2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2019ko apirilaren 28an Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira. Diputatuen Kongresuko 350 kideak eta Senatuko 208 kide hautatuko dira. Demokrazia berrezarri zenetik, 14. hauteskundeak izan dira, eta hirugarrenak Filipe VI.a estatuburu izanik.
2016ko ekainaren 26ean Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak egin ziren. Diputatuen Kongresuko 350 kideak eta Senatuko 208 kide hautatu ziren. Demokrazia berrezarri zenetik, 13. hauteskundeak izan ziren, eta hirugarrenak Filipe VI.a estatuburu izanik.
Gorteak 2019ko martxoaren 5ean desegin ziren, Kongresuak Pedro Sánchezen Gobernuaren aurrekontuei uko egin zien egun batzuk osteago.
3 data aukeratu zitekeen:
- Apirilaren 14, Errepublikaren Eguna.
- Apirilaren 28, Aste Santuaren amaieran.
- Maiatzaren 26, herri, autonomia erkideko, Europako Parlamenturako eta hausteskunde foralen data.
Hauteskunde sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian hauteskundeak arautzen dituen legediak honakoak dira:
- 1978ko Espainiako Konstituzioa;
- Hauteskunde Erregimenari buruzko ekainaren 19ko 1985/5 Lege Organikoa; eta
- Urtarrilaren 28ko 2011/2 Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimenari buruzko ekainaren 19ko 1985/5 Lege Organikoa aldatzen duena.[1]
Diputatuen Kongresua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diputatuak eta senatariak D'Hondt metodoaren bitartez hautatzen dira, probintzia mailako hauteskunde-barrutietan. Probintzia bakoitzak aukeratzen dituen parlamentari kopurua bere biztanleriaren araberakoa da.
Hauteskunde-barrutia | Diputatuak |
---|---|
Madrilgo Erkidegoa | 37 |
Bartzelona | 32 |
Valentzia | 15 |
Alacant eta Sevilla | 12 |
Málaga | 11 |
Murtzia | 10 |
Cádiz | 9 |
Balearrak, Coruña, Las Palmas eta Bizkaia | 8 |
Asturias, Granada, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa eta Zaragoza | 7 |
Almería, Badajoz, Kordoba, Girona, Gipuzkoa, Tarragona eta Toledo | 6 |
Kantabria, Castelló, Ciudad Real, Huelva Jaén, Nafarroa eta Valladolid | 5 |
Araba, Albacete, Burgos, Cáceres, Errioxa, León, Lleida, Lugo, Ourense eta Salamanca | 4 |
Ávila, Cuenca, Guadalajara, Huesca, Palentzia, Segovia, Teruel eta Zamora | 3 |
Soria | 2 |
Ceuta eta Melilla | 1 |
Senatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstituzioaren arabera, Espainiako Senatua lurralde ordezkaritzako ganbera da. Hauteskunde bidez aukeratzen diren 208 senatariez gain, erkidegoko ganberek senatari 1 eta milioi bat biztanleko beste bana aukeratzen dituzte, orotara 266 senatarira iritsi arte. Hauteskunde honetan honela aukeratu dira:
Hauteskunde-barrutia | Senatariak |
---|---|
Probintzia barrutia | 4 |
Kanaria Handia, Mallorca eta Tenerife | 3 |
Ceuta eta Melilla | 2 |
Eivissa-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta La Palma | 1 |
Hautagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hautagaiak arderdiak aurkezten den biztanle gehieneko probintziako hautagaiak dira
- Alderdi Popularra (PP): Pablo Casado Blanco
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE): Pedro Sánchez Pérez-Castejón
- Elkarrekin Ahal Dugu (UP): Pablo Iglesias Turrión
- Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's): Albert Rivera Díaz
- Vox: Santiago Abascal Conde
- Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia (PACMA): Silvia Barquero Nogales
- Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC): Oriol Junqueras i Via
- Kataluniagatik elkaturik (JxCat): Jordi Sànchez i Picanyol
- Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ): Aitor Esteban Bravo
Parte-hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguerdiko ordu bietan, 2016ko Espainiako hauteskunde orokorretan ordu berean erregistratu ziren datuekin alderatuta, parte-hartzea gehien igo zen autonomia erkidegoak hurrenak izan ziren, hurrenez hurren: Katalunia (%34.63ko igoera), Melilla (%28.9koa), Ceuta (%21.75), Aragoi (%17.99) eta EAE (%15,67). Nafarroako Foru Erkidegoan ere igoera nabarmena erregistratu zen (betiere ordu berean aurreko hauteskundeetan jazo zen parte-hartzearekin alderatuz), %15koa hain zuzen. Igoera txikiena erregistratu zutenak aldiz, Andaluzia (%3,46), Valentzia (%5.77) eta Kanariak (%8.48) izan ziren. Autonomia Erkidego batean ere ez zen parte-hartzea jatsi, Espainiak bizi izan zuen krisialdi konstituzionalaren seinale.[2]
Hego Euskal Herrian aspaldian izan zen parte-hartzerik altuena egon zen, izan ere, arratsaldeko 18:00etan euskotarren %59.87ak jada hautetsontziren batean botata zuen haren bozka. Igoera zortzi puntukoa izan zen aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero.[2] Datuak euskal probintziaka aztertuz gero, seietan parte-hartze daturik onena zuen probintzia Bizkaia zen, %62.33koa, bigarren postuan Nafarroa (%60.97), harengandik hurbil Gipuzkoa (%59.91), eta azkenik Araba (%51.8), azken honetan ere egon zen igoerarik apalena.[3] Kataluniari zegokionean ordea, parte-hartze horren aldaketa are nabarmenagoa izan zen, bertan seietarako biztanleriaren %64.17ak bozka emana baitzuen, aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuta, %18ko igoera beraz.[4] Parte-hartzearen igoerarik nabarmenena, Kataluniaren kasuan, giro independentistako herrietan jazo zen, besteak beste, Lleidako probintzian eta Gironakoan. Azken honen hiriburuan, Gironan, igoera hogei puntukoa zen seietarako.[2][5]
Arras aipagarria da, betiere seietako datuen arabera, Hego Euskal Herriko barnealdeko herrietan erregistratu zen parte-hartzearen igoera. Gipuzkoan, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena, Tolosaldea eta Goierriko eskualdetan igo zen gehien parte-hartzea. Bizkaian berriz, Lea-Artibain eta probintziaren erdialdeko udalerrietan nabaritu zen gehien igoera. Nafarroan bestalde, Iruñeko merindadeko iparraldeko herrietan, nahiz eta beste merindadeetako herri ugarietan ere igoera nabarmenak egon. Arabako datuei erreparatuz gero, igoerak ez ziren hain ikusgarriak izan, seietako datuen arabera behintzat.[6]
Azkenean, parte-hartzea %75.75koa izan zen, 2016ko hauteskundeetan erregistratu zena baino %9.28 altuagoa.[7] Aurrez aipatu bezala, igoera bereziki nabarmena izan zen Katalunian eta Hego Euskal Herrian (Araban salbu) ere era aipagarrian igo zen.
Autonomia Erkidegoa |
Ordua | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
14:00 | 18:00 | 20:00 | ||||
2016 | 2019 | 2016 | 2019 | 2016 | 2019 | |
Euskal Autonomia Erkidegoa | %36,05 | %41,75 | %51,36 | %60,05 | %67,44 | %74,52 |
Nafarroako Foru Erkidegoa | %38,03 | %43,79 | %51,77 | %60,97 | %70,58 | %76,29 |
Espainia | %36,87 | %41,49 | %51,21 | %60,76 | %69,83 | %75,75 |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrenez hurren, Diputatuen Kongresukoak eta Senatukoak.
