2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2022ko maiatzaren 10
Bigarren finalerdia 2022ko maiatzaren 12
Finala 2022ko maiatzaren 14
Egoitza PalaOlimpico, Turin
Aurkezlea(k) Alessandro Cattelan
Laura Pausini
Mika
Antolatzailea Radiotelevisione Italiana (RAI)
Partaide kopurua 40
Irabazlea "Stefania"
Kalush Orchestra
 Ukraina

2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 66. edizioa izan zen. Turingo PalaOlimpico aretoan ospatu zen, Italiak 2021eko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 10 eta 12an jokatuko ziren, eta final handia maiatzaren 14an.[1] Aurkezleak Alessandro Cattelan, Laura Pausini eta Mika izan ziren.

40 herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Armenia eta Montenegro aurreko edizioan huts egin ondoren bueltatu ziren.[2] Bestalde, Errusia parte hartzekoa zen, baina Europako Irrati-Telebista Batasunak lehiaketatik kanpo utzi zuen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren.[3]

Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin. Telebozketaren eskutik soilik 439 puntu jaso zituen Ukrainak, lehiaketaren errekorra. Erresuma Batua – epaimahaien gustokoena – eta Espainiarekin osatu zen lehen hiru sailkatuen zerrenda, izan ere bere sailkapen onenak lortu zuten 1998 eta 1995tik, hurrenez hurren

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PalaOlimpico, lehiaketaren egoitza.

Italiak lehiaketa antolatu zuen hirugarren aldia izan zen, herrialdeak 2021eko edizioa irabazi ondoren Måneskin taldearen eskutik. Aurretik Napolin (1965) eta Erroman (1991) egin zen ekitaldia.

Lizitazio prozesuan, 17 hirik aurkeztu zuten kandidatura ofiziala: Acireale, Alessandria, Bertinoro[4], Bolonia[5], Erroma[6], Florentzia[7], Genova, Jesolo[8], Matera, Milan, Palazzolo Acreide, Pesaro[9], Rimini[10], Sanremo[11], Trieste, Turin[12] eta Viterbo. Hasiera batean interesa aurkeztu bazuten ere, Bari,[13] Napoli, Reggio nell'Emilia[14] eta Veronak azkenean ez zuten inolako proposamen ofizialik bidali. Hauetatik, hamaika hirik aurkeztu zuten proiektu osoa,[15] eta ondoren bost hautagai finalista aukeratu zituzten, Bolonia, Milan, Pesaro, Rimini eta Turin, besteak beste Erroma kanpoan utziz.[16] 2021eko urriaren 8an, Turingo PalaOlimpico aretoa hautatu zuten 2022ko egoitza bezala RAI italiar telebistak eta Europako Irrati-Telebista Batasunak. Pabilioi honek 13.300 pertsona har ditzake.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko edizioko saiakeraren ondoren, bigarren urtez, koristen ahotsentzako pista grabatua erabiltzea baimendu zen. Ahots nagusiak zuzenean kantatzeko derrigortasunak iraunean jarraitu zuen.[17] Gainera, pandemia egoera aurreikusita, ordezkaritza guztiek aurretik grabatutako aktuazioa bidali behar izan zuten, abeslariak edo ordezkaritzak Covid-19aren eraginez isolatu behar izanez gero eta zuzenean abestea ezin izatekotan erreserbazko materiala izateko.

Ikus-diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioaren ikus identitatea eta leloa, The Sound of Beauty (euskaraz "Soinuaren edertasuna") 2022ko urtarrilaren 21ean aurkeztu ziren. Soinu uhinen irudikapenenan oinarritu zen ikus identitatea, italiar lorategien diseinua ere islatu nahi zuelarik. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus identitate honetan oinarritu ziren.[18]

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko Sanremoko kantu jaialdiaren bigarren emanaldian, otsailaren 2an, Eurovisioneko aurkezleak Laura Pausini, Alessandro Cattelan eta Mika izango zirela iragarri zen.[19]

Eszenatokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszenatoki-diseinua Atelier Francesca Montinaro estudioak burutu zuen. Eguzki kinetiko baten mugimendu eta argian oinarritu zen diseinua, urjauzi bat zeukan elementu eszeniko gisa, eta italiar lorategi baten errekreazioa egin zuen artistak eta delegazioak egoten diren green room-erako.[20]

Aurretik Sanremoko jaialdiaren 2013 eta 2019ko edizioetako eszenatokien kargu hartu zuen estudioak, lehiaketa horretako nabarmenetarikoak kontsideratzen direnak. Lehen aldia izan zen 2016tik Eurovisioneko lana Florian Wieder eszenografo alemaniarrak burutu ez zuela.[21]

Postalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postalak 40 segunduko aurkezpen bideoak dira, telebistan erakusten direnak hurrengo artista eszenatokian prestatzen den bitartean. RAIk Italiako hainbat leku eta paisai esanguratsutan filmatu zituen, "Soinuaren edertasuna" leloarekin bat. "Leo" izeneko drone animatu batek leku bakoitza erakusten zuen eta hurrengo lehiakideari buruzko iruediekin apaintzen zuen lekua.[22]

Artista gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia argi eta dantza ikuskizun batek ireki zuen, "The Sound of Beauty" ereserki ofiziala aurkeztuz Sherol Dos Santos abeslearen ahotsean.[23] Pausartean, Italo disco eta italiar house musikaren pot-purri bat eman zen, Dardust, Benny Benassi eta Sophie and the Giants artisten eskutik, Sylvia Catasta zuzendariaren partaidetzarekin.[24] Horrez gain, aurkezleek omenaldi labur bat egin zioten Raffaella Carrà zenduari, eta Diodato egile-abeslariak "Fai rumore" abestu zuen, 2020ko edizioan italiar partaidea izan behar zena, COVID-19 pandemiagatik bertan behera utzi baino lehen.[25]

Bigarren finalerdia irekitzeko italiar esku zeinuei buruzko ikuskizun komiko bat eman zen, Alessandro Cattelan aurkezlearen eskutik.[26] Pausartean, Laura Pausini eta Mika aurkezleek "Fragile" eta "People Have the Power" abestu zituzten duetoan, eta 2015eko edizioako italiar ordezkari izan ziren Il Volo taldeak "Grande amore" abestu zuten.[27]

Finala zabaltzeko, Rockin' 1000 taldeak "Give Peace a Chance" jo zuen, eta Laura Pausini aurkezleak bere kanta ospetsuen pot-purri abestu zuen. Segidan, 25 artista finalistak desfile batean aurkeztu ziren. Pausartean, Måneskin aurreko edizioko talde garaileak "Supermodel" eta "If I Can Dream" single berriak estreinatu zituen. Horrez gain, Gigliola Cinquetti 1964ko edizioko irabazleak "Non ho l'età" kantatu zuen, eta Mika aurkezleak bere abesti ospetsuen pot-purri bat eman zuen.[28]

Finalerdien zozketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2022ko urtarrilaren 25an ospatu zen, Madama jauregian. Finalerdietako 36 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, haien bozketa joera historialaren arabera. Finalerdi bakoitzera poto bakoitzeko 3 herrialde bideratu ziren, modu honetan finalerdiak bozkaketari begira ahalik eta dibertsoenak izatea lortuz. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) – zein finalerditan dagokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[29]

1. potoa 2. potoa 3. potoa 4. potoa 5. potoa 6. potoa

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalush Orchestra talde irabazlea lehiaketako eszenatokian.

1. finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdi honetan 17 herrialdek hartu zuten parte. Emanaldia maiatzaren 10ean izan zen, asteartea, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen zuten herrialdeetaz gain, Frantzia eta Italiak bozkatu ahal izan zuten. Errusia finalerdi honetan parte hartzekoa zen, bigarren zatian, baina Europako Irrati-Telebista Batasunak lehiaketatik kanpo utzi zuen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarazko itzulpena Hizkuntza Posizioa Puntuak
01  Albania Ronela Hajati "Sekret" Sekretua Albaniera, Ingelesa 12 58
02  Letonia Citi Zēni "Eat Your Salad" Jan zure entsalada Ingelesa 14 55
03  Lituania Monika Liu "Sentimentai" Sentimenduak Lituaniera 7 159
04  Suitza Marius Bear "Boys Do Cry" Mutilek negar egiten dute Ingelesa 9 118
05  Eslovenia LPS "Disko" Disko Esloveniera 17 15
06  Ukraina Kalush Orchestra "Stefania" (Стефанія) Ukrainera 1 337
07  Bulgaria Intelligent Music Project "Intention" Intentzioa Ingelesa 16 29
08  Herbehereak S10 "De diepte" Sakontasuna Nederlandera 2 221
09  Moldavia Zdob și Zdub & Frații Advahov "Trenulețul" Trena Errumaniera, Ingelesa 8 154
10  Portugal Maro "Saudade, saudade" Oroimina, oroimina Ingelesa, Portugesa 4 208
11  Kroazia Mia Dimšić "Guilty Pleasure" Plazer erruduna Ingelesa, Kroaziera 11 75
12  Danimarka REDDI "The Show" Ikuskizuna Ingelesa 13 55
13  Austria LUM!X feat. Pia Maria "Halo" Haloa Ingelesa 15 42
14  Islandia Systur "Með hækkandi sól" Ateratzen den eguzkiarekin Islandiera 10 103
15  Grezia Amanda Georgiadi Tenfjord "Die Together" Elkarrekin hil Ingelesa 3 211
16  Norvegia Subwoolfer "Give That Wolf a Banana" Emaiozu platano bat otso horri Ingelesa 6 177
17  Armenia Rosa Linn "Snap" Klaskatu Ingelesa 5 187

2. finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdi honetan 18 herrialdek hartu zuten parte. Emanaldia maiatzaren 12an izan zen, osteguna, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen zuten herrialdeetaz gain, Alemania, Erresuma Batua eta Espainiak bozkatu ahal izan zuten.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarazko itzulpena Hizkuntza Posizioa Puntuak
01  Finlandia The Rasmus "Jezebel" Ingelesa 7 162
02  Israel Michael Ben David "I.M" Naiz Ingelesa 13 61
03  Serbia Konstrakta "In corpore sano" Gorputz osasuntsuan Serbiera, Latina 3 237
04  Azerbaijan Nadir Rüstəmli "Fade to Black" Beltzera itzali Ingelesa 10 96
05  Georgia Circus Mircus "Lock Me In"​ Sar nazazu Ingelesa 18 22
06  Malta Emma Muscat "I Am What I Am" Naizena naiz Ingelesa 16 47
07  San Marino Achille Lauro "Stripper" Italiera, Ingelesa 14 50
08  Australia Sheldon Riley "Not the Same" Berdina ez Ingelesa 2 243
09  Zipre Andromache "Ela" (Έλα) Goazen Ingelesa, Greziera 12 63
10  Irlanda Brooke "That's Rich" Egundokoa da hori Ingelesa 15 47
11  Ipar Mazedonia Andrea "Circles" Zirkuluak Ingelesa 11 79
12  Estonia Stefan "Hope" Itxaropena Ingelesa 5 209
13  Errumania WRS "Llámame" Dei nazazu Ingelesa, Gaztelania 9 118
14  Polonia Ochman "River" Ibaia Ingelesa 6 198
15  Montenegro Vladana "Breathe" Arnastu Ingelesa, Italiera 17 33
16  Belgika Jérémie Makiese "Miss You" Zu faltan bota Ingelesa 8 151
17  Suedia Cornelia Jakobs "Hold Me Closer" Heldu nazazu estuago Ingelesa 1 396
18  Txekia We Are Domi "Lights Off" Argiak itzalita Ingelesa 4 227

