Edukira joan

2025eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2025eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2025eko maiatzak 13
Bigarren finalerdia 2025eko maiatzak 15
Finala 2025eko maiatzak 17
Egoitza St. Jakobshalle, Basilea
Aurkezlea(k) Hazel Brugger
Sandra Studer
Michelle Hunziker (finala)
Antolatzailea Swiss Broadcasting Corporation (SRG SSR)
Partaide kopurua 37
Itzulerak  Montenegro
Erretiratuak  Moldavia
Irabazlea "Wasted love"
JJ
 Austria


2025eko Eurovision Abesti Lehiaketa Eurovision Abesti Lehiaketaren 69. edizioa izan zen. Suitzan egin zen (Basilea hirian), 2024ko lehiaketa estatu burujabe horrek irabazi baitzuen, Nemoren "The Code" abestiarekin. Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) eta Suitzako Irrati-Telebista Korporazioak (SRG SSR) antolatutako lehiaketa St. Jakobshalle estadioan egingo da. Bi finalerdi izan ziren, maiatzaren 13an eta 15ean; eta finala, 2025eko maiatzaren 17an.[1] Hazel Brugger komikoak eta Sandra Studer abeslariak aurkeztuko dituzte hiru zuzenekoak, eta Michelle Hunziker aurkezle eta modeloa batuko da finalerako.

37 estatu burujabek parte hartu zuten lehiaketan; Montenegro bi urteko hutsunearen ondoren itzuli zen. Hasiera batean, Moldaviak parte hartzeko asmoa zuen, baina gero atzera egin zuen arrazoi ekonomikoengatik eta bere selekzio nazionalaren hautemandako kalitateagatik.[2][3]

Polemika izan zen, Israelek 2023an Gazako zerrendan abiatutako inbasioa eta genozidioa gorabehera, antolatzaileek Israeli parte hartzen utzi ziotelako. Izan ere, aurrez eta urte hartan bertan ere, Eurovisionek ez zion Errusiari parte hartzen utzi, Errusiaren Ukrainako inbasioa zela eta; baina ez zuen inolako neurririk hartu estatu sionista inbaditzailearen aurka.[4][5] Finalean, Palestinaren aldeko zenbait ekintzaile agertokira igotzen saiatu ziren, israeldar ordezkaria abesten ari zela. Belgikak, israeldar ordezkaria agertokira igotzean, emisioa eten zuen, Israelek giza eskubideen aurka egindako urraketengatik eta prentsa askatasuna urratzeagatik. Espainiako telebistak, finalaren emanaldia hasi baino lehenago, mezu hau agertu zuen pantailan: «Giza eskubideen aurrean, isiltasuna ez da aukera bat. Bakea eta justizia Palestinarentzat»;[6] gainera, ez zuen israeldar ordezkaria aurkezteko ezer adierazi (gainerako estatuetako ordezkarientzat aurkezpenak egin zituen).[7] Lehiaketaren irabazleak, JJ austriar abeslariak, adierazi zuen hurrengo urtean Israel lehiaketatik kanporatuko zutela espero zuela.[8] Finala egin eta hiru egunera, Espainiako Erresumako lehendakari Pedro Sánchezek exijitu zuen Israel Eurovisionetik kanporatzea, Errusiarekin egin zen bezala.[9]

Leihaketa Austriak irabazi zuen, JJ abeslariak ordezkatuta, "Wasted love" (xahututako maitasuna) kantarekin. Austria lehen postuan amaitu zen epaimahaien botoan eta laugarren postuan telebotoan. Podioa Israelek (telebotoko irabazlea) eta Estoniak osatu zuten, Suedia eta Italia laugarren eta bosgarren amaitu zirelarik, hurrenez hurren.

