18] BBC Erresuma
Batua
P
Johnson
P
Corbyn
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
NI NI NI
Azaroak 24
(bertan behera utzita)[19][20]
Channel 4 Erresuma
Batua
N
Johnson
N
Corbyn
NI NI NI NI NI
Azaroak 26 BBC Cymru Wales Gales S
David Davies
S
Nia Griffith
NI P
Jane Dodds
S
Saville Roberts
NI S
James Wells
Azaroak 28
(bertan behera utzita)
Sky News Erresuma
Batua
N
Johnson
N
Corbyn
NI N
Jo Swinson
NI NI NI
Azaroak 28[21] Channel 4 Erresuma
Batua
A[oh 9]
Johnson
P
Corbyn
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Siân Berry
A
Farage
Azaroak 29 BBC Erresuma
Batua
S
Rishi Sunak
S
Long-Bailey
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
P
Adam Price
S
Caroline Lucas
S
Richard Tice
Abenduak 1[22] ITV Erresuma
Batua
S
Rishi Sunak
S
Richard Burgon
P
Sturgeon
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Siân Berry
P
Farage
Abenduak 3[23] BBC Cymru Wales Gales S
Jones
S
David Hanson
NI S
John
S
Rhun ap Iorwerth
NI P
Nathan Gill
Abenduak 3[24] STV Eskozia P
Jackson Carlaw
P
Richard Leonard
P
Sturgeon
P
Willie Rennie
NI NI NI
Abenduak 6 BBC Erresuma
Batua
P
Johnson
P
Corbyn
NI NI NI NI NI
Abenduak 8[25][26] Channel 4 Erresuma
Batua
A
S
Angela Rayner
S
Philippa Whitford
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Jonathan Bartley
A
Abenduak 9[27] BBC Erresuma
Batua
S
Robert Jenrick
S
Angela Rayner
S
Humza Yousaf
P
Jo Swinson
P
Adam Price
P
Jonathan Bartley
P
Farage
Abenduak 10[28] BBC Scotland Eskozia P
Jackson Carlaw
P
Richard Leonard
P
Sturgeon
P
Willie Rennie
NI NI NI

Inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko grafikoak 2017ko hauteskundeetatik aurrera egindako inkesten emaitzak irudikatzen ditu, Britainia Handiko hauteslei eginak batez ere. Marraztutako marrak azken 15 inkesten batez-bestekoa irudikatzen du, eta amaierako borobil handiagoek hauteskundeen benetako emaitzak adierazten dituzte.

Britainia Handiko inkestak. Batez-bestekoa azken 15 inkestekin dago kalkulatuta.
     Kontserbadoreak      Laboristak      Liberal Demokratak      Brexit Party      SNP & Plaid Cymru      Berdeak      Change UK      UKIP


Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Buruzagia Eserlekuak Bozak[1]
Guztira % Guztira %
Alderdi Kontserbadorea Boris Johnson 365 %56,2
365
13.966.565 %43,6
Alderdi Laborista Jeremy Corbin 202 %31,1
202
10.269.076 %32,2
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon 48[oh 10] %7,4
48
1.242.380 %3,9
Liberal Demokratak Jo Swinson 11 %1,7
11
3.696.423 %11,6
Alderdi Demokratiko Unionista Arlene Foster 8 %1,2
8
244.128 %0,8
Sinn Féin Mary Lou McDonald 7 %1,1
7
181.853 %0,6
Plaid Cymru Adam Price 4 %0,6
4
153.265 %0,5
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Colum Eastwood 2 %0,3
2
118.737 %0,4
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea Jonathan Bartley
Siân Berry
1 %0,2
1
835.579 %2,7
Aliantza Alderdia Naomi Long 1 %0,2
1
134.115 %0,4
Hizlaria (Speaker) Lindsay Hoyle 1 %0,2
1
26.831 %0,1