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala maiatzaren 14an izan zen, larunbata. Bertan, finalerdi bakoitzeko 10 herrialde hoberenek hartu zuten parte, Big 5 herrialdeekin (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia) batera. Hemen, 40 parte hartzaileek bozka ahal izan zuten.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarazko itzulpena Hizkuntza Posizioa Puntuak
01  Txekia We Are Domi "Lights Off" Argiak itzalita Ingelesa 22 38
02  Errumania WRS "Llámame" Dei nazazu Ingelesa, Gaztelania 18 65
03  Portugal Maro "Saudade, saudade" Oroimina, oroimina Ingelesa, Portugesa 9 207
04  Finlandia The Rasmus "Jezebel" Ingelesa 21 38
05  Suitza Marius Bear "Boys Do Cry" Mutilek negar egiten dute Ingelesa 17 78
06  Frantzia Alvan & Ahez "Fulenn" Txinparta Bretainiera 24 17
07  Norvegia Subwoolfer "Give That Wolf a Banana" Emaiozu platano bat otso horri Ingelesa 10 182
08  Armenia Rosa Linn "Snap" Klaskatu Ingelesa 20 61
09  Italia Mahmood & Blanco "Brividi" Hotzikarak Italiera 6 268
10  Espainia Chanel "SloMo" Kamara geldoan Gaztelania, Ingelesa 3 459
11  Herbehereak S10 "De diepte" Sakontasuna Nederlandera 11 171
12  Ukraina Kalush Orchestra "Stefania" (Стефанія) Ukrainera 1 631
13  Alemania Malik Harris "Rockstars" Rock izarrak Ingelesa 25 6
14  Lituania Monika Liu "Sentimentai" Sentimenduak Lituaniera 14 128
15  Azerbaijan Nadir Rüstəmli "Fade to Black" Beltzera itzali Ingelesa 16 106
16  Belgika Jérémie Makiese "Miss You" Zu faltan bota Ingelesa 19 64
17  Grezia Amanda Georgiadi Tenfjord "Die Together" Elkarrekin hil Ingelesa 8 215
18  Islandia Systur "Með hækkandi sól" Ateratzen den eguzkiarekin Islandiera 23 20
19  Moldavia Zdob și Zdub & Frații Advahov "Trenulețul" Trena Errumaniera, Ingelesa 7 253
20  Suedia Cornelia Jakobs "Hold Me Closer" Heldu nazazu estuago Ingelesa 4 438
21  Australia Sheldon Riley "Not the Same" Berdina ez Ingelesa 15 125
22  Erresuma Batua Sam Ryder "Space Man" Espazioko gizona Ingelesa 2 466
23  Polonia Ochman "River" Ibaia Ingelesa 12 151
24  Serbia Konstrakta "In corpore sano" Gorputz osasuntsuan Serbiera, Latina 5 312
25  Estonia Stefan "Hope" Itxaropena Ingelesa 13 141

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainaren hautagaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainan Vidbir 2022 lehiaketak erabaki behar zuen nor izango ote zen Ukrainako ordezkaria Eurovisionen. 2022ko otsailaren 13an jokatu zen Vidbir 2022-en finala, eta Alina Pash abeslariak irabazi zuen "Shadows of Forgotten Ancestors" abestiarekin. Hala ere, lehiaketa ondoren polemika piztu zen, Pash 2015ean Errusiatik Krimeara bidaiatu omen zela azaleratu baitzen. 2014tik Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazka politiko eta militarragatik, galerazita dago ukrainiar hiritarrentzat Krimeara Errusiatik sartzea. Krimeara Ukrainatik legez sartu zela frogatzeko ukrainiar mugazainen ustezko dokumentuak erakutsi zituen Pashen taldeak, baina ukrainiar mugazainek dokumentu horiek beraiengandik ez zetoztela adierazi zuten. Otsailaren 16an, Pashek dokumentuak bere taldeko zuzendariak faltsutu zituela onartu zuen, eta bere hautagaitza bertan behera utzi zuen.[30] Otsailaren 22an UA:PBC ukrainar telebista publikoak Vidbir-reko bigarren sailkatuak, Kalush Orchestra, baieztatu zituen ordezkari bezala.[31]