Edizio honek hainbat estatistika interesgarri utzi zituen. Hasteko, irabazleak puntu gutxien lortu dituena da banatutako puntuazio-sistema erabiltzen denetik. Bestalde, hizkuntza-araurik ez dagoenetik, lehen aldia da kanten gehiengoa ingelesa ez den hizkuntza batean (guztiz edo partez) dagoela. Emaitzei dagokienez, edizio honetan hainbat herrialdek haien emaitzak hobetu zituzten: Albaniak inoiz izan duen teleboto altuena lortu du, eta Estoniak, Greziak eta Letoniak haien emaitzarik hoberena lortu dute 2002, 2013 eta 2015etik, hurrenez hurren. Suitzak inoiz egon den ezberdintasunik handiena lortu zuen epaimahaien (2. postua, 214 puntu) eta telebotoen (azken postua, 0 puntu) artean. Finalerako sailkapenei dagokienez, nabarmenak dira Lituania eta Portugal, haien arrakastarik luzeenak baieztatu baitzituzten (5 final segidan), eta Danimarka eta Malta finalera pasa zirela lehen aldiz 2019 eta 2021etik, hurrenez hurren. Beste aldetik, Azerbaijan da edizio honen ondoren finalerdietan urte gehien segidan daraman herrialdea, hirurekin, haren inoizko posturik txarrena lortu zuelarik (azkenekoa finalerdian). Montenegrok ere haren inoizko posturik txarrena lortu zuen, haren finalerdian azkenekoz ailegatu baizen.

2025eko lehiaketa Basilean (Suitza) egitekoa da, herrialdeak 2024ko lehiaketan lortutako garaipenaren ondoren, Nemok interpretatutako "The Code" abestiarekin. Hirugarren aldia izango da Suitzak lehiaketa antolatzen duena, aurretik 1956ko inaugurazio lehiaketarako eta 1989ko lehiaketarako egin baitzuen, Luganon eta Lausanan hurrenez hurren. Lehiaketarako aukeratutako lekua 12.400 eserlekuko St. Jakobshalle da, barruko kirol eta kontzertu ekitaldietarako egoitza gisa balio duena. Arena Basel-Landschafteko Münchenstein udalerrian dago, Basel-Stadteko mugaren ondo-ondoan.[1]

Messe eta Congress Center Basel gunean lehiaketarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte. Bertan kokatuko dira Eurovision Auzoa, lehiaketako parte-hartzaileen eta tokiko artisten emanaldiak hartzen dituena, eta baita publiko orokorrarentzako zuzeneko ikuskizunen proiekzioak ere; EuroClub, lehiaketetako parte-hartzaileen jaialdi ofizialak eta emanaldi pribatuak hartzen dituena; eta "Alfonbra Turkesa" ekitaldia 2025eko maiatzaren 11n, non lehiatzaileak eta haien ordezkaritzak akreditatutako prentsaren eta zaleen aurrean aurkezten diren, eta, ondoren, inaugurazio-ekitaldia ematen den.[10] St. Jakob-Park-ek finalaren proiekzioa egingo du Eurovisioneko iraganeko artisten emanaldiekin batera, sarrera publikoarentzat kobratuta; estadioa zuzeneko emankizunean ere agertuko da.[11] Eurovision kalea Stäinevorstadten kokatuko da.[12][13]

Herrialde parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko hautagaitzak EBUko kide den emisore nazional bat behar du, lehiaketa Eurovision sarearen bidez jaso eta zuzenean nazio mailan emititzeko gai dena. EBUk lehiaketan parte hartzeko gonbidapenak igortzen dizkie kide guztiei.

2024ko abenduaren 12an, EBUk hasiera batean iragarri zuen 38 herrialdek parte hartuko zutela 2025eko lehiaketan. Horien artean dago Montenegro, bi urtez lehiaketatik kanpo egon ondoren itzultzeko prest dagoena.[2] 2025eko urtarrilaren 22an, Moldaviak bere erretiratzea iragarri zuen, eta, horrela, parte hartzen zuten herrialdeen kopurua 37ra murriztu zen.[3]

Leihaketan aurretik parte hartu duen bi artista itzultzear dira: Nina Žižić, 2013an Montenegro ordezkatu zuena Who See bikotearekin batera, eta Justyna Steczkowska, 1995ean Polonia ordezkatu zuena. Hau artista beraren bi parte hartzeren artean inoiz izandako denborarik luzeena da: 1995eko finalaren eta 2025eko finalerdiaren artean zehazki 30 urte daude, biak maiatzaren 13an ospatu baitziren.[14]

