2020ko Egeoko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko Egeoko lurrikara
2020 Aegean Sea earthquake search and rescue efforts 2.jpg
Gertakaria
Data 2020ko urriaren 30a
Kokapena Egeo
Koordenatuak 37° 53′ 49″ N, 26° 47′ 42″ E / 37.897°N,26.795°E / 37.897; 26.795Koordenatuak: 37° 53′ 49″ N, 26° 47′ 42″ E / 37.897°N,26.795°E / 37.897; 26.795
2020-10-30 Néon Karlovásion, Greece M7 earthquake intensity map (USGS).jpg
Herrialdeak Turkia eta Grezia
Kalteak
Hilak 116
Zaurituak 1.035
Datu geologikoak
Magnitudea 7 MW
Sakonera 21 km
USGS us7000c7y0

2020ko Egeoko lurrikara 7,0ko[1] magnitudeko lurrikara bat izan zen, 2020ko urriaren 30ean gertatutakoa, Greziako Samos uhartetik 15 kilometro ipar-ekialdera epizentroa izan zuena. Sismoa Grezia kontinentalean eta Turkian ere sumatu zen. Turkiako Esmirna hirian izan ziren kalterik handienak, eraikin ugari bota baitzituen. Turkian 114 pertsona hil eta 1.035 zauritu zituen;[2] Grezian bi heriotza eragin zituen.[3]

Lurrikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikara 2020ko urriaren 30ean gertatu zen. Egeo itsasoan izan zuen epizentroa, Esmirnatik hamazazpi kilometro inguru hego-ekialdera, eta 21 kilometroko sakoneran.[1] 30 segundo luze iraun zuen. Atenasen ere sentitu zen, epizentrotik 300 kilometrora. Gainera, beste 1.855 erreplika ere izan ziren, horietatik 46 4 gradutik gorakoak.[4][5]

Tsunami abisua bidali zuten uharteetara, eta Egeo Iparraldeko gobernuak itsasotik gertuko errepideetatik ez bidaiatzeko eskatu zuen. Turkiako kostaldeko hainbat hiri ere ebakuatu zituzten, tsunami arriskuagatik. Urak Seferihisar hiria hartu zuen, bat-batean metro bat gora egin baitzuen,[4] eta pertsona bat ito zen.[6]

Kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samos irlan kalte materialak izan ziren nagusi, eta Karlovasi hiriko Andre Maria elizaren zati bat erori zen. Okerragoa izan zen Turkiako kostaldean izan zuen eragina. Eraikin ugari bota zituen Esmirnan, eta inguruko Usak, Denizli, Manisa, Balikesir, Aydin eta Muğla probintzietan ere arrastoa utzi zuen.[4] Esmirnan, Turkiako larrialdi zerbitzuek jardun zuten eraikinen azpian harrapaturiko jendea erreskatatzen.[7]

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkian 114 hildako eta 1.035 zauritu eragin zituen lurrikarak, denak Esmirnan.[2] Samosen bi gazte hil ziren pareta bat erori eta azpian harrapatu zituenean; beste 19 pertsona zauritu ziren Grezian.[3]

Sismizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkia mugimendu sismiko handiko eremuan dago, Anatoliako eta Eurasiako plaka tektonikoak elkartzen diren lekuan. Ohikoak dira lurrikarak eremu hartan. Besteak beste, herrialdeko ipar-mendebaldean dagoen Gölcük herria epizentro izan zuen 7,7 graduko lurrikarak 17.000 heriotza eragin zituen 1999an. Inguruan gertatutako aurreko lurrikara handia, berriz, 2020ko urtarrilean izan zen, Turkiaren menpeko Kurdistanen, zehazki Malatya eta Elazığ probintzietan. 41 lagun hil ziren, eta 1.600 inguru zauritu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b M 7.0 - 15 km NNE of Néon Karlovásion, Greece. earthquake.usgs.gov . Noiz kontsultatua: 2020-10-04.
  2. a b Quake toll rises to 116 in Turkey; rescuers finish searches. Dawn, 2020ko azaroak 4, dawn.com . Noiz kontsultatua: 2020-11-4.
  3. a b Earthquake hits Greece and Turkey, bringing deaths and floods. BBC News, 2020ko azaroak 1, bbc.com . Noiz kontsultatua: 2020-11-4.
  4. a b c d Alberdi, Iosu. Gutxienez lau hildako utzi ditu lurrikara batek Turkian. Berria, 2020ko urriak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-11-4.
  5. İzmir Seferihisar Depremi-Duyuru 66 (04.11.2020 - 12.30). afad.gov.tr . Noiz kontsultatua: 2020-11-4.
  6. Seferihisar'da tsunami: Sokakları deniz suyu bastı. ntv.com.tr . Noiz kontsultatua: 2020-11-4.
  7. Milaka pertsonak kalean egin dute lo Turkian, 41 hildako utzi dituen lurrikaragatik. EITB, 2020ko urriak 31, eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-11-4.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]