Errusiaren kanporatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren, otsailaren 24an martxan jarria, UA:PBC ukrainar telebista publikoak Europako Irrati-Telebista Batasuneko (EBU) errusiar kideak (VGTRK eta Channel One Russia) kanporatzea eskatu zuen. Eskaerak errusiar hedabide hauek errusiar gobernuaren propaganda zabaltzeko tresnak direla argudiatu zuen. Kide horiek kanporatuz gero, ezingo lukete lehiaketan parte hartu. Hasiera batean, EBUk bai Errusia bai Ukraina lehiaketan parte hartzeko baimenduak zeudela erantzun zuen, ekitaldiaren izaera ez-politikoa aipatuz.[32] Beste hainbat kidek EBUren adierazpenaren inguruan kezka adierazi zuten, eta Errusia lehiaketatik kanporatzeko deia egin zuten. Hain zuzen, Finlandia eta Estoniako irrati-telebista publikoek ez zutela ordezkaririk bidaliko adierazi zuten, Errusia kanporatu ezean.[33][34] Otsailaren 25ean, EBUk Errusiak ez zuela parte hartuko iragarri zuen, lehiaketari aipu-galtzea ekarriko ziola argudiatuz. Hurrengo egunean, errusiar VGTRK, Channel One eta Radio Dom Ostankino hedabideak EBUtik atera ziren, hurrengo edizioetarako errusiar partaidetza ezinduz.[35]

Eszenatokiaren funtzionamendu arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko apilaren 30ean, ekitaldirako lehen entseguen egunean, eszenatokiaren "eguzki kinetiko" elementu nagusiaren funtzionamendu arazoak azaleratu ziren: La Repubblica eta La Stampa italiar egunkariek ezagutarazi zutenez, elementu hau osatzen duten arkuek ezin zuten burutu diseinuan aurreikusitako mugimendua osotasunean, eta arazoa ezin zen erabat konpondu zuzeneko ikuskizunetarako.[36] Bi egun lehenago, delegazio partaide batzuek bere eszenaratzea moldatzeko abisua jaso zuten. Maiatzaren 2an baieztatu zenez, EBUk adierazpen bat egin zien delegazioei: arkuak era estatikoan mantenduko dira lehiakide guztien emanaldietan, partaide batetik bestera pasatzeko dagoen denbora murritzagatik, eta ikuskizunetako bestelako emanaldietan soilik ikusi ahal izango dira arkuak mugimenduan.[37]

Ustezko epaimahai irregulartasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren finalerdiaren epaimahai bozketan sei herrialdeetako epaimahaietan (Azerbaijan, Errumania, Georgia, Montenegro, Polonia, eta San Marino) botu-patroi irregularrak hauteman zituela adierazi zuen EBUk. Ondorioz, sei herrialde horientzako ordezko epaimahai emaitzak kalkulatu ziren finalerdian eta finalean, antzeko bozketa joera historiala daukaten herrialdeen emaitzen arabera, finalerdien zozketako potoetan zehaztu bezala.[38] Maiatzaren 19an, baliogabetutako epaimahaien bigarren finalerdiko emaitza osoak argitaratu zituen EBUk.[39] Montenegro, Errumania eta San Marinoko telebistek ukatu egin zuten beren aldetik arau-hausterik egon zenik, eta azken biek beste irregulartasun batzuk antzeman ez zirela argudiatu zuten.[40][41][41] Errumaniako telebistak 2023an hasita lehiaketa utzi eta EBUren aurkako lege-neurriak hartzeko mehatxua egin zuen.[42]

