2025eko Noaingo sutea
| 2025eko Noaingo sutea | |
|---|---|
| Mota | sute leherketa |
| Data | 2025eko urtarrilaren 13a |
| Kokaleku | Noain |
| Pertsona hilak | 0 |
| Pertsona zaurituak | 9 |
2025eko Noaingo sutea 2025eko urtarrilaren 13ko arratsaldean gas isuri batek leherketak eragin zituen Noain Elortzibar Nafarroa Garaiko herrian, eta, horien ondorioz, etxebizitza bloke batek su hartu zuen Zabalegi Kontzejua kalean. [1]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gas isuri batek leherketak eragin zituen Noainen, eta, horien ondorioz, etxebizitza bloke batek su hartu zuen Zabalegi Kontzejua kalean. 120 bat etxebizitza hustu behar izan zituzten, eta, orotara, 250 lagun inguru etxetik kanporatu zituzten. Etxebizitzak oso kaltetuta gelditu ziren.[2]
Eztandak bi izan dira. Lehenengoan, 15:35etan, gas isuri baten ondorioz, galdara batek eztanda egin zuen. Lehen eztanda horrek kalte txikiak eragin zituen. Handik gutxira bigarren eztanda batek, aldiz, ondorio latzak izan ditu. Sebastian Marko alkatearen hitzetan, «leherketa beldurgarria izan da». Eraikinen egoera «misilak erori balira bezala» kalifikatu du. Bizilagun batzuek salatu dutenez, bertara itzultzen utzi zieten pertsonei, nahiz eta oraindik gas-usain handia zegoen, eta, gero egiaztatu denez, leherketa gehiago izateko arriskua zegoen.[1]
Noaingo Udalak auzokideei jakinarazi zienez, teknikariek hoditeria osoa aztertu behar zuten, istripuan ez baitzen isuri bakarra egon eta leherketa bat baino gehiago izan baitzen. Gas hornidura moztu zuten leherketa gehiago gertatzeko arriskurik ez izateko.[2]
Guardia Zibilak gertatutakoa ikertu zuen. Kaltetutako kaleak moztuta gelditu ziren.[2]
Zaurituak eta afektatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orotara, bederatzi lagun zauritu ziren istripuan. Horietatik zazpi Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zituzten, eta beste biak Noaingo osasun etxean artatu zituzten. Bi zauritu zainketa intentsiboetako unitatean sartu zituzten: 22 urteko gizonezko bat, eta 13 urteko neska bat.[2]
250 bizilagun inguru ebakuatu zituzten. Kaltetuak senideen eta lagunen etxebizitzetan eta Noaingo hotel batean eta herritik gertu dagoen beste batean birkokatu zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) "Una gran explosión tras una fuga de gas en Noain deja nueve heridos, dos en la UCI", Naiz.
- ↑ a b c d "Noaingo leherketek kaltetutako bizilagunak ez dira etxera itzuliko, oraingoz", Gotzon Hermosilla.