2026ko Korrika
| 2026ko Korrika | |
|---|---|
| Leloa | Euskara gara |
| Mota | ekitaldi |
| Honen parte da | Korrika |
| Denbora-tarte | 2026ko martxoaren 19a - 2026ko martxoaren 29a |
← 2024
| |
| Herrialdea | Euskal Herria |
| Antolatzailea | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
| Abiapuntu | Atharratze-Sorholüze |
| Helmuga | Bilbo |
2026ko Korrika edo 24. Korrika Korrika jaialdiaren hogeita laugarren edizioa izan zen, Euskal Herrian zehar ibiltzekoa[1]. AEK elkarteak antolatu zuen, eta Errigora kolektiboa omendu zuen[2]. Euskara gara lelopean, martxoaren 19tik 29ra egin zen[3].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atharratze-Sorholüzetik (Zuberoa) abiatu zen, martxoaren 19an, eta Bilbon (Bizkaia) amaitu, martxoaren 29an[4], 2.175 kilometro eta 3.436 lekuko-hartzeren ostean[5]. Ekitaldi guztietan bezala Euskal Herriko zazpi probintzietatik barrena iragan zen.
Bilbon, 12:45 aldera amaitu zen, lekukoa Bilboko udaletxearen aurreko plazara heltzean. Milaka euskaltzale bildu ziren azken lekukoari harrera egin eta ospatzera. Bertan argitu zen nork eramango zuen lekukoa azken metroetan, eta barruko mezua nork idatzi zuen: Euskal Herriko zazpi lurraldeetako zazpi gaztek. Mezu kolektiboa izan zen, beraz. Beren mezua «Euskara gara eta hemen gaude» izan zen.[6]
Argazkiak eta bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Korrika hastapeneko adierazpena Atharratzen
- Korrika Gasteizen
- Aretxabaletan, ordu txikitan
- Errenteriako plazan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «24. KORRIKAk euskara garela erakutsiko du Atharratzetik Bilbora» www.korrika.eus (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ User, Super. (2024-05-09). «Hasiera» Korrika (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ «24. KORRIKAk euskara garela erakutsiko du Atharratzetik Bilbora» www.korrika.eus (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ Lete, Irati Urdalleta. (2025-11-13). «Badator 24. Korrika: Atharratzetik Bilbora izango da, martxoaren 19tik 29ra» Berria (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ «Emozioek eta aldarrikapenek bete dute 24. Korrikaren aurkezpen soziala Bilbon» www.korrika.eus (kontsulta data: 2026-03-12).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2026-03-29). «Milaka euskaltzale Bilbon bilduta, amaitu da 24. Korrika» Berria (kontsulta data: 2026-03-29).