2022 haurrengan jatorri ezezaguneko hepatitis akutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hepatitis akutua haurrengan
Kasuak onartu dituzten estatuen mapa.
Deskribapena
Identifikatzaileak
DiseasesDBhaurrengan jatorri ezezaguneko hepatitis akutua.htm 2022 haurrengan jatorri ezezaguneko hepatitis akutua

2022an haurrengan jatorri ezezaguneko hepatitis akutuaren lehenengo kasuak Erresuma Batuan eman ziren, Kasuak 16 urtetik beherako adingabeen artean eman ziren; 2 eta 5 urteko umeen artean usuen. Lehenengo abisu hori apirilaren 5ean plazaratu zen.[1]

Apirilaren 12an ECDC Gaixotasunen Prebentzio eta Kontroleko Europako Zentroak hepatitis akutu mota hedatzen ari zen umeen artean zabaldu zuen. Osasun arazo horren gaineko «kontzientziazioan» urrats bat egin behar zuten osasun sistemek, zer gerta ere, aldarrikatu zuen. Antzemandako kasuak haur osasuntsuengan eman ziren, aurretik A edo E hepatitisen zantzurik gabekoak. Gaixotasuna oso azkar munduko herrialde desberdinetan antzeman zuten. [2] Geroago, Estatu Batuek 2021eko urrian patologia bereko kasu talde bat Alabamako ospitale pediatriko batean detektatu zutela jakinarazi zuten.

Bere etiologiaren hipotesi nagusietakoak adenobirus bidezko infekzio bat dela dio.

Zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 26an, OMEk 650 kasu probable edo harreman epidemiologikoko kasu jakinarazi zituen 33 herrialdetan —baita bederatzi heriotza ere—, eta gradu «moderatuan» ezarri zuen ernamuinaren ondoriozko arrisku globala.

Azken datuen arabera, 2022ko ekainaren 17koak, mundu osoan 895 kasu detektatu ziren baina ziur aski mila baino gehiago izango ziren benetan. 18 haur hil ziren.

Gaixotasunaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezjakintasuna dago hepatitis honen inguruan. Ez dakite zein jatorri duen. Hepatitisa eragiten duten ohiko birusak ez dira aurkitu erietan, eta zein sorburu izan ote dezakeen ikertzen ari dira. Arazo gastrointestinalak eragiten ditu sintoma ohikoen gisara, besteak beste, botagura. Eta badira oso kasu larriak, hau da, gibel transplantea behar izan dute hainbat haurrek.

Askotan bidaiekin edota toxikoen erabilerarekin lotuta egoten dira hepatitis kasuak, eta, jatorria argitze aldera, kasuen inguruko ikerketetan ari dira aldagai horiek ere aztertzen. ECDCk adierazi du garrantzitsua dela kasu guztiak jakinaraztea, horrek lagunduko duelako zabalkundea benetan zein den ikusten, eta gaitzaren jatorria argitzen ere lagun dezakeelako.

Analisi toxikologikoak egiten ari dira oraindik, eta ikerketekin jarraituko dute, baina hipotesi nagusia da hepatitis kasuek jatorri infekziosoa dutela; «koadro epidemiologikoa» eta «kasuen ezaugarri klinikoak kontuan hartuta» iritsi dira ondorio horretara. Halaber, ECDCk ez du baztertzen «esposizio toxiko» bat egotea kasu horien atzean.[3]

Erresuma Batuan egin dituzten hainbat ikerketaren arabera, adenobirus batekin lotuta egon daiteke gaitza, (kasu britainiar gehienetan detektatu dena zehazki F41 azpimota izan da) baina ez dago oraindik baieztapenik. Esan dute, bestetik, ez dagoela loturarik gaitzaren eta COVID-19aren aurkako txertoaren artean.[4]

COVID-19aren aurkako txertoaren artean.[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunak kaltetutakoek honako sintoma hauek izaten dituzte:[5]

  • Goragalea
  • Sabeleko mina
  • Oka egitea
  • Beherakoa
  • Ikterizia

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasuak herrialde eta lurradearen arabera
Herrialde/Lurralde Kasuak Azken eguneratzea
 Argentina 8 2022ko maiatzaren 10a
 Austria 3 2022ko ekainaren 17a
 Belgika 14 2022ko ekainaren 17a
 Brasil 88 2022ko ekainaren 13a
 Kanada 7 2022ko maiatzaren 10a
 Costa Rica 2 2022ko maiatzaren 10a
 Zipre 2 2022ko maiatzaren 13a
 Danimarka 7 2022ko ekainaren 17a
 Frantzia 7 2022ko ekainaren 17a
 Alemania 1 2022ko maiatzaren 5a
 Grezia 9 2022ko ekainaren 17a
 Indonesia 5 2022ko maiatzaren 10a
 Japonia 31 2022ko maiatzaren 27a
 Irlanda 14 2022ko ekainaren 17a
 Italia 33 2022ko ekainaren 17a
 Herbehereak 15 2022ko ekainaren 17a
 Moldavia 1 202ko ekainaren 17a
 Norvegia 5 2022ko maiatzaren 13a
 Panama 1 2022ko maiatzaren 10a
 Palestina 1 2022ko maiatzaren 10a
 Polonia 8 2022ko ekainaren 17a
 Portugal 15 2022ko ekainaren 17a
 Errumania 8 2022ko maiatzaren 5a
 Serbia 1 2022ko maiatzaren 13a
 Singapur 1 2022ko maiatzaren 10a
 Letonia 1 2022ko maiatzaren 13a
 Hego Korea 1 2022ko maiatzaren 10a
 Espainia 37 2022ko ekainaren 17a
 Suedia 9 2022ko maiatzaren 13a
 Erresuma Batua 259 2022ko ekainaren 17a
 AEB 296 2022ko ekainaren 17a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]