Herrialdea Artista Abestia Hizkuntza Euskarazko itzulpena Egilea(k)
 Albania Shkodra Elektronike "Zjerm" Albaniera Sua Beatriçe Gjergji, Kolë Laca
 Alemania Abor & Tynna "Baller" Alemana Tiro egin Alexander Hauer, Attila Bornemisza, Tünde Bornemisza
 Armenia Parg "Survivor" Ingelesa, armeniera Biziraulea Alex Wilke, Armen Paul, Benjamin Alasu, Eva Voskanian, Joshua Curran, Martin Mooradian, Pargev Vardanyan, Thomas G:son
 Australia Go-Jo "Milkshake man" Ingelesa Irabiakien gizona Amy Sheppard, George Sheppard, Jason Bovino, Marty Zambotto
 Austria JJ "Wasted love" Ingelesa Xahututako maitasuna Johannes Pietsch, Teodora Špirić
 Azerbaijan Mamagama "Run with U" Ingelesa Zurekin korrika egin Hasan Hayadar, Roman Zee, Sefael Mishiyev
 Belgika Red Sebastian "Strobe lights" Ingelesa Argi estroboskopikoak Ameerah Roelants, Billie Bentein, Seppe Herreman, Willem Vanderstichele
 Danimarka Sissal "Hallucination" Ingelesa Aluzinazioa Chris Rhode-Frisk, Lina Spangsberg, Linnea Deb, Malthe Johansen, Marcus Winther-John, Melanie Wehbe
 Erresuma Batua Remember Monday "What the hell just happened?" Ingelesa Zer arraio gertatu da? Charlotte Steele, Holly-Anne Hull, Julie Aagaard, Kes Kamara, Lauren Byrne, Sam Brennan, Thomas Stengaard, Tom Hollings
 Eslovenia Klemen "How much time do we have left" Ingelesa Zenbat denbora geratzen zaigu Klemen Slakonja, Maja Slatinšek, Ryan Small
 Espainia Melody "Esa diva" Gaztelania Diba hori Alberto Lorite, Melodía Ruiz Gutiérrez
 Estonia Tommy Cash "Espresso macchiato" Ingelesa, italiera Espresso Macchiato Tomas Tammemets, Johannes Naukarinen
 Finlandia Erika Vikman "Ich komme" Finlandiera Banator Christel Roosberg, Jori Roosberg
 Frantzia Louane "Maman" Frantsesa Ama Anne Peichert, Tristan Salvati
 Georgia Mariam Shengelia "Freedom" Georgiera, ingelesa Askatasuna Buka Kartozia, Keti Gabisiani
 Grezia Klavdia "Asteromáta" Greziera Begi izardunak Arcade, Klavdia Papadopoulou
 Herbehereak Claude "C'est la vie" Ingelesa, frantsesa Bizitza da Arno Krabman, Claude Kiambe, Joren van der Voort, Léon Palmen
 Irlanda EMMY "Laika party" Ingelesa Laikaren festa Emmy Kristine Guttulsrud Kristiansen, Erlend Guttulsrud Kristiansen, Henrik Østlund, Larissa Tormey, Truls Marius Aarra
 Islandia VÆB "RÓA" Islandiera Arraun egin Gunnar Björn Gunnarsson, Hálfdán Helgi Matthíasson, Ingi Þór Garðarsson, Matthías Davíð Matthíasson
 Israel Yuval Raphael "New day will rise" Ingelesa, frantsesa, hebreera Egun berri bat altxatuko da Keren Peles
 Italia Lucio Corsi "Volevo essere un duro" Italiera Gogorra izan nahi nintzen Lucio Corsi, Tommaso Ottomano
 Kroazia Marko Bošnjak "Poison cake" Ingelesa Pozoi-tarta Bas Wissink, Ben Pyne, Emma Gale, Filip Majdak, Marko Bošnjak
 Letonia Tautumeitas "Bur man laimi" Letoniera Alaitasunari abestia Asnate Rancāne, Aurēlija Rancāne, Gabriēla Zvaigznīte, Laura Līcīte
 Lituania Katarsis "Tavo akys" Lituaniera Zure begiak Lukas Radzevičius
 Luxenburgo Laura Thorn "La poupée monte le son" Frantsesa Panpinak soinua igotzen du Julien Salvia, Ludovic-Alexandre Vidal
 Malta Miriana Conte "Serving" Ingelesa Zerbitzatzen Benjamin Schmid, Matthew "Muxu" Mercieca, Miriana Conte, Sarah Evelyn Fullerton
 Montenegro Nina Žižić "Dobrodošli" Montenegroera Ongi etorri Boris Subotić, Darko Dimitrov, Violeta Mihajlovska Milić
 Norvegia Kyle Alessandro "Lighter" Ingelesa Metxeroa Adam Woods, Kyle Alessandro
 Polonia Justyna Steczkowska "Gaja" Poloniera, ingelesa, proto-eslaviera Amalurra Dominic Buczkowski-Wojtasek, Emilian Waluchowski, Justyna Steczkowska, Patryk Kumór
 Portugal NAPA "Deslocado" Portugesa Atzerriratuta João Lourenço Gomes, João Rodrigues, Diogo Góis, Francisco Sousa, André Santos, Guilherme Gomes
 San Marino Gabry Ponte "Tutta l'Italia" Italiera Italia guztia Andrea Bonomo, Edwyn Roberts, Gabry Ponte
 Serbia Princ "Mila" Serbiera Mila Dušan Bačić
 Suedia KAJ "Bara bada bastu" Finlandiako suediera Har ezazu sauna bat Anderz Wrethov, Axel Åhman, Jakob Norrgård, Kevin Holmström, Kristoffer Strandberg, Robert Skowronski
 Suitza Zoë Më "Voyage" Frantsesa Bidaia Emily Middlemas, Tom Oehler, Zoë Alina Kressler
 Txekia ADONXS "Kiss kiss goodbye" Ingelesa Musu, musu, agur Adam Pavlovčin, Adriano Lopes da Silva, George Masters-Clark, Ines Coulon, Lorenzo Calvo, Michaela Charvátová, Ronald Janeček
 Ukraina Ziferblat "Bird of pray" Ukrainera, ingelesa Txori harraparia Valentyn Leshchynskyi, Danylo Leshchynskyi, Fedir Khodakov
 Zipre Theo Evan "Shh" Ingelesa Shh Dimitris Kontopoulos, Elsa Søllesvik, Lasse Nymann, Linda Dale