Beste herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  Andorra: 2020ko abuztuaren 1ean, 2009ko ordezkaria izan zen Susanne Georgik Andorrako lehendakariarekin etorkizun hurbilean Eurovisionera bueltatzea adostu zuela aitortu zuen. Hala ere, Andorrako Irrati-Telebistak (RTVA) 2022ean ez zuela parte hartuko adierazi zuen.
  •  Bielorrusia: 2021eko maiatzaren 28an, EBUk Bielorrusiar Irrati Telebistaren (BTRC) kidetza bertan behera uztea adostu zuen, hedabidea 2020ko gobernu-krisian Bielorrusiar gobernuaren aldeko propaganda transmititzeko erabili zelakoan. BTRCri bi aste eman zitzaizkion erantzuteko, baina honen isiltasunaren aurrean, uztailaren 1ean haien suspentsioa indarrean sartu zen. Honen arabera, hedabideak ezingo du EBUk antolatutako ebentoetan parte hartu ezta hauek erretransmititu ere 3 urtez, hau da, 2024ko uztailaren 1era arte. Honek, beraz, Bielorrusiaren Eurovisioneko partaidetza ezintzen du.
  •  Bosnia-Herzegovina: 2021eko ekainean, Bosnia eta Herzegovinako Irrati Telebistak (BHRT) datozen urteetan herrialdea bueltatzeko nahiko probabilitate gutxi zeudela aitortu zuen, arazo finantziarioak zirela eta. 2021eko urriaren 12an, 2022ko edizioan ez zutela parte hartuko konfirmatu zuten.
  •  Eslovakia: 2021eko ekainean, Eslovakiar Irrati Telebistak (RTVS) 2022ko leihaketan ez zutela parte hartuko konfirmatu zuen, finantziazio arazoak eta interes baxua argudiatuz.
  •  Hungaria: 2021eko urriaren 11an, MTVA-k (Hungariar telebistak) 2022ko A Dal programaren arauak aurkeztu zituen. Programa hau herrialdeak bere Eurovisioneko ordezkaria hautatzeko erabili da historikoki, eta herrialdeak Eurovision 2019an bertan behera utzi ondoren, Hungariar musika herrialdean promozionatzeko erabili da. Hala ere, arauek ez zuten Eurovision aipatzen, eta honen arauak apurtuko lituzketen kantak onartzen zituen. Azkenean, Hungaria ez zen ageri EBUk argitaratutako partaide zerrendan.
  •  Luxenburgo: 2021eko abuztuaren 28an, Luxenburgoko Irrati Telebistak (RTL) herrialdeak ez zuela 2022ko leihaketan parte hartuko konfirmatu zuen.
  •  Monako: 2021eko abuztuaren 30ean, Monakoko Telebistak (TMC) herrialdeak ez zuela 2022ko edizioan parte hartuko konfirmatu zuen. Hala ere, urte bereko abenduan, herrialdearen 2022ko aurrekontu ofizialak argitaratu ziren, eta bertan "Herrialdearen 2023ko Eurovisioneko partaidetza sustatzeko" 100.000€ bidaltzen ziren. Era berean, herrialdeak hedabide zerbitzu publiko berria sortuko zuela adierazi zen, Monte-Carlo Riviera izenekoa. Hau TV5 taldean sartuko litzateke, TMC ez bezala, guztiz France Télévisions-en propietate dena.
  •  Turkia: Nahiz eta 2021eko ekainean EBUk zein Turkiar Irrati Telebistako (TRT) zuzendari orokorrak Eurovisionera bueltatzeko elkarrizketetan egotea konfirmatu zuten, Turkia ez zen partaide-zerrenda ofizialean ageri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Turin, Italy, to host the 66th Eurovision Song Contest in May 2022» Eurovision.tv 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  2. (Ingelesez) «REVEALED: the 41 countries joining Eurovision in Turin 2022» Eurovision.tv 2021-10-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
  3. (Ingelesez) «EBU statement regarding the participation of Russia in the Eurovision Song Contest 2022» Eurovision.tv 2021-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  4. (Italieraz) eurofestival. Eurovision 2022, Bertinoro si candida con Forlì e Cesena "a nome di tutta la Romagna". (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  5. (Ingelesez) Granger, Anthony. (2021-07-12). «🇮🇹 Eurovision 2022: Bologna Submits Bid to Host Eurovision» Eurovoix (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  6. (Italieraz) «Eurovision 2022 in Italia, Raggi candida Roma: "È il palcoscenico perfetto"» RomaToday (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  7. (Italieraz) Fiorentino, Redazione Corriere. (2021-05-24). «Firenze, Nardella candida la città a ospitare l’Eurovision del 2022: «Ci proveremo