2025eko Bandar Abbas portuko eztanda
| 2025eko Bandar Abbas portuko eztanda | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | leherketa sute |
| Data | 2025eko apirilaren 26a |
| Kokaleku | Shahid Rajai Port (en) |
| Herrialdea | Iran |
| Pertsona hilak | 70 |
| Pertsona zaurituak | 800 |
| Pertsona desagertuak | 6 |

2025eko Bandar Abbas portuko eztanda apirilaren 26an gertatu zen, Iran hegoaldean. Azken txostenen arabera gutxienez 65 pertsona hil ziren eta 1.200 baino gehiago zaurituak gertatu ziren. Sei pertsona desagertuta daude.[1]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leherketa 12:20 inguruan gertatu zen, portuan zeuden hainbat edukiontzitan.[2] Edukiontziek material arriskutsuak edo produktu kimikoak izan zitzaketen, esaterako, sodio perkloratoa, misiletarako erregai gisa erabiltzen den produktu kimikoa. Iranen misil balistikoen programari buruzko Estatu Batuen eta Iranen arteko elkarrizketen erdian gertatu zen leherketa. Eztanda 50 kilometrora entzun zen, eta dardara ere urrutira zabaldu zen. Gainera, portuaren inguruko eraikinetako leihoak hautsi ziren, eta ibilgailuetan ere izan ziren kalteak.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://cnnespanol.cnn.com/2025/04/26/mundo/bandar-abbas-explosion-heridos-iran-trax
- ↑ https://www.theguardian.com/world/2025/apr/26/huge-explosion-in-iranian-port-wounds-at-least-people
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9960725/gutxienez-lau-lagun-hil-eta-500-zauritu-dira-irango-bandar-abbas-portuan-gertatutako-leherketa-batean/
- ↑ https://www.reuters.com/world/middle-east/least-47-injured-after-explosion-port-irans-bandar-abbas-2025-04-26/
