Edukira joan

2025eko Corbieres mendiguneko sutea

Koordenatuak: 43°03′38″N 2°45′27″E / 43.0606°N 2.7576°E / 43.0606; 2.7576
Wikipedia, Entziklopedia askea
2025eko Corbieres mendiguneko sutea
Irudia
Map
MotaBaso-sute
Honen izena daramaCorbières (en) Itzuli
Denbora-tarte2025eko abuztuaren 5a - 
KokalekuCorbières (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Koordenatuak43°03′38″N 2°45′27″E / 43.0606°N 2.7576°E / 43.0606; 2.7576
Azalera17.000 ha
Pertsona hilak1 (2025eko abuztuaren 6a)
Pertsona zaurituak25

2025eko Corbieres mendiguneko sutea abuztuaren 5ean hasitako baso-sute zabala izan zen.

abuztuaren 5ean abiatu zen sutea, Okzitania hego-ekialdean, Aude departamenduko Corbieres mendigunean. Bi egun pasaturik, 17.000 bat hektarea erre ziren dagoeneko, eta beti aitzina egin zuten sugarrek. 2.500 suhiltzaile inguru deitu zituzten, 5000 bat ibilgailu erabili, eta segurtasun zerbitzuak herritarrak aterpetzen ari ziren emeki-emeki, sutetik urrunago. «Tarrapatan» antolatu behar izan zuten, hainbat herritarrek erran dutenez; izan ere, suak fite aitzina egiten zuen piztu zenez geroztik, geldi ezinik momentukotz. Sutea nola piztu zen zehazteko ikerketa bat ireki zuten, baina orain arte ez da hipotesirik baieztatu. François Bayrou Frantziako lehen ministroak iradoki zuen sutea errepide inguruetan hasi zela.[1]

Audeko prefeturak goizean agertu zuen agirian ohartarazi zuenez, momentukotz «hiru pertsona faltan» ziren, hurbilekoek ohartarazi zutenaren arabera. Bestalde, 60 bat urteko emazte bat hilik atzeman zuten bere etxean, eta hamahiru zauritu kontatu zituzten, 11 suhiltzaile eta bi herritar.[1]

Frantziako Gobernuak ez zuen beharrezkotzat jo Europako Batasunari laguntza eskatzea. Hala adierazi du Barne Ministerioko estatu idazkariak BFM TV telebista katean egindako elkarrizketa batean[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Leire Casamajou Elkegarai - Arantxa Elizegi Egileor - Iraia Leon Pego. (2025-08-07). «17.000 hektarea erre ditu dagoeneko Okzitania hego-ekialdeko suteak» Berria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]