Emaitza osoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko abenduaren 12ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak[1]
UK House of Commons 2019.svg
Alderdia Buruzagia Hautagai kop. Eserlekuak Bozak
Guztira Irabaziak Galduak Aldaketa % Guztira % Aldaketa
Alderdi Kontserbadorea Boris Johnson 635 365 58 10 48 %56,2 13.966.565 %43,6 1,2
Alderdi Laborista Jeremy Corbin 631 202 1 61 60 %31,1 10.269.076 %32,2 7,9
Liberal Demokratak Jo Swinson 611 11 3 4 1 %1,7 3.696.423 %11,6 4,2
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon 59 48 14 1 13 %7,4 1.242.380 %3,9 0,8
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea Jonathan Bartley
Siân Berry
472 1 0 0 0 %0,2 835.579 %2,7 1,1
Brexit Party Nigel Farage 275 644.257 %2 Berria
Alderdi Demokratiko Unionista Arlene Foster 17 8 0 2 2 %1,2 244.128 %0,8 0,1
Sinn Féin Mary Lou McDonald 15 7 1 1 0 %1,1 181.853 %0,6 0,2
Plaid Cymru Adam Price 36 4 0 0 0 %0,6 153.265 %0,5 ±0
Aliantza Alderdia Naomi Long 18 1 1 0 1 %0,2 134.115 %0,4 0,2
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Colum Eastwood 15 2 2 0 2 %0,3 118.737 %0,4 0,1
Ulstergo Alderdi Unionista Steve Aiken 16 93.123 %0,3 ±0
Yorkshire Alderdia Christopher Whitwood 28 29.201 %0,1 ±0
Eskoziako Alderdi Berdea Patrick Harvie & Lorna Slater 22 28.122 %0,1 ±0
Speaker Lindsay Hoyle 1 1 %0,2 26.831 %0,1 ±0
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia Patricia Mountain 44 22.817 %0,1 1,8
Ashfield-eko Independenteak Jason Zadrozny 1 13.498 %0,0 ±0
Alderdi Liberala Steve Radford 19 10.876 %0,0 ±0
Change UK Anna Soubry 3 10.006 %0,0 Berria
Aontú Peadar Tóibín 7 9.814 %0,0 Berria
Monster Raving Loony Howling Laud Hope 24 9.739 %0,0 ±0
Pertsonak Irabazien Aurretik Buruzagirik ez 2 7.526 %0,0 ±0
Birkenhead Justizia Soziala Frank Field 1 7.285 %0,0 Berria
Herri Kristauen Aliantza Sidney Cordle 27 6.486 %0,0 ±0
Heavy Woollen Independenteak Aleksandar Lukic 1 6.423 %0,0 ±0
Alderdi Sozialdemokrata William Clouston 20 3.295 %0,0 ±0
Animali Ongizatea Vanessa Hudson 6 3.086 %0,0 ±0
Ipar Ekialdeko Alderdia Mark Burdon 2 2.637 %0,0 ±0
Lincolnshireko Independentea Marianne Overton 1 1.999 %0,0 ±0
Ipar Irlandako Alderdi Berdea Clare Bailey 3 1.996 %0,0 ±0
Demokrata Ingelesak Robin Tilbrook 4 1.987 %0,0 ±0
Alderdi Libertarioa Adam Brown 5 1.780 %0,0 ±0
Mebyon Kernow Dick Cole 1 1.660 %0,0 ±0
Oldham-ez and Saddleworth-ez Arro Paul Errock 2 1.606 %0,0 ±0
Sare Independentea Ian Stephens 1 1.542 %0,0 ±0
Gwlad Gwlad Gwyn Wigley Evans 3 1.515 %0,0 ±0
Cynon Valley Andrew Chainey 1 1.322 %0,0 ±0
Beteranoen eta Herritarren Alderdia Robin Horsfall 2 1.219 %0,0 ±0
Burnley eta Padiham-eko Alderdia Mark Payne 1 1.162 %0,0 ±0
Shropshireko Alderdia Robert Jones 1 1.141 %0,0 ±0
Cumbria Lehenesten Jonathan Davies 1 1.070 %0,0 ±0
Bakea John Morris 2 960 %0,0 ±0
Wycombeko Independenteak Matt Knight 1 926 %0,0 ±0
Justizia eta Anti-Ustelkeria Donald Jerrard 3 728 %0,0 ±0
Alderdi Kristaua Jeff Green 2 705 %0,0 ±0
Renew Julie Girling 4 545 %0,0 ±0
Langileen Alderdi Iraultzailea Joshua Ogunleye 5 524 %0,0 ±0
Britainiar Alderdi Nazionala Adam Walker 1 510 %0,0 ±0
500 boto baino gutxiagoko alderdiak 1 1
Guztira 650 100 32.014.110 100
Errolda eta parte-hartzea 47.587.254 %67,3 1,5
Botoak
Alderdiak Ehunekoak
Kontserbadoreak
43.6%
Laboristak
32.2%
LibDem
11.6%
SNP
3.9%
Berdeak
2.7%
Brexit Alderdia
2.0%
DUP
0.8%
Sinn Féin
0.6%
Plaid Cymru
0.5%
SDLP
0.4%
Besteak
1.4%
Komunen Ganberako eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Kontserbadoreak
56.2%
Laboristak
31.1%
SNP
7.4%
LibDem
1.7%
DUP
1.2%
Sinn Féin
1.1%
Plaid Cymru
0.6%
SDLP
0.3%
Berdeak
0.2%
Aliantza Alderdia
0.2%


Hauteskundeetako irabazlearen botoen ehunekoa barrutika:      Kontserbadorea >70%     Kontserbadorea 60%–70%     Kontserbadorea 50%–60%     Kontserbadorea <50%     Laborista >70%     Laborista 60%–70%     Laborista 50%–60%     Laborista <50%     Nazionalista (SNP/PC) >50%     Nazionalista 45%–50%     Nazionalista 40%–45%     Nazionalista <40%     Errepublikanoa >50%     Errepublikanoa 45%–50%     Errepublikanoa 40%–45%     Errepublikanoa <40%     Unionista 45%–50%     Unionista 40%–45%     Unionista <40%     Liberal Demokrata >50%     Liberal Demokrata <50%     Besteak

