2025eko Kaliforniako baso-suteak
2025eko Kaliforniako baso-suteak | |
---|---|
Mota | Baso-sute hondamen natural |
Honen parte da | 2025 California wildfires (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2025eko urtarrilaren 7a - 2025eko urtarrilaren 31 |
Kokaleku | Los Angeles konderria Ventura konderria San Bernardino konderria Riverside konderria San Diego konderria Santa Barbara konderria San Luis Obispo konderria |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Azalera | 23.324 ha |
Multimedia | |
Osatuta | |
2025eko Kaliforniako baso-suteak Los Angelesko metropoli-eremuan eta inguruko eskualdeetan 2025eko urtarrilaren 7tik aurrera izandako baso-suteak dira. Pacific Palisades auzoko baso batean sortutako sute baten ondorioz 200.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte eta 1.000tik gora eraikin errauts bihurtu dira. Hollywoodeko hainbat izar bizi dira han. Haize zakarrak lagunduta, ia 17.000 hektareatara hedatu zen ordu gutxian. Agintariek larrialdi egoera ezarri zuten.[1]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dozenaka dirudun bizi diren Pacific Palisades auzoko baso batean sortu zen sua, urtarrilaren 7an, eta denbora gutxian 1.200 hektareatara zabaldu zen, Los Angelesko suhiltzaileen arabera. Egun bereko arratsaldean 4.000 hektarea baino gehiago kaltetu zituen suak. Kaliforniako agintariek jakinarazi zutenez, bi lagun hil ziren sutearen ondorioz. Arriskuan daude 10.000 etxebizitza eta 15.000 negozio inguru, eta 80.000 lagun ebakuatu egin zituzten. Ez da argitu sua zerk piztu zuen.[2]
Haize bolada bortitzak izaten ari ziren eskualdean, eta hezetasuna ere oso txikia zen. Baldintzak bikainak ziren, beraz, sua kontrolik gabe zabaltzeko, eta Kaliforniako Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. Gauean orduko 160 kilometroko haize ufadak izan ziren. 250 suhiltzaile inguru zebiltzan lanean, eta, ohartarazi zutenez, litekeena zen egoerak okerrera egitea.[2]
Baldintza meteorologikoek hainbat energia-etete eragin zituzten eta baso-sute ugari eragin zituzten, hala nola Palisadesko sutea, Eatongo sutea, Sunset sutea eta Hursteko sutea.
Auzo batzuk urgentziaz husteak, bestetik, kaosa eragin du. Etorbide handi bat da Pacific Palisadeserako sarbide bakarra, eta han topo egin zuten ihesean zebiltzanek eta erreskate lanetara bidean zihoazen suhiltzaile eta poliziek. Bost kilometrorainoko auto ilarak eragin zituen horrek, eta, erakundeek jakinarazi zutenez, batek baino gehiagok autoa abandonatu zuen, eta oinez alde egin. Horiei giltzak jarrita uzteko eskatu zieten, ibilgailuak mugitu ahal izateko.[2]
Hildakoak eta zaurituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez hogeita zortzi dira hildakoak. Asko dira ere bai zaurituak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Palisadesko sutea Los Angelestik ikusita.
-
Palisadesko sutea kostaldetik ikusita.
-
Hursteko sutea.
-
Palisadesko sutea behetik ikusita.