Edukira joan

2024ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartutako euskal herritar kirolariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «2024ko Udako Paralinpiar Jokoak»
Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
?.  Euskal Herria 2 1 2 5
Guztira 549 551 607 1.707

Euskal Herria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak talde onartua ez bazen, 5 domina lortu zituen eta, horri esker, 44. postuan egongo zatekeen, Portugal (43.a) eta Etiopia eta Singapur (45.a) artean. Dorian Foulon Baionako Urt Velo 64 taldeko txirrindulariak urrezko domina eskuratu zuen C5 diziplinako 4.000 metroko bakarkako lasterketan. Gainera, Foulonek munduko marka ezarri zuen sailkapen proban, baita olinpikoa ere, 4.13.93ko denbora eginez.[1] Heïdi Gaugainek zilarrezko domina eskuratu zuen C5 mailako banakako jazarpenean.[2]. Mariam Eniola para-badmintonlariak brontzezko domina irabazi zuen emakumezkoen SL3 modalitatean.[3] Ander Cepas donostiarrak brontzezko domina irabazi zuen mahai tenisean, MS9 kategorian.[4] Iñigo Llopis donostiarrak urrea ere lortu zuen S8 mailako bizkar estiloko 100 metroko proban, 1.05.58ko denbora eginez.[1] Llopisek lau estiloetako 400 metrokoaren erreleboetan brontzezko domina ere irabazi zuen,[5] baina taldekako lana izanda ez dugu kontuan hartzen.

Parte hartzaileak kirolaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako 11 kirol olinpikoetatik 9an hartu zuten parte euskal kirolariek, Espainia, Frantzia eta Nigeriako selekzioekin.

Kirola Gizonak Emakumeak Guztira
Arkua 1 0 1
Arraunketa 0 1 1
Boccia 0 1 1
Gurpildun saskibaloia 1 4 5
Igeriketa 3 1 4
Kanoa 1 0 1
Mahai tenisa 2 0 2
Parabadmintona 0 1 1
Tiroa 1 0 1
Triatloia 0 1 1
Txirrindularitza 3 1 4
Guztira 12 10 22

Kirolarien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen 2024ko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuten 22 euskal kirolarien zerrenda.

Kirolaria Kirola Jaiotza Parte-hartzeak
Guillaume Toucoullet (W1) Baiona, 1984 Bi
Perle Bouge (2. maila) Roazhon, 1977 Bi
Amagoia Arrieta (BC1) Deba, 1974 Bat
Agurtzane Egiluz 3.0 Gasteiz, 1997 Bi
Laura Ugarte 2.5 Gasteiz, 1996 Bat
Naiara Rodriguez 2.5 Gasteiz, 2004 Bat
Beatriz Zudaire 3.0 Barañain, 2000 Bi
Asier García 4.0 Bilbo, 1981 Lau
Iñigo Llopis (S8 eta SM8) Donostia, 1998 Hiru
Ivan Salguero (S13) Iruñea, 1998 Hiru
Nahia Zudaire (S8) Usurbil, 2004 Bi
Mikel Erdozain (S8) Leioa, 2002 Bat


Higinio Rivero VL2 Barakaldo, 1982 Bi
Ander Cepas C9 Donostia, 2004 Bat
Iker Sastre C2 Bilbo, 1977 Bi
Mariam Eniola WS SL3 Ibadan, 2005 Bat
Fernando Mitxelena (PTS2) Donostia, 1972 Bat
Rakel Mateo (PTS2) Mungia, 1975 Hiru
Dorian Foulon (C5) Ar Chapel-Karozh, 1998 Bi
Alexandre Léauté (C2) Sant-Karadeg, 2000 Bi
Eduardo Santas (MC3) Zaragoza, 1989 Hiru
Heïdi Gaugain (C5) Mayenne, 2004 Bat

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]