Beste herrialde batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andorran, Bosnia eta Herzegovinan eta Eslovakian[15][16] EBUko kide diren irratiek ez parte hartzea baieztatu zuten EBUk parte-hartzaileen zerrenda iragarri aurretik.[17][18] Mazedoniako MRT sareak herrialdea lehiaketara itzultzeko aukera aztertu zuen, Eurovision zaleen mezu elektroniko bati erantzunez, 2024ko urrian hori egiteko eskatuz; Ipar Mazedonia, azkenean, ez zen 2025eko parte-hartzaileen behin betiko zerrendan agertu.[19] Kosovoko RTK hedatzailearen zuzendari nagusi Shkumbin Ahmetxhekaj-ek gutun formal bat bidali zion EBUri 2024ko ekainean, Kosovok 2025ean lehiaketan debutatzeko gonbidapena eskatuz; hau EBUren Batzar Nagusiak baztertu zuen 2024ko uztailean.[20][21][22][23]

Diseinu bisuala eta eszenikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko abenduaren 16an, SRG SSRk 2025eko lehiaketarako arte tematikoa eta eszenografia aurkeztu zituen. Arte tematikoa, "Unity Forms Love" (Batasunak Maitasuna Eratzen Du) izenekoa, "Eurovision bihotzaren" kolore begiko miniaturetan eraikia dago, tonu erdiko pixelazio efektua emulatzeko antolatua, "Eurovision Abesti Leihaketak hau batutako eta ospatzeko batutako milioika lagun" sinbolizatuz.[24] Florian Wieder produkzio-diseinatzaile alemaniarrak eratu zuen bigarren urtez jarraian, eta, aurretik, zazpi lehiaketaren ikusgaiak diseinatu zituen. Suitzako mendietan eta hizkuntza-aniztasunean inspiratuta dago eszenatokia, ikus-entzuleen eremu iraunkorrean hedatzen den erdiko luzapen batek nabarmenduta eta LED arku batez inguratuta.[25][26]

1. finalerdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia 2025eko maiatzaren 13an izango da, 21:00etan.[27] Hamabost herrialde lehiatu ziren, eta horietaz gain, Espainiak, Italiak, Suitzak, eta "Munduko gainerako herrialdeek" bozkatu ziren.[28] Espainia, Italia eta Suitzak haien kantak ere antzeztu zituzten, Estonia, Belgika eta Kroaziaren kanten ondoren, hurrenez hurren.

