Edukira joan

2025eko protestak Nepalen

Wikipedia, Entziklopedia askea
2025eko protestak Nepalen
Irudia
Motaprotesta
Denbora-tarte2025eko irailaren 8a - 2025eko irailaren 13a
Data2025eko iraila
KokalekuKatmandu
HerrialdeaNepal
KausaInternet censorship (en) Itzuli
corruption in Nepal (en) Itzuli
Pertsona hilak72
Pertsona zaurituak2.113
Protestak zenbait momentutan bortitzak bihurtu ziren.

2025eko protestak Nepalen irailaren 8an hasi ziren. Nepalen eskala handiko manifestazioak egin ziren, batez ere ikasleek eta gazteek antolatuak, Z belaunaldiko protestak bezala ezagutzen direnak. Agintariei ustelkeria egozten zieten manifestariek. Besteak beste, parlamentuaren egoitza hartu zuten.[1]

Sare sozialetako herri-plataforma asko maila nazionalean debekatu ondoren hasi ziren protestak, baina herritarren frustrazioagatik sortu ziren, gobernuko funtzionarioen eta haien familien aldetik hautemandako ustelkeriagatik eta aberastasun-nabarmenkeriagatik, bai eta funts publikoen kudeaketa txarragatik ere.[2] Mugimendua berehala hedatu zen gobernantzari, gardentasunari eta kontu politikoei buruzko gai zabalagoak jorratzeko.[3] Protestak berehala bihurtu ziren bortitzak, eta bandalismoa sortu zen gobernu eta politika-eraikinen aurka herrialde osoan.

Gutxienez 22 pertsona hil dira gertakizunetan, eta 347 zaurituak. Lekukoek azpimarratu zuten polizia-agenteek tiro ere egin zietela manifestariei.

Protesteen jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteek deituta egin dituzte manifestazioak. Hain zuzen ere, sare sozialei ezarritako blokeoak piztu zuen protesten txinparta; besteak beste, Facebooki, Instagrami, X-ri, Youtuberi eta Whatsappi ezarri zizkioten blokeoak. Gobernuak plataformei eskatu zien zazpi eguneko epean erregistratzeko, Sare Sozialen Erabilera Arautzeko 2023ko Zuzentaraua jarraituz, eta, horretarako, enpresek lizentzia bat lortu behar zuten hiru hilabeteko epean, hiru urtez behin berritu, eta ordezkari bat izendatu Nepalen. Plataforma gehienak ez zirenez eskatutako epean erregistratu, gobernuak horietarako sarbidea blokeatu zuen irailaren 4an. Kontuan hartu behar da Nepalen Interneteko trafikoaren %80 sare sozialek bereganatzen dutela.[1]

Lehen Ministroaren dimisioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protestek aurrean eraman zuten Khadga Prasad Oli lehen ministroa. Prasad Olik, gobernuko beste ministro askorekin batera, dimisioa eman eta herrialdetik ihes egin zuen, protestei erantzunez. Beste ministro batzuenari bezala, Oliren etxeari ere su eman zioten manifestariek, eta horren ondoren plazaratu du erabakia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Susaeta, Igor. (2025-09-09). «Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protestek bultzatuta» Berria (kontsulta data: 2025-09-10).
  2. (Ingelesez) Desk, India Today World. (2025-09-08). «Nepal Gen Z Protest highlights: Nepal Army takes control of Kathmandu airport» India Today (kontsulta data: 2025-09-10).
  3. (Ingelesez) Online, T. H. T.. (2025-09-08). «Gen Z youths stage protest at Maitighar against corruption, social media ban» The Himalayan Times (kontsulta data: 2025-09-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]