2026ko Iruñeko istripua
| 2026ko Iruñeko istripua | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | istripua |
| Data | 2026ko ekainaren 28a |
| Kokaleku | Nabarreria Iruñea |
| Koordenatuak | 42°49′10″N 1°38′33″W / 42.8194841°N 1.6425171°W |
| Biktima | Aintzane López Azcona |
| Pertsona hilak | 1 |
| Pertsona zaurituak | 4 |
2026ko Iruñeko istripua 2026ko ekainaren 28an, LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat, Iruñeko Nabarreria kalean gertatutako istripua da. Zabor-biltzeko kamioi batek oinezko talde bat harrapatu zuen, eta ondorioz pertsona bat hil zen eta beste lau zauritu ziren.[1]
Istripua 28J egunean gertatu zenez, LGBT kolektiboaren manifestazioekin bat egin zuen. Egun berean Iruñean milaka lagun atera ziren kalera eskubideak aldarrikatzera.[2]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istripua ekainaren 28ko goizean gertatu zen, Iruñeko kale nagusietako batean. Kamioiak ustez balazta-sistemaren akatsa izan zuen, eta hori ikertzen ari dira agintariak. Talka egin ondoren, larrialdi zerbitzuek 4 pertsona artatu zituzten: 2 oso larri eta 2 zauri arinekin.[3]
Biktimak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hildako pertsonaren identitatea ez da oraindik ofizialki zabaldu. Zauritutakoen artean 2 pertsona ospitalizatu zituzten egoera oso larrian.[4] Dakigun gauza bakarra da hildakoa emakume irakaslea zela.[5]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertakariaren berri zabaldu bezain laster, erakundeek eta kolektiboek doluminak eta elkartasuna adierazi zituzten biktimen senideekin. Udalaren eta Gobernuaren aldetik ikerketa sakona eskatzen ari dira kamioiaren mantenu- eta segurtasun-protokoloak berrikusteko.[6]
Egun berean, María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria atsekabetuta agertu zen istripuagatik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Un muerto y cuatro heridos atropellados por un camión de recogida de residuos en Pamplona» www.antena3.com 2026-06-28 (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Parrilla, Ramón Garcia. (2026-06-28). «Trágico atropello en Pamplona: Un muerto y cuatro heridos al ser arrollados por un camión de residuos» MARCA (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) EITB. «Un fallecido y cuatro heridos en un atropello por un camión de la basura en Pamplona» orain.eus (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2026-06-28). «Muere una persona y dos resultan heridas muy graves tras ser atropelladas por un camión de la basura en Pamplona» RTVE.es (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Google, Por Paula Bastante HernáizAgregar Infobae enAgrega Infobae a tus medios preferidos en. (2026-06-28). «Muere una profesora al ser atropellada por un camión de la basura en Pamplona: el accidente deja dos heridas muy graves» infobae (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2026-06-28). «Un muerto y cuatro heridos atropellados por un camión de basura en Pamplona» El País (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) .
