2025eko konklabea
2025eko konklabea aita santua hautatzeko egindako bilera izan zen. Frantzisko aita santua apirilaren 21ean hil ondoren, maiatzaren 7an Kapera Sistinoan hasi zen.[1] Konklabe horretan erabakiko zuten Frantziskok hasitako bideari jarraituko dion buruzagi bat aukeratu edota bide kontserbadoreagoetara itzuli.[2] aita santu berria- Leon XIV.a- maiatzaren 8an aukeratu zuten, arratsaldeko 6:09etan, laugarren bozketan.[3].
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko otsailean eta martxoan, Frantziskok aldebiko pneumonia garatu ondoren, hurrengo konklabeari buruz espekulatu zuten.[4] 2025eko apirilaren 21ean, Frantzisko 88 urte zituela hil zen.[5][6]
Konklabeko kardinalek bataiatutako edozein gizon katoliko hauta zezaketen, baina 1389tik aurrera beti aukeratu izan zuten kardinal bat.[7]
Prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko apirilaren 21a baino lehen 80 urtetik gorako kardinalek ezin izango zuten konklabean parte hartu. 2025eko maiatzaren 3ra arte, 252 kardinal zeuden, eta horietatik 135ek 80 urte baino gutxiago zituzten. 135 hauei bi kentzen zaizkie, Antonio Cañizares eta John Njue, osasun arazoak direla eta konklabean parte hartuko ez zutenak. Hasieran, osasun arrazoiengatik, Vinko Puljić konklabera ez joatea espero zen, baina alta hartu zuenean, Erromara joan zen eta parte hartuko zuen.[8]
Joan Paulo II.a aita santuaren Universi Dominici Gregis konstituzio apostolikoaren arabera, geroago Benedikto XVI.aren Normas nonnullasek motu proprio aldatua, aita santua hil ondoren aulkia formalki hutsik geratu zen. Une horretan, Kolegio Kardenalizioko dekanoak deialdia egin die 80 urtetik beherako kardinal guztiei Vatikano Hirian aurkezteko 15 eta 20 egun arteko epean.[9]
Erroman bizi diren kardinalak atzerritik etorritako kideak noiz etorriko zain egoten ziren garai horretan bederatziurrena eta hildako aita santuaren hileta-elizkizunak egiten zituzten. Araudiak ezartzen zuenez, hautesleek gutxienez 15 egun zituzten biltzeko, eta konklabea lehenago hasteko aukera ematen zen kardinal guztiak iritsi baziren, edo arrazoi larriengatik atzeratu bazuten, baina inola ere ez hutsik zegoen egoitza deklaratu ondorengo 20 egunetatik aurrera.[9]
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() | |
Italia | 17 |
Europa (Italia kenduta) | 36 |
Asia | 23 |
Ipar Amerika | 20 |
Hego Amerika | 17 |
Afrika | 18 |
Ozeania | 4 |
Hautesleak (guztira) | 135 |
---|
Frantzisko hil zen egunean, Kardinalen Kolegioak 252 kide zituen, eta horietatik 135 konklabean parte hartzeko gaitutako kardinal hautesleak ziren, nahiz eta Universi Dominici gregis konstituzio apostolikoak 120 hautesleko gehieneko muga ezarri. Hala ere, Frantziskok kopuru hori gainditu ondoren, hautesle-kopurua handitu egin zen, eta 135 kardinalek inolako debekurik gabe bozkatu ahal izan zuten.[12]
Bost kardinal hautesle ekialdeko eliza katolikoetakoak ziren: Luis Raphaël I.a Sako (kaldearra), Baselios Cleemis (siro-malankarra), Berhaneyesus Demerew Souraphiel (etiopiarra), Mikola Bitxok (greko-katoliko ukrainarra) eta George Koovakad (siro-malabarra).