Finalerdia dantzari, yodel kantari eta alphorn joleek ireki zute, Eurovisioneko kanta ohiak Tattoo (Suedia 2023), Arcade (Herbehereak 2019), Waterloo (Suedia 1974) eta The Code (Suitza 2024) bertsionatzen. Bi tarteko antzezpen egon ziren kanten ondoren: "Made in Switzerland", Hazel Brugger eta Sandra Studer aurkezleek kantatutako eta Suitzako estereotipo eta historiari buruzko musikala, 2024ko aurkezle Petra Mederekin batera; eta 1988ko suitzar irabazle "Ne partez pas sans moi", 2024ko partaideek Marina Satti, Iolanda, Jerry Heil eta Silvester Beltek abestuta, Céline Dionen partezko bideomezu batekin batera.

2025eko Eurovision Abesti Leihaketako lehen finalerdiko partaideak
Ordena Herrialdea Artista Abestia Puntuak Postua
01  Islandia Væb "Róa" 97 6
02  Polonia Justyna Steczkowska "Gaja" 85 7
03  Eslovenia Klemen "How much time do we have left" 23 13
04  Estonia Tommy Cash "Espresso macchiato" 113 5
05  Ukraina Ziferblat "Bird of Pray" 137 1
06  Suedia KAJ "Bara bada bastu" 118 4
07  Portugal NAPA "Deslocado" 56 9
08  Norvegia Kyle Alessandro "Lighter" 82 8
09  Belgika Red Sebastian "Strobe Lights" 23 14
10  Azerbaijan Mamagama "Run with U" 7 15
11  San Marino Gabry Ponte "Tutta l'Italia" 46 10
12  Albania Shkodra Elektronike "Zjerm" 122 2
13  Herbehereak Claude "C'est la vie" 121 3
14  Kroazia Marko Bošnjak "Poison cake" 28 12
15 Zipre Zipre Theo Evan "Shh" 44 11

2. finalerdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren finalerdia 2025eko maiatzaren 15ean izan zen, 21:00etan.[27] Hamasei herrialde lehiatu ziren, eta horietaz gain Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak eta "Munduko gainerako herrialdeek" bozkatu zuten.[28] Alemania, Erresuma Batua eta Frantziak haien kantak ere antzeztu zituzten, Israel, Georgia eta Austriaren ondoren, hurrenez hurren.

Finalerdia Basileako eurovision zaleei buruzko aurkezpen batek ireki zuen. Antzezpenen ondoren, beste nazioarteko eurovision zaleei buruzko zati bat ere aurrera eraman zen. Bi tarteko antzezpen nagusi eman ziren: "On Time", suitzar hizkuntza-aniztasunaren aurkezpena eta herrialdeak denboraren bidez duen batasunari buruzko dantza interpretatiboa; eta 2020ko kantei tributo bat, Gjon's Tears (Suitza), Destiny (Malta), Efendi (Azerbaijan) eta The Roop (Lituania) ordezkari ohien partez.

2025eko Eurovision Abesti Leihaketako bigarren finalerdiko partaideak
Ordena Herrialdea Artista Abestia Puntuak Postua
01  Australia Go-Jo "Milkshake Man" 41 11
02  Montenegro Nina Žižić "Dobrodošli" 12 16
03  Irlanda Emmy "Laika Party" 28 13
04  Letonia Tautumeitas "Bur man laimi" 130 2
05  Armenia Parg "Survivor" 51 10
06  Austria JJ "Wasted Love" 104 5
07  Grezia Klavdia "Asteromata" 112 4
08  Lituania Katarsis "Tavo akys" 103 6
09  Malta Miriana Conte "Serving" 53 9
10  Georgia Mariam Shengelia "Freedom" 28 15
11  Danimarka Sissal "Hallucination" 61 8
12  Txekia Adonxs "Kiss Kiss Goodbye" 29 12
13  Luxenburgo Laura Thorn "La poupée monte le son" 62 7
14  Israel Yuval Raphael "New day will rise" 203 1
15  Serbia Princ "Mila" 28 14
16  Finlandia Erika Vikman "Ich komme" 115 3