Diputatuen Kongresua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Barne Arazoetarako Ministerioaren arabera, 2019ko Espainiako hauteskunde orokorren emaitzak azpikoak dira, betiere, Diputatuen Kongresuari dagozkienak. Aipatzekoa da zenbait alderdi, eserlekurik lortu ez dituztenak, ez direla ageri. Boto zuriak emandakoen %0.76a izan ziren eta nuluak %1.04a.[7]
Alderdia | Bozketa | Eserlekuak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Bozak | % | ± puntu | Lortuak | +/− | ||
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) | 7.480.755 | 28.68 | +6.05 | 123 | +38 | |
Alderdi Popularra (PP) | 4.356.023 | 16.70 | –16.31 | 66 | –71 | |
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) | 4.136.600 | 15.86 | +2.8 | 57 | +25 | |
Elkarrekin Ahal Dugu (Unidos Podemos) | 3.732.929 | 14.31 | –2.66 | 57 | –29 | |
Vox (Vox) | 2.677.173 | 10.26 | +10.06 | 24 | +24 | |
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–CatSí) | 1.015.355 | 3.89 | +1.26 | 15 | +6 | |
Junts per Catalunya (JxCAT) | 497.638 | 1.91 | Berria | 7 | Berria | |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 394.627 | 1.51 | +0.32 | 6 | +1 | |
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 258.840 | 0.99 | +0.22 | 4 | +2 | |
Kanariar Koalizioa-Kanarietako Alderdi Nazionalista (CC–PNC) | 137.196 | 0.53 | +0.20 | 2 | +1 | |
Nafarroak Batzen Du (N+) | 107.124 | 0.53 | Berria | 2 | Berria | |
Coalició Compromís (Compromís 2019) | 172.751 | 0.41 | Berria | 2 | Berria | |
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC) | 52.197 | 0.2 | Berria | 1 | Berria | |
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia (PACMA) | 326.045 | 1.25 | +0.06 | 0 | ±0 | |
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG–Nós) | 93.810 | 0.36 | +0.17 | 0 | ±0 | |
Geroa Bai (GBai) | 22.150 | 0.08 | +0.02 | 0 | ±0 |
Iturria: Espainiako Barne Arazoetarako Ministerioa, emaitza hauek botoen kontaketa %99.99an zegoenekoak dira.[7]
Hego Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskunde hauetan Euskal Herriko lau probintziek hartu zuten parte; Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroak, hain zuzen. Garaiko banaketa politikoari kasu eginez, bi autonomia erkidego osatzen zituzten, EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoa, bakoitzak eserleku batzuk zituelarik. Zehazki, EAEan 18 eserleku banatzen ziren (zortzi Bizkaian, sei Gipuzkoan eta lau Araban) eta Nafarroan beste 5 gehiago.[8][9]
Hauteskunde hauetan, Hego Euskal Herriko garailea EAJ izan zen, sei eserleku bereganatuta, bigarren postuan Alderdi Sozialista geratu zen beste hainbeste eserlekurekin. Hauen ondoren, eserleku gehien jazo zituztenak Ahal Dugu, EH Bildu eta Nafarroak Batzen Du izan ziren, hurrenez hurren bost, lau eta bi eserleku eskuratuaz. Beraz, historian lehen aldiz Alderdi Popularra Hego Euskal Herritik at geratu zen eta Espainiar eskuinak soilik bi eserleku menderatu zituen, biak ere Nafarroan.[8]
Alderdia | Araba |
Gipuzkoa |
Bizkaia |
Nafarroa | |||||||||||||
Bozak | % | Eserlekuak | +/- | Bozak | % | Eserlekuak | +/- | Bozak | % | Eserlekuak | +/- | Bozak | % | Eserlekuak | +/- | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
EAJ | 40.199 | 22,74 | 1 | = | 119.106 | 29,09 | 2 | = | 235.322 | 34,37 | 3 | ▲1 | - | - | - | - | |
PSE-EE / PSN | 39.595 | 22,4 | 1 | = | 77.128 | 18,84 | 1 | = | 136.037 | 19,87 | 2 | ▲1 | 94.094 | 25,75 | 2 | ▲1 | |
Elkarrekin Podemos | 31.346 | 17,73 | 1 | = | 70.671 |
17,26 | 1 | ▼1 | 121.228 | 17,71 | 2 | ▼1 | 68.168 | 18,66 | 1 | ▼1 | |
EH Bildu | 24.687 | 13,96 | 1 | ▲1 | 95.901 | 23,42 | 2 | ▲1 | 91.612 | 13,38 | 1 | = | 46.640 | 12,77 | 0 | = | |
N+ | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 107.124 | 29,32 | 2 | Ber. | |
PP | 24.304 | 13,75 | 0 | ▼1 | 20.613 | 5,03 | 0 | = | 49.601 | 7,24 | 0 | ▼1 | * | * | * | * |
*Alderdi Popularra (PP) Nafarroak Batzen Du koalizioaren barnean aurkeztu zen Nafar Herriaren Batasuna (UPN) eta Herritarrak (C's) alderdiekin batera.[12] Ber. laburdurak alderdi berria dela adierazi nahi du eta beraz, aurreko hauteskundeetako daturik ez duela alderaketak egiteko.
Senatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Senatuari dagokionean, ohi den moduan, emaitzak arras desberdinak dira. PSOEk era argian irabazi zuen senatuan, izan ere, gehiengo absolutua bereganatzeko besteko babesa eskuratu zuen. Euskal alderdiei zegokienean, EAJk eta Nafarroak Batzen Du alderdiek kongresuan baino ordezkaritza zabalagoa eskuratu zuten, EH Bilduk ordea, murritzagoa.
Alderdia | Eserlekuak | ||||
---|---|---|---|---|---|
Lortuak | +/− | Hautatuak | Guztira | ||
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) | 121 | +78 | 18 | 139 | |
Alderdi Popularra (PP) | 56 | –74 | 19 | 75 | |
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–CatSí) | 11 | +1 | 2 | 13 | |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 9 | +4 | 1 | 10 | |
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) | 4 | +4 | 6 | 10 | |
Elkarrekin Ahal Dugu (Unidos Podemos) | 0 | –16 | 6 | 6 | |
Junts per Catalunya (JxCAT) | 2 | = | 2 | 4 | |
Nafarroak Batzen Du (N+) | 3 | +3 | 0 | 3 | |
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 1 | +1 | 1 | 2 | |
Gomerako Batasun Sozialista (ASG) | 1 | = | 0 | 1 | |
Kanariar Koalizioa-Kanarietako Alderdi Nazionalista (CC–PNC) | 0 | –1 | 1 | 1 | |
Coalició Compromís (Compromís 2019) | 0 | = | 1 | 1 | |
Vox (Vox) | 0 | = | 1 | 1 |
Aipatu beharra dago autonomia erkidego orok senatari bat gehiago izendatzeko eskubidea duela eta beste bat gehiago milioi bat biztanleko.[14] Hau da, Andaluziako, Kataluniako eta Madrilgo autonomia erkidegoek gehitzen dituzte senatari gehien, biztanle kopuru altuarengatik.[15][16] Hala ere, EAEk 3 senatari gehitzeko eskubidea du eta Nafarroako Foru Erkidegoak bat gehiago gehitu dezake.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ley Orgánica 2/2011, de 28 de enero, por la que se modifica la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «La afluencia se dispara un 18% en Cataluña y sube 8 puntos en Euskadi» El Correo 2019-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- ↑ «Parte-hartzea %59,97ekoa da EAEn eta %60,97koa Nafarroan, 18:00etan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cataluña se moviliza masivamente y la participación se dispara 17,8 puntos» El País (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los catalanes van camino de pulverizar el récord de participación» EITB.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez, Raúl. «MAPA | Comprueba los datos de participación a las 18:00 en tu municipio» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
- ↑ a b c «Elecciones Generales España 2019» www.resultados.eleccionesgenerales19.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ a b (Ingelesez) Berria.eus. «EAJk irabazi ditu hauteskundeak Hegoaldean; Espainiako eskuinak soilik bi ordezkari lortu ditu 23tik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2019-04-29). «Escaños por provincias | Elecciones generales en EL PAÍS» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ Berria.eus. «Espainiako Gorteetarako hauteskundeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Navarra: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ Berria.eus. «Navarra Suma, abertzaletasunari aurre egin nahian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Resultados Elecciones Generales 2019 al Senado - RTVE.es. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- ↑ «Senatua» www.generales2019.infoelecciones.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- ↑ España, Senado de. «El Senado en el sistema bicameral español | Senado de España» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- ↑ «EAEko 18 diputatu eta 12 senatari hautetsiak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).