2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa
MotaSumendi-erupzio
erupzio stronboliar
Denbora-tarte2021eko irailaren 19a - 
KokalekuLas Manchas (La Palma)
Tacande
Todoque, Cumbre Vieja
Cumbre Vieja
HerrialdeaEspainia
Honen kausaebakuazio
eraiste
closing of educational institutions (en) Itzuli
lockdown (en) Itzuli
sute
closure (en) Itzuli
Kolada
SuntsituakSan Pio X.aren eliza (Todoque)
Todoque
497 hektarea (2021eko urriaren 8a)
1.186 eraikin (2021eko urriaren 8a)

2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa 2021eko irailaren 19ko 14:12an (UTC) hasi zen, Kanarietako (Espainia) La Palma uharteko Las Manchas eremuan. Uharteko azken erupzioa da, 1971ko Teneguíako erupzioaren ondoren, eta 2011ko El Hierro urpeko erupziotik Kanariar Uhartedian gertatutako azkena.[1][2]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko irailaren 9tik, intentsitate txikiko zenbait lurrikara erregistratzen ziren, uhartearen hegoaldean. Irailaren 12ra arte 31 mugimendu sismiko izan ziren, eta haien magnitudeak 0,8 eta 2 bitartekoak izan ziren mbLg eskalan.[3]

Astelehenean, hilak 13, 1.500 mugimendu sismiko izan ziren Cumbre Viejan, Fuencaliente, Mazon eta El Pason. Horren ondorioz, alerta horia aktibatu zen (2. alerta-maila, 4ko eskalan) Kanarietako Gobernuaren Babes Zibilerako eta Arrisku Bolkanikoagatiko Larrialdiei Erantzuteko Plan Berezian.[4]

Erupzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 19an, 15:15ean, sumendia erupzioan hasi zen, Las Manchasen hegoaldean.[5][6] Erupzioak gutxienez 5 irekidura ditu.

Erupzio prozesua hasi baino ordu batzuk lehenago, Kabildoaren gobernua gutxienez mugikortasun murriztua duten 40 pertsona ebakuatzen hasi zen, bai eta inguru horretan instalatutako aziendatik ere.[7]

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erupzioaren aurreko egunetan, La Palmako erupzio bolkaniko batek Estatu Batuetako ekialdeko kosta osoa suntsituko zuen megatsunamia eragin zezakeela dioen bulu bat piztu zen.[8]

Espainiako gobernuko presidente Pedro Sánchez artxipelagora joan zen, bertatik bertara ezagutzeko La Palmaren egoera, koordinazioa eta aktibatutako protokoloak ezagutzeko, eta New Yorkera NBEren Batzarrera joateko bidaia atzeratu zuen.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]