Finala 2025eko maiatzaren 17an izan zen, 21:00etan.[27] Hogeita sei herrialdek hartuko dute parte finalean: Suitza herrialde anfitrioia, "Bost Handiak", eta bi finalerdietako bakoitzeko hamar sailkapen onenak. Epaimahaia eta telebotoa duten hogeita hamazazpi herrialde parte-hartzaileek eta "Munduko gainerako herrialdeak" onlineko boto agregatuaren bidez parte hartzen ez duten herrialdeek bozkatuko dute finalean. Finala Nemok ireki zuen, danbor-tropa bat eta suitzar kanten nahaste batekin batera. Tarteko antzezpenetarako, zenbait suitzar ordezkari ohi agertu ziren, hala nola Paola Del Medico (1969, 1980), Peter Reber (1971, 1976, 1979 eta 1981), Luca Hänni (2019) eta Gjon's Tears (2020, 2021), aurreko urteetako suitzako Eurovisioneko kanten nahasketa bat abesteko. Honetaz gain, ordezkari ohi eta bigarren postuak Käärijä (Finlandia, 2023) eta Baby Lasagnak (Kroazia, 2024) haien kanta berria "Eurodab" aurkeztu zuten, eta Nemok haren kanta berria "Unexplainable" ere.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Puntuak Postua
1 Norvegia Norvegia Kyle Alessandro "Lighter" 89 18
2 Luxenburgo Luxenburgo Laura Thorn "La poupée monte le son" 47 22
3 Estonia Estonia Tommy Cash "Espresso Macchiato" 356 3
4 Israel Israel Yuval Raphael "New Day Will Rise" 357 2
5 Lituania Lituania Katarsis "Tavo akys" 96 16
6 Espainia Espainia Melody "Esa diva" 37 24
7 Ukraina Ukraina Ziferblat "Bird of Pray" 218 9
8 Erresuma Batua Erresuma Batua Remember Monday "What the Hell Just Happened?" 88 19
9 Austria Austria JJ "Wasted Love" 436 1
10 Islandia Islandia Væb "Róa" 33 25
11 Letonia Letonia Tautumeitas "Bur man laimi" 158 13
12 Herbehereak Herbehereak Claude "C'est la vie" 175 12
13 Finlandia Finlandia Erika Vikman "Ich komme" 196 11
14 Italia Italia Lucio Corsi "Volevo essere un duro" 256 5
15 Polonia Polonia Justyna Steczkowska "Gaja" 156 14
16 Alemania Alemania Abor & Tynna "Baller" 151 15
17 Grezia Grezia Klavdia "Asteromata" 231 6
18 Armenia Armenia Parg "Survivor" 72 20
19 Suitza Suitza Zoë Më "Voyage" 214 10
20 Malta Malta Miriana Conte "Serving" 91 17
21 Portugal Portugal Napa "Deslocado" 50 21
22 Danimarka Danimarka Sissal "Hallucination" 47 23
23 Suedia Suedia KAJ "Bara bada bastu" 321 4
24 Frantzia Frantzia Louane "Maman" 230 7
25 San Marino San Marino Gabry Ponte "Tutta l'Italia" 27 26
26 Albania Albania Shkodra Elektronike "Zjerm" 218 8