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nicola Sturgeon Eskoziako Parlamentuko kidea da. Ian Blackford da SNPren buruzagia Westminsterren.
  2. Adam Price Galesko Biltzar Nazionaleko kidea da. Liz Saville Roberts da alderdiaren buruzagia Komunen Ganberan.
  3. Bartley Lambethen Kontseiluko kidea da, eta Berry Londreseko Biltzarreko kidea da. Alderdiaren parlamentari bakarra Caroline Lucas da.
  4. Farage Europako Parlamentuko kidea da. Alderdi honek ez du ordezkapenik Komunen Ganberan.
  5. Foster Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da. Alderdiaren buruzagia Westminsterren Jeffrey Donaldson da.
  6. McDonald Dáil Éireann Irlandako Errepublikako parlamentuko kidea da. Sinn Féinen politika abstentzionista dela eta, alderdiak eskuratutako parlamentariak ez dira inoiz Komunen Ganberara joaten.
  7. Aiken Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da.
  8. Long Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da. Alderdiaren parlamentari bakarra Stephen Farry da.
  9. Channel 4 kanalak alderdi-buruzagien debatea nahi zuen, eta ez zuten Michael Gove onartu ordezko gisa
  10. Neale Hanvey zenbatuz. Alderditik kanporatu zuten hauteskundetan eta independente gisa eseri zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «2019ko hauteskundeen emaitzak» BBC Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 9.
  2. «UK set for 12 December general election after MPs' vote» BBC News 2019/10/29.
  3. «Boris Johnson and Tories predicted to win 86-seat majority in exit poll» The Guardian 2019/12/13.
  4. «Election results 2019: Boris Johnson hails 'new dawn' after historic victory» BBC News 2019/12/13.
  5. a b «Jeremy Corbyn: 'I will not lead Labour at next election'» BBC News 2019/12/13.
  6. a b «Scottish independence vote a 'democratic right', says Sturgeon» The Guardian 2019/12/13.
  7. a b «Election results 2019: Lib Dem leader Jo Swinson to step down» BBC News 2019/12/13.
  8. (Ingelesez) «May's government survives no-confidence vote» BBC News 2019/01/16.
  9. (Ingelesez) «Boris Johnson loses sixth vote in six days as election bid fails» The Guardian 2019/09/10.
  10. (Ingelesez) «Brexit: Parliament breaks deadlock with vote for 12 December election» The Guardian 2019/10/30.
  11. (Ingelesez) «MPs close to backing December election as bill clears first hurdle» BBC News 2019/10/29.
  12. (Ingelesez) «Hego Belfasteko barrutia - 2015eko hauteskundeak» BBC Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 9.
  13. (Ingelesez) «General Election 2019 timetable: the key dates and deadlines for the next five weeks of campaigning» inews.co.uk Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 10.
  14. (Ingelesez) «New Parliament to start on Tuesday December 17» County Press Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 10.
  15. «Every Conservative candidate for the 2019 general election» inews.co.uk.
  16. (Ingelesez) «Welsh politicians clash in first televised election debate» ITV News Noiz kontsultatua: 18 November 2019.
  17. (Ingelesez) «Jeremy Corbyn and Boris Johnson to go head-to-head in ITV debate» ITV News Noiz kontsultatua: 5 November 2019.
  18. (Ingelesez) «BBC Question Time leaders special: who came out on top?» The Guardian ISSN 0261-3077..
  19. (Ingelesez) «Channel 4 cancels leaders' debate over Boris Johnson no-show» Press Gazette Noiz kontsultatua: 30 November 2019.
  20. (Ingelesez) «Leaders' election TV debate cancelled after Boris Johnson refuses to take part» The Independent Noiz kontsultatua: 30 November 2019.
  21. @bendepear. (2019ko azaroak 25). This Thursday 28th @Channel4News will devote its hour @7 to debate climate change. Thus far Jeremy Corbyn, Nicola Sturgeon, Jo Swinson & Sian Berry have confirmed. The invitation remains open to @BorisJohnson & @Nigel_Farage but this debate will go ahead with or without them. Noiz kontsultatua: 2019ko azaroak 25.
  22. «The ITV Election Debate» ITV News 14 November 2019 Noiz kontsultatua: 14 November 2019.
  23. «03/12/2019 - Live Election Debate» BBC One Noiz kontsultatua: 1 December 2019.
  24. «STV to host General Election debate with Scottish leaders» STV News 16 November 2019 Noiz kontsultatua: 19 November 2019.
  25. «Channel 4 cancels leaders' debate over Boris Johnson no-show» Press Gazette 22 November 2019 Noiz kontsultatua: 23 November 2019.
  26. «Britain Decides: Everything But Brexit Debate» Channel 4 Noiz kontsultatua: 1 December 2019.
  27. «Who were the winners and losers? Suzanne Breen's verdict on UTV election debate» Belfast Telegraph 10 December 2019 ISSN 0307-1235. Noiz kontsultatua: 10 December 2019.
  28. «Election 2019: Scotland» BBC One Noiz kontsultatua: 1 December 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]