concretamente»» Corriere Fiorentino (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  8. (Italieraz) Rossini, Federico. Eurovision 2022: anche Jesolo si candida a ospitare la rassegna. (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  9. (Italieraz) eurofestival. Dopo Torino, ecco Pesaro: candidatura ufficiale per ospitare l'Eurovision 2022. (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  10. (Italieraz) «Gnassi lancia la sfida: "A Rimini l'edizione 2022 dell'Eurovision"» RiminiToday (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  11. (Italieraz) «Eurovision 2022, il governatore Toti accoglie la proposta del sindaco Biancheri: «Deve essere a Sanremo»» Riviera24 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  12. (Italieraz) «Torino si candida ufficialmente per l’Eurovision del 2022» La Stampa 2021-07-09 (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  13. (Italieraz) redazione. (2021-05-29). «Bari pensa a candidarsi per l'Eurovision 2022, il Comune valuta i requisiti richiesti» BORDERLINE24.COM - Il Giornale online aggiornato 24 ore su 24 su politica, cronaca, sport, spettacoli, musica, cultura, inchieste, rubriche (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  14. (Italieraz) «Eurovision, Vecchi: "Candidiamo Reggio e la Rcf Arena per la finale 2022"» Reggionline -Telereggio - Ultime notizie Reggio Emilia 2021-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  15. Eurovision 2022, ecco le undici città italiane che hanno presentato i loro progetti
  16. Eurovision 2022: Five Cities Remain in Contention to Host Eurovision
  17. Eurovision 2022: Pre-Recorded Backing Vocals Remain After Trial in Rotterdam
  18. Theme Art: 'The Sound of Beauty' explained
  19. Eurovision 2022 Hosts: Laura Pausini, Alessandro Cattelan and Mika
  20. Eurovision 2022: RAI reveals a first look at the Turin stage design “The Sun Within”
  21. Eurovision 2022 stage will be created by Italian designers Atelier Francesca Montinaro
  22. Eurovision 2022: Full Postcard Concept Revealed
  23. (Ingelesez) William Lee Adams. (2022-04-23). «Semi-Final 1 opening act: Drone choreography and laser displays will wow Eurovision viewers» Wiwibloggs (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  24. Italo-Disco Interval: Dardust, Benny Benassi + Sophie & The Giants
  25. Diodato will sing during Semi-Final 1 interval of Eurovision 2022…which will also feature a “DJ Set” of some kind
  26. (Ingelesez) William Lee Adams. (2022-04-28). «Eurovision 2022: Semi-Final 2 opening act will focus on “Italian gestures” and play on “Just Dance” rhythm game» Wiwibloggs (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  27. Il Volo return to Eurovision for the Second Semi-Final in Turin
  28. Eurovision 2022: Måneskin & Gigliola Cinquetti to Feature in Grand Final
  29. Semi-Final Allocation Draw: Pots, Palaces and Participants
  30. “I don’t want this virtual war” — Alina Pash withdraws from Eurovision following Crimea travel controversy
  31. Гурт «Kalush Orchestra» представить Україну на Євробаченні в Турині
  32. Eurovision: Russia can compete despite invasion of Ukraine
  33. Yle vetoaa Euroopan yleisradiounioniin Venäjän sulkemiseksi pois Euroviisuista
  34. Eesti osalemine Eurovisioonil sõltub Venemaa osalusest
  35. All Russian public broadcasters announce departure from the European Broadcasting Union
  36. Eurovision 2022, problemi al palco: il sole cinetico avrà movimento ridotto
  37. Kaos i kulissen: Danmark tvunget til at ændre i Eurovision-optræden i sidste øjeblik
  38. EBU statement regarding voting patterns during 2022 shows
  39. EBU Statement: Irregular voting patterns during Second Semi-Final 2022
  40. Navodno neregularno glasanje nema veze sa Crnom Gorom
  41. a b EBU cambia il voto di San Marino: aveva dato 12 punti all'Italia
  42. Romania: TVR Threatens to Withdraw From Eurovision Song Contest Following Response to Jury Voting Irregularities

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]