2026ko Serbiako Parlamenturako hauteskundeak
| Gertaera-data | 2026ko urriaren 25a |
|---|---|
| Mota | Serbiako Parlamenturako hauteskundeak |
| Hauteskunde emaitza
| |
| ← 2023 (en) | |
2026ko Serbiako Parlamenturako hauteskundeak 2026ko urriaren 25ean egin ziren Serbian, Asanblada Nazionaleko kideak aukeratzeko. Hasiera batean, 2027ko abenduan egiteko programatuta zeuden, baina, Aleksandar Vučić Errepublikako presidentearen ekimenez, 2026ko irailera aurreratu ziren.
Serbiako Alderdi Progresista (SNS) 2012an iritsi zen boterera, Serbiako Alderdi Sozialistarekin (SPS) gobernua osatu ostean. 2023ko Parlamenturako hauteskundeetan, SNSk gehiengo parlamentarioa berreskuratu zuen. Hauteskundeen ostean, protesta batzuk antolatu zituzten ustezko hauteskunde iruzur baten ondorioz. Miloš Vučević Serbiako lehen ministro bihurtu zen eta 2024ko maiatzean gobernua osatu zuen. 2024ko azaroan Novi Sadeko tren-geltokiko markesina erori ondoren, ustelkeriaren aurkako ikasleen protestak hasi ziren; 2025eko urtarrilean, berriz, Vučevićek dimisioa iragarri zuen. Apirilean, Đuro Macutek eta haren gobernuak hartu zuten haren lekua. 2026an, Asanbleada Nazionalak hainbat hauteskunde lege aldatzea onartu zuen.
Hauteskundeen aurretik, SNSk Serbia Batuaren (SNSren koalizioa) lehen ministrorako hautagai eta hauteskunde-zerrendako buru izateko proposatu zuen Vučić. Parlamentuko eta parlamentuz kanpoko alderdi politiko batzuen babesa jaso ostean, Ikasleen Zerrenda izenarekin parte hartuko zutela iragarri zute ikasleek. Ilija Srdanović zen boto-txarteleko zerrendaburu eta liderra.
Botoen zenbaketaren hasieran, Vučićek onartu egin zuen bere porrota eta Ikasle Zerrendaren garaipena[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Serbieraz) «Vučić: Jasno da smo ove izbore izgubili» Nova.rs 2026-10-25 (kontsulta data: 2026-10-26).