Edukira joan

2024ko Espainiako Matematikako Errege Elkartearen Biltzar Bienala

Wikipedia, Entziklopedia askea
2024ko Espainiako Matematikako Errege Elkartearen Biltzar Bienala
Motaekitaldi
Denbora-tarte2024ko urtarrilaren 22a - 2024ko urtarrilaren 26a
2026
KokalekuIruñea
HerrialdeaEspainia
AntolatzaileaEspainiako Matematikako Errege Elkartea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Partehartzaile kopuru600

2024ko Espainiako Matematikako Errege Elkartearen Biltzar Bienala 2024ko urtarrilaren 22tik 26ra izan zen, Iruñean.[1]

Bienal hori Elkartearen hamargarren kongresua izan zen, eta Matematika Nafarroaren alorrean egin den lehen ekitaldi nazionala izan zen.

Kongresua hasi baino lehen, 2023ko azaroaren 6tik 18ra, Matemáticas a pie de calle erakusketa antolatu zuten.[2]

Kongresuaren inaugurazioa urtarrilaren 22an egin zuten; bertan izan ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Ramón Gonzalo; Iruñeko alkatea, Joseba Asiron; Espainiako Matematikako Errege Elkarteko presidentea, Eva Gallardo; Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo; eta Antolaketa Batzordeko presidentesa, María Jesús Campión.[3] María José Asiainek Navarra Televisión azaldu zuen Bienal Kongresua.[4]

Urtarrilaren 22an, Espainiako Matematikako Errege Elkartearen Gobernu Batzordeko lau aholkulari aukeratzeko bozketa egin zuten. 144 bazkideek eman zuten botoa. Aukeratutako aholkulariak izan ziren Julio Bernués Pardo (115 boto), Juan Matías Sepulcre García (101 boto) eta David Gómez‑Ullate Oteiza (95 boto).[5]

Urtarrilaren 23an, matematikaren dibulgatzailea den Eduardo Sáenz de Cabezónek hitzaldia eman zuen.[6]

Urtarrilaren 24an, Nafarroako Gobernuak hartuko zuen parte hartzaileentzako harrera instituzionala.[7]

Urtarrilaren 25ean, Liga Matemáticako partida zuzenean jokatu zen Matemágicos eta EHUler artean.[8] Emaitza 2‑2 izan zen.[9]

Urtarrilaren 26an, Nafarroako Matematika Olinpiadako saio bat antolatu zuten, eta Gustavo Ochoa irakasleari omenaldia egin zioten. Ekitaldiaren egilea Nicolás Atanes izan zen; bertan izan ziren errektorea, Ramón Gonzalo García; María José Asiain, NUPeko Estistika, Informatika eta Matematiketa sailaren zuzendaria; eta Olimpiadako ohiko kide asko, besteak beste José Sebastián (2011), José María Armendáriz (2019), David Lecumberri (2020, 2021) eta Mikel Pérez de Gracia (2023, 2024). Beste hainbat lagunek bideo bidez bidali zituzten beren ekarpenak, esaterako Ander Lamaisón (2009, 2010), Iñigo Urtiaga Erneta (2012), Sergio Cía Luvecce (2016), Alejandro Basilio Galván (2017, 2018) edo Ander Miranda (2022). Eskerrak adierazteko bideoak ere bidali zituzten María Gaspar (Espainiako Matematikako Errege Elkartearen Olimpiaden Batzordeko presidentesa), Daniel Lasaosa Medarde (Nafarroako Matematikako Olimpiadaren prestatzailea), Jorge Casanova Moya (ohiko Olimpiadakoa eta Zaragozako Unibertsitatean Matematika eta Fisika ikasten ari dena) eta Elma Saiz (Espainiako Gobernuko Barneko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako ministroa).[10] Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chivitek mezua bidali zuen, zeinean esaten zuen: «[Gustavo Ochoa] inoiz ez dezan galdu matematikarekiko pasio hori. Omenaldi oro merezia da hezkuntza dagoenean eta zeure ahalegin guztia jartzen duzunean jakintzak transmititzeko.»[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) NOTICIAS, DIARIO DE. (2024-01-18). «La UPNA acogerá el evento de mayor repercusión científica en el campo de las matemáticas en España» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-09-21).
  2. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Matemáticas a pie de calle» Cadena SER (kontsulta data: 2025-09-21).
  3. (Gaztelaniaz) «La consejera Fanlo interviene en la apertura del Congreso Bienal de la Real Sociedad Matemática Española» Navarra.es (kontsulta data: 2025-09-21).
  4. (Gaztelaniaz) navarratelevision.es. (0001-01-01). «navarratelevision.es» navarratelevision.es (kontsulta data: 2025-09-21).
  5. «Resultados de las elecciones a la Junta de Gobierno – Real Sociedad Matemática Española» www.rsme.es (kontsulta data: 2025-09-21).
  6. «Actualidad - El divulgador Eduardo Sáenz de Cabezón imparte el próximo martes en la UPNA una charla abierta a todos los públicos - UPNA» www.unavarra.es (kontsulta data: 2025-09-21).
  7. (Gaztelaniaz) «La consejera Fanlo interviene durante la recepción en el Palacio de Navarra participantes del Congreso Bienal de la Real Sociedad Matemática Española» Europa Press Fotos (kontsulta data: 2025-09-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Los equipos matemáticos de la UPNA y la UPV/EHU se enfrentarán presencialmente este jueves en Pamplona» pamplonaactual.com (kontsulta data: 2025-09-21).
  9. (Gaztelaniaz) «La UPNA empata 2-2 contra la UPV/EHU en el partido presencial de la Liga Matemática» pamplonaactual.com (kontsulta data: 2025-09-21).
  10. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. (2024-01-26). «Elma Saiz Olimpiada Matemática Navarra» Internet Archive (kontsulta data: 2025-12-08).
  11. (Gaztelaniaz) RSME, Comunicación. (2024-02-09). «Olimpiada Matemática Navarra» Real Sociedad Matemática Española (kontsulta data: 2025-12-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]