2023ko protestak Frantzian

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko protestak Frantzian
Irudia
Motagizarte mugimendu
Indarraldi2023 - 
HerrialdeaFrantzia
Kausa2023 French pension reform bill (en) Itzuli
Martxoaren 15eko kaleko posterra.
Auch (Okzitania[1]).
Toulouse (Okzitania[2]).

2023ko protestak Frantzian urtarrilaren 19tik Emmanuel Macronen gobernuaren pentsioen erreformaren aurkariek antolatutako greba orokorrak eta manifestazioak dira, erretiro adina 62 urtetik 64ra igotzea aurreikusten duena; lege berriak, gainera, pentsioetarako urteko ekarpenak handituko lituzke, urtean zehar 41 ordainketatik 43ra. Erretreten erreformaren kontrako protesta ugari antolatu ziren urtarrilaren 19tik, mobilizazio jendetsuak eta historikoak.

Oposizio handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen unetik protestak estatu osoan zabaldu ziren, Ipar Euskal Herrian ere bai. Kontuak ez zitzaizkion atera Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteari. Kaleko legitimitatea galdua zuela ikusita, parlamentuarena lortzen saiatu zen erretretaren erreforma aurrera atera ahal izateko, baina huts egin zuen, Senatuaren baiezkoa besapean izan arren. Asanbleako saioa hasi baino lehenago, ministroak bildu zituen Macronek, eta jakinarazi zien gobernuari lege bat bozketarik gabe onartzeko eskumena ematen dion konstituzioaren 49.3 artikulua erabiltzea hobetsi duela. Horrenbestez, erretretaren erreforma indarrean sartuko zen, baldin eta gobernuak jasoko zituen zentsura mozioek aurrera egiten ez bazuten.[3]

Zentsura mozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Gobernuak erretretaren erreforma 49.3 artikularen bidez onartu ostean, Frantziako Nazio Biltzarreank Emmanuel Macron presidentearen kontra bi zentsura mozioak aurkeztu ziren. LIOT zentristak aurkeztu zuen horietako bat; Bertrand Pancherrek eta beste 90 legebiltzarkidek sinatu zuten. Marine Le Penek beste bat aurkeztu zuen eskuin muturraren izenean.[4]

Baian erretretaren erreforma parlamentuan geratzeko azken saioak huts egin zuen nahiz eta ahuldu Frantziako Gobernuaren kapital politikoa. Frantziako Asanbleak bederatzi boto eskasengatik bota zuen atzera erreforma oztopatzeko Elisabeth Borneren gobernuaren aurka jarritako bi zentsura mozioetako bat: 287 boto behar ziren aurrera egiteko, eta LIOT taldeak aurkeztutakoak 278 jaso zituen. Horien artean zeuden LR Errepublikanoak eskuineko alderdiko hemeretzi diputatu. Babes gutxiago jaso zuen, aldiz, RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdiaren zentsura mozioak: aldeko 94 boto.

Frantziako Gobernuak zentsura mozioak gainditzeak esan nahi zuen onartuta geratu zela Ipar Euskal Herrian eta Frantzian erretretaren adina 62 urtetik 64ra atzeratzen zuen legegaia. Ez zen, ordea, automatikoki indarrean jarriko, horretarako Emmanuel Macron presidentearen sinadura behar baita. Ez sinatzeko eskatu zituen oposizioak, herritar gehienak aurka daudelakoan.[5]

Sarkozyren aurrekaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macronek 62tik 64ra igotzeko proposamena Nicolas Sarkozy-ren 2010eko presidente ohiaren aldean, erretiro-adina 60tik 62ra igo zen. Frantzian zehar greba eta protesta masiboak ere ekarri zituen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]