Edukira joan

2025eko ekaineko Los Angelesko istiluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2025eko ekaineko Los Angelesko istiluak
Irudia
MotaIstilu
protesta
arpilatze
Honen parte dasecond presidency of Donald Trump (en) Itzuli eta 2025 United States protests against mass deportation (en) Itzuli
Denbora-tarte2025eko ekainaren 6a - ezezaguna
KokalekuLos Angeles
U.S. Route 101 in California
Paramount
Downtown
Compton
Edward R. Roybal Federal Building and United States Courthouse (en) Itzuli
Los Angeles konderria
Los Angelesko udaletxea
Metropolitan Detention Center, Los Angeles (en) Itzuli
300 North Los Angeles Street Federal Building (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Donald Trump
Gavin Newsom
Pete Hegseth
Karen Bass
Parte-hartzaileak
KausaEtorkin irregularren deportazioa Trumpen bigarren agintaldian
Nork ikertuaFederal Bureau of Investigation

2025eko ekaineko Los Angelesko istiluak (ingelesez: June 2025 Los Angeles protests) urte horretako ekainaren 6an hasi ziren Los Angelesen, Immigrazio eta Aduanen Taldeak (ICE) Kalifornian legez kanpoko migrazioaren aurka egindako sarekada masiboen ondoren.[1]

Hainbat protesta biolento bilakatu ziren protestariek Los Angelesko Polizia Departamentuaren (LAPD) eta ICEren agenteekin liskarrak izan ondoren. Hala ere, protesta gehienak baketsuak izan ziren, eta Downtownetik bost bat bloketara gertatu ziren.

Ekainaren 7an, protestariek eta polizia federalek liskarrak izan zituzten Paramount eta Comptonen egindako sarekadetan. Donald Trump presidenteak Kaliforniako Guardia Nazionala federalizatuz erantzun zuen, hirian 2.000 guardia kide hedatzeko eskatuz. Talde anitzek eta afiliatu gabeko protestariek protestak antolatu eta parte hartu izan zuten. Ekainaren 9an, presidenteak beste 2.000 soldadu bidali zituen Los Angelesera, eta, orotara, 5.000 inguru zabiltzan Kaliforniako hirian protestak amatatu nahian. Gehienak Guardia Nazionaleko kideak dira, baina 700 marine ere igorri zituen Trumpek, Kaliforniako agintarien iritziari muzin eginda.[2] Kritikoek, Gavin Newsom Kaliforniako gobernadoreak barne, erantzun militarra goiztiarra, zirikatzailea eta autoritarioa zela esan zuten. Hainbat manifestari atxilotu zituzten eta hainbat agente eta manifestari zauritu ziren.

Los Angeleseko ICEren aurkako protestek AEBko beste hiri batzuetan eragin dute, New Yorken, Chicagon eta Dallasen, esaterako.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.