33 kardinal erlijio-institutuetako kide ziren. Bost San Frantzisko Saleskoaren Elkartekoak ziren, launa kardinal zituzten Anaia Txikien Ordenak eta Jesusen Lagundiak; hiru Anaia Txiki Komentualen Ordenak; eta bi Predikarien Ordenak, Misioaren Kongregazioak, Erredentore Guztiz Santuaren Kongregazioak eta Jainko Hitzaren Misiolariek. San Agustinen Ordenak, Anaia Txiki Kaputxinoen Ordenak, Karmeldar Oinutsen Ordenak, Zistertar Ordenak, Pio X Institutu Sekularrak, Consolatako Misiolariek, Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Misionistek, San Karlos Borromeoren Misiolarien Kongregazioak eta Espiritu Santuaren Kongregazioak kardinal bana zuten.[13]
Antonio Cañizares kardinala, Valentziako (Espainia) artzapezpiku emeritua, eta John Njue kardinala, Nairobiko artzapezpiku emeritua, ez ziren konklabean izan, osasun arazoak zirela eta.[14]
Euskal herritar parte-hartzaile bakarra Frantzisko Xabier Bustillo arretarra izan zen, Ajaccioko gotzaina zena.[15]
Konklabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikanoan bilduta egon ziren 133 kardinalek maiatzaren 7an ekin zioten konklabeari: arratsaldeko 17:00etan egin zuten aurreneko bozketa, eta espero baino bi ordu geroago atera zen ke beltza tximiniatik. Maiatzaren 8an bi bozketa egin zituzten, eta fumata beltza izan zen berriro ere. Kardinalek Santa Marta etxean bazkaldu zuten, eta arratsaldean jarraitu zuen konklabeak. 16:00etan hasi zuten eguneko bigarren saioa, 17:00etan egin zuten lehen bozketa, eta ordubetera eman zuten abisua: habemus papam.[16]
Laugarren bozketa sailean izan zen hautatua 267. aita santua: Leon XIV.a. Izen hori hautatu du Robert Francis Prevos estatubatuarrak; 70 urte zituen, eta aurrerantzean hura izango zen Frantziskoren oinordekoa. Txalo eta oihu artean jaso zuten Done Petrin elkartu diren milaka jarraitzailek, eta haiei zuzendu zizkien aurreneko hitzak: «Izan dadila bakea zuekin».[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Said-Moorhouse, Christopher Lamb, Antonia Mortensen, Lauren. (2025-04-28). «El cónclave para elegir al sucesor del papa Francisco comenzará el 7 de mayo, según una fuente del Vaticano» CNN.
- ↑ «Milaka lagun batu dira Vatikanoan, aita santuaren hiletan» Berria 2025-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) Krupa, Jakub. (2025-05-08). «Conclave live: white smoke signals election of new pope at Vatican» the Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Toth, Albert. (2025-3-3). «What is a conclave? Process to select a Pope explained as Francis undergoes hospital treatment» The Independent.
- ↑ «El Papa Francisco ha regresado a la Casa del Padre» Vatican News 2025-04-21.
- ↑ «Vatican announces death of Pope Francis aged 88» BBC 2025-04-21.
- ↑ Thavis, John. (2013ko otsaila). Catholic News Service.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos son los dos cardenales electores que no viajarán a Roma para votar al nuevo papa» Rome Reports 2025-05-05.
- ↑ a b «Universi Dominici Gregis (February 22, 1996)» www.vatican.va.
- ↑ «Cardinal Electors» Catholic-Hierarchy.
- ↑ «Composition of Cardinals according to geographical region» press.vatican.va.
- ↑ «Cardinals electors» press.vatican.va.
- ↑ (Ingelesez) «7 Quick facts about this year’s conclave» Aleteia 2025-05-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos cardenales electores no participarán en el cónclave para elegir al sucesor del Papa Francisco» ACI Prensa.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos son los cardenales españoles que participarán en el cónclave para elegir a un nuevo Papa» El País 2025-04-21.
- ↑ a b «'Habemus papam': Leon XIV.a izango da hurrengo aita santua» Berria 2025-05-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.