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Basel will host Eurovision Song Contest 2025» Eurovision.tv (European Broadcasting Union (EBU)) 30 August 2024. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "2025HostCityOK" defined multiple times with different content
  2. a b (Ingelesez) Eurovision 2025: 38 broadcasters participating in Basel. European Broadcasting Union 12 December 2024. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "38Broadcasters" defined multiple times with different content
  3. a b (Errumanieraz) Ultima oră! Republica Moldova nu va participa la Eurovision 2025. Teleradio-Moldova (TRM) 22 January 2025. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Moldova" defined multiple times with different content
  4. (Ingelesez) Israel's participation in Eurovision 2025 divides European audiences. 2025-05-16 (kontsulta data: 2025-05-29).
  5. (Ingelesez) «Eurovision 2025: Politics, scandals and front-runners – DW – 05/16/2025» dw.com (kontsulta data: 2025-05-29).
  6. «Beste behin, Israelen inguruko polemika nagusitu da Eurovision jaialdian» Argia (kontsulta data: 2025-05-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Del "interrumpimos la emisión" en Bélgica a arrasar en el televoto: así fue la polémica participación de Israel en Eurovisión 2025» LaSexta 2025-05-18 (kontsulta data: 2025-05-29).
  8. (Ingelesez) «Eurovision winner wants Israel excluded from 2026 contest over Gaza war» Reuters 2025-05-22 (kontsulta data: 2025-05-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Pedro Sánchez exige la expulsión de Israel de Eurovisión como se hizo con Rusia tras invadir Ucrania» ELMUNDO 2025-05-19 (kontsulta data: 2025-05-29).
  10. Txantiloi:De-CH Thommen, Isabelle. (4 September 2024). «So gross wird der Basler ESC: WC für 62'000 Franken, 700 Freiwillige und Party ohne Ende» Basler Zeitung.
  11. (Ingelesez) «Arena plus» Eurovision.tv (EBU) 20 January 2025.
  12. (Ingelesez) Bird, Lisa. (30 August 2024). «Basel reveals more locations for Eurovision 2025» ESCXTRA.com.
  13. (Italieraz) Dammacco, Beppe. (31 August 2024). «Eurovision 2025: investimento da 35 milioni di Franchi e Arena Plus, i dettagli dietro la scelta di Basilea» Eurofestival News.
  14. (Ingelesez) Lahav, Doron. (8 December 2024). «Nina Žižić Will Represent Montenegro at Eurovision 2025 With 'Dobrodošli'» ESCBeat.
  15. (Ingelesez) Granger, Anthony. (8 April 2024). «Slovakia: RTVS Will Not Participate in Eurovision 2025 Due to Budget Cuts» Eurovoix.
  16. (Ingelesez) Jiandani, Sanjay. (12 August 2024). «Slovakia: STVR will not participate at Eurovision 2025» ESCToday.
  17. (Ingelesez) Jiandani, Sanjay. (26 June 2024). «Andorra: RTVA will not compete at Eurovision 2025» ESCToday.
  18. (Ingelesez) Jiandani, Sanjay. (17 July 2024). «Bosnia & Herzegovina: BHRT will not participate at Eurovision 2025» ESCToday.
  19. (Ingelesez) Granger, Anthony. (30 October 2024). «North Macedonia: MRT Program Council to Discuss Eurovision 2025 Participation» Eurovoix.
  20. (Albanieraz) «RTK aplikon që të ftohet në Eurovizion 2025» Radio Television of Kosovo 12 June 2024.
  21. Stephenson, James. (13 June 2024). «Kosovo: RTK Requests Invitation to Eurovision 2025» Eurovoix.
  22. (Albanieraz) Limani, A.. (9 August 2024). «Kërkesa e RTK-së për pjesëmarrje në Eurovision merr përgjigje negative» Zëri.
  23. Stephenson, James. (9 August 2024). «Kosovo: Application for Eurovision 2025 Rejected» Eurovoix.
  24. (Ingelesez) «Eurovision 2025: Visuals, stage and ticketing info revealed» Eurovision.tv (EBU) 16 December 2024.
  25. Erni, Adrian. (16 December 2024). Eurovision Song Contest 2025: stage design, visual and audio identity, partners and ticketing revealed. SRG SSR.
  26. (Ingelesez) Dijk, Sem Anne Van. (16 December 2024). «Eurovision 2025: Contest Stage & Branding Revealed» Eurovoix.
  27. a b c «Eurovision Calendar 2025» Eurovision.tv (European Broadcasting Union (EBU)) 13 March 2019. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "calendar" defined multiple times with different content
  28. a b (Ingelesez) «Eurovision 2025: Semi-Final Draw results» Eurovision.tv (EBU) 2025-01-28. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":8" defined multiple times with different content

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]