2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea


2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2023ko maiatza
Bigarren finalerdia 2023ko maiatza
Finala 2023ko maiatza
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)

2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 67. edizioa izango da. Erresuma Batuan ospatzea erabaki da; Ukrainak irabazi zuen 2022ko edizioa, baina ezin izan zituen ekitaldia antolatzeko segurtasun-baldintzak bermatu 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioren ondorioz. Ekitaldiak bi finalerdi eta final handi bat izango ditu. Bederatzigarren aldia izango da lehiaketa Erresuma Batuan ospatzen dela.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko edizioa Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin, eta tradizioa jarraituz, 2023ko lehiaketa antolatzeko gonbidapena Ukrainak jaso zuen.[1] Hala ere, 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioak sortutako egoera ageria izanik, laster espekulatu zen antolakuntza beste herrialde batek hartu beharko zuela.[2] Hainbat herrialde eskaini ziren antolatzeko Ukrainak ezin ezean, hauen artean Belgika, Erresuma Batua, Espainia, Herbehereak, Italia, Polonia eta Suedia.

Ukraina baketu batean antolatu ahal izateko nahia adierazi zuen Mykola Chernotytskyi UA:PBC ukrainar telebista publikoko buruak, eta baita 2022ko maiatzaren 20an elkarrizketak hasiko zituztela Europako Irrati-Telebista Batasunarekin (EBU).[3] Volodymyr Zelensky Ukrainako presidenteak egun batean lehiaketa Mariupol hirian ospatu ahal izateko nahia itxaropena adierazi zuen.[4]

2022ko ekainaren 16an, UA:PBC eta ukrainar gobernua EBUrekin bildu ziren lehiaketa Ukrainan ospatzeko aukerak aztertzeko. Hurrengo egunean, Ukrainak ez zituela betetzen ekitaldia jaso ahal izateko segurtasun-baldintzak adierazi zuen EBUk, eta ordez 2022ko ediozoko bigarren sailkatuarekin, BBC-rekin, elkarrizketak hasiko zituela.[5] Chernotytskyi UA:PBC-ko buruak eta Oleksandr Tkachenko ukrainar kultura ministroak ekitaldia Ukrainan egiteko elkarrizketak jarraitzea eskatu zuten, eta besteak beste, Boris Johnson britainiar lehen ministroaren babesa jaso zuten.[6] EBUk ekainaren 23an bere erabakia baieztatu zuen, segurtasun kezkak zehaztuz eta egoitza hautaketa ez politizatzeko eskatuz.[7] Lehiaketa aurreko urteko irabazleak jaso ez zuen azken aldia 1980ko edizioa izan zen.

2022ko uztailaren 25ean, EBU, UA:PBC eta BBC-ek lehiaketa Erresuma Batuan egingo zela iragarri zuten, eta hiria hautatzeko lizitazio-prozesua aste berean hasiko zela. UA:PBC BBC-ren lankide izango zela ere iragarri zen, ikuskizunetan ukrainar elementuak sartzeko.[8]

Bederatzigarren aldia izango da ekitaldia Erresuma Batuan egiten dela, bere errekorra handituz, izan ere hauetatik bosgarren aldia izango da beste herrialde bat ordezkatzen dutela antolaketan. Azkenengoz 1998ko edizioa hartu zuten, Birminghamen.

Hiriaren hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainak ezingo zuela antolatu iragarri bezain pronto, Erresuma Batuan egingo zela irabagarri haurretik, Erresuma Batuko hogei hirik adierazi zuten egoitza izateko interesa: Aberdeen, Belfast, Birmingham, Brighton, Bristol, Cardiff, Darlington, Derry, Edinburgo, Glasgow, Leeds, Liverpool, Londres, Manchester, Nottingham, Newcastle, Prudhoe, Sheffield, Sunderland eta Wolverhampton.[9][10] Hala, Brighton, Cardiff, Derry, Nottingham eta Sunderland hiriek bere proposamena erretiratu zuten geroago. 2022ko abuztuaren 12an , BBC-ek zazpi hiri finalista hautatu zituen: Birmingham, Glasgow, Leeds, Liverpool, Manchester, Newcastle eta Sheffield.[11]

Behin-behineko partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Artista Abestia
 Albania 2022ko abenduan hautatzeke 2022ko abenduan hautatzeke
 Austria
 Belgika
 Danimarka
 Errumania
 Eslovenia
 Estonia
 Finlandia 2023ko otsailan hautatzeke 2023ko otsailan hautatzeke
 Grezia
 Herbehereak
 Irlanda
 Islandia 2023ko martxoaren 4an hautatzeke 2023ko martxoaren 4an hautatzeke
 Israel Noa Kirel
 Grezia
 Letonia
 Lituania
 Malta 2023ko otsailaren 11an hautatzeke 2023ko otsailaren 11an hautatzeke
 Norvegia 2023ko otsailan hautatzeke 2023ko otsailan hautatzeke
 Polonia
 Portugal
 San Marino
 Serbia
 Suedia 2023ko martxoaren 11an hautatzeke 2023ko martxoaren 11an hautatzeke
 Suitza
 Zipre

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdi bakoitzeko 10 herrialde hoberenek hartuko dute parte finalean. Beraiekin batera, aurreko ediozoko irabazlea (Ukraina) eta Big 5 herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia) zuzenki sailatuak daude.

Herrialdea Artista Abestia
 Alemania
 Erresuma Batua
 Espainia 2023ko otsailaren 4an hautatzeke 2023ko otsailaren 4an hautatzeke
 Frantzia
 Italia 2023ko otsailaren 11an hautatzeke 2023ko otsailaren 11an hautatzeke
 Ukraina

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Eurovision 2022: Winner's Press Conference with Kalush Orchestra» Eurovision.tv 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  2. (Ingelesez) «Ukraine wins 2022 Eurovision song contest as UK finishes second in Turin» The Guardian 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  3. «Eurovision 2023: Discussions with Ukraine and the EBU Regarding Hosting to Commence on Friday» Eurovoix (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  4. «Ukrainian president hopes to host Eurovision in Mariupol 'one day'» AA (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  5. (Ingelesez) «EBU Statement on Hosting of 2023 Eurovision Song Contest» Eurovision.tv 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  6. (Ingelesez) «Eurovision rules out Ukraine as host of next year's song contest» The New York Times 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  7. (Ingelesez) «Further EBU Statement on Hosting of 2023 Eurovision Song Contest» Eurovision.tv 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  8. (Ingelesez) «EBU, UA:PBC and BBC agree to host 2023 Eurovision Song Contest in the United Kingdom» Eurovision.tv 2022-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  9. (Ingelesez) «The UK reacts to the news of their country hosting Eurovision» Escxtra 2022-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  10. (Ingelesez) «Eurovision 2023: 🇬🇧 Derry Investigates Bid to Host Eurovision» Eurovoix 2022-08-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  11. (Ingelesez) BBC. (2022-08-12). BBC announces seven cities shortlisted to host the 2023 Eurovision Song Contest. (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]