2032ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Brisbaneko Udako Olinpiar Jokoak
2032

Olympic rings.svg XXXV. Olinpiada
[[Fitxategi:|300px]]
Hiria Brisbane
 Australia
Hasiera 2032ko uztailaren 23a
Bukaera 2032ko abuztuaren 8a
Estadioa Brisbane Cricket Ground

2032ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXV Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2032an Brisbane hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Australian ospatzen direla, 1956an Melbournen eta 2000an Sydneyn izan baitziren.

Jokoak 2032ko uztailaren 23tik abuztuaren 8ra izango dira.

Hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brisbane 2032ko jokoak antolatzeko hautatu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Tokion 2021eko uztailaren 21ean egindako bozketa batean. Lehenengo aldiz ez zen egin hautagaien arteko lehiaketa irekirik; horren aldiz, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak hiriekin negoziatu zuen elkarrizketa fase batean, eta izen bat proposatu zuen bozketarako.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]