Edukira joan

2025eko Tibeteko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
2025eko Tibeteko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
hondamen
hondamen natural
Data2025eko urtarrilaren 7a
KokalekuTibeteko goi-ordokia
Tibeteko goi-ordokia
Tibeteko goi-ordokia
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Lurrikararen momentu sismikoa7,1
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale IX (en) Itzuli
Sakonera bertikal10 km
Pertsona hilak126
Erreskate talde bat.

2025eko Tibeteko lurrikara 7,1 (Mw) magnitudeko lurrikara izan zen, 2025eko urtarrilaren 7ko 09:05tan gertatua. Epizentroa lurrazaletik hamar kilometrora izan zuen, Shigatse hirian, zeina Tibeteko goi lautadako hiri «sakratu nagusietako bat» baita; Tibeteko eskualde autonomoko Tingri konderrian izan zen. 2023tik izan den lurrikararik hilgarriena izan da, eta 2021etik izan den hirugarren gogorrena. Txinako Sarearen arabera, aurreko bost urteetako lurrikararik handiena izan da.[1][2]

Lurrikarak Ikertzeko Txinako Sarearen arabera, lurrikara Richter eskalako 6,8 gradukoa izan da; AEB Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak, berriz, esan du lurrikara 7,1 gradukoa izan dela.[1]

Tibet eskualde autonomoa den arren, Txinaren menpe dago 1951. urtean anexionatu zuenetik. Horiek hala, Xi Jinping Txinako presidenteak adierazi zuen «izugarrizko ahalegina» egiten ari direla ahalik eta biktima gutxien izan daitezen, eta, aldi berean, nabarmendu zuen lan egin beharko zela beste ezbeharrik ez egoteko eta kalteak jasan dituzten herritarrak beste nonbaitera eramateko. 1.500 langile baino gehiago ari dira horretan; izan ere, hotz handia espero zuten gauean: zero azpitik hamasei gradura arteko tenperatura.[1]

Lurrikararen epizentroa Everest mendiaren iparraldetik 80 kilometrora dago. Beste sasoiekin alderatuta, neguan ez da hainbeste jende biltzen munduko mendirik garaiena igotzeko bidean, baina, halere, bertan behera utzi dituzte, behin-behinean, Everestera eta Himalaiako beste mendietara egitekoak ziren igoera guztiak.[1]

Lurrikarak gutxienez 126 pertsona hil, 350 baino gehiago zauritu eta 3600 etxebizitza baino gehiago eraitsi zituen Tibeten. Heriotzak Tingri, Lhatse eta Sa'gya konderrietan eman ziren. Nepalen eta Indian kalteak izan ziren ere bai.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]