2025eko erasoa Örebroko eskolan
| 2025eko erasoa Örebroko eskolan | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | school shooting (en) masa hilketa hilketa-suizidioa Eragindako sute |
| Data | 2025eko otsailaren 4a |
| Kokaleku | Campus Risbergska |
| Herrialdea | Suedia |
| Koordenatuak | 59°16′11″N 15°09′59″E / 59.269653°N 15.166325°E |
| Pertsona hilak | 11 |
| Pertsona zaurituak | 5 |
| Erantzule | Rickard Andersson (masa hilketa, tirogile) |
| Arma | semi-automatic rifle (en) |
2025eko erasoa Örebroko eskolan, Suedian, otsailaren 4an izan zen. Tiroketa bat izan zen Risbergska campusean, helduentzako hezkuntzako zentro batean, Örebronen. 11 pertsona hil eta 6 zauritu ziren. Hildakoen artean Rickard Andersson zegoen, erasotzaileak, bere buruaz beste egin zuena. Poliziak ez zuen erasotzailearen berri. Ustez, bakarrik jardun zuen, eta ez zegoen talde kriminalekin lotuta; gainera, baztertu egin zuten erakunde terroristekin loturarik izatea.[1] Suediako lehen ministro Ulf Kristerssonek herrialdearen historiako tiroketarik «lazgarriena» izan zela esan zuen egun bereko arratsaldean emandako prentsaurrekoan.[2]
Eskola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Risbergska Campusa helduentzako hezkuntza zentro bat da eta bertara lehen edo bigarren hezkuntza amaitu ez duten pertsonak joaten dira nagusiki. Suediako Örebron dago ikastetxea, eta beste hezkuntza-erakunde batzuekin partekatzen du campusa.[3] 2025ean 2.000 ikasle heldu inguru matrikulatuta zeuden bigarren mailako ikastaroak eta etorkinentzako suedierazko ikastaroak eskaintzen dituen ikastetxean.[4]
Tiroketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poliziak 12:33 inguruan deitu zituzten (11:33 UTC). Eskolako bi irakaslek esan zuten tiroak entzun zituztela korridore batean, ondoren, ordu erdiz isiltasuna, eta gero tiro gehiago. Egileak eta poliziak tiroak trukatu zituzten, baina ez zen agenterik zauritu. Tiroketaren unean, ohi baino ikasle gutxiago zeuden eraikinean, asko azterketa nazional bat egin ondoren joan baitziren etxera. Tiroketan erasotzaileak su-arma automatiko bat erabili zuen.[5]
Hamar pertsona eta tiroketaren egilea hil ziren. Sei pertsona Örebroko Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten, eta horietako bostek bala-zauriak eta bizia arriskuan jartzen zuten lesioak zituzten. Sei polizia-agente, bestetik, artatu zituzten kea arnasteagatik.
Tiroketaren biharamunean, 35 urteko Rickard Andersson susmagarritzat jo zuten. Andersson Risbergska Campusean matrikulatuta zegoen eta 2021ean utzi zuen azken ikasturtea. Poliziak susmagarriaren bizilekua miatu zuen Örebron.[6] TV4k jakinarazi zuen gizonak su-armen lizentzia zuela eta ez zuela aurrekari penalik. Bakardadean bizi zela eta langabezian zegoela ere jakinarazi zuten.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9687352/gutxienez-hamar-pertsona-hil-dituzte-suediako-orebro-hiriko-ikastetxe-batean-izandako-tiroketan/
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/gutxienez-hamar-pertsona-hil-dituzte-suedian-tiroketa-batean_2137045_102.html
- ↑ https://www.bbc.com/news/articles/c79d52gpd02o
- ↑ https://web.archive.org/web/20250204172433/https://www.dn.se/sverige/skjutning-i-orebro-detta-har-hant/
- ↑ https://www.svt.se/nyheter/lokalt/orebro/stor-polisinsats-i-orebro-r77xx0
- ↑ https://apnews.com/article/sweden-shooting-adult-education-center-fa26e8064a0708ddc213c7cd9f50267c
- ↑ https://www.france24.com/en/live-news/20250205-sweden-reels-from-worst-mass-shooting-in-its-history
