Edukira joan

229762 Gǃkúnǁʼhòmdímà

Wikipedia, Entziklopedia askea
229762 Gǃkúnǁʼhòmdímà 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)20,8
Magnitude absolutua3,45
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaMegan Schwamb, Michael E. Brown, David L. Rabinowitz eta Palomar behatokia
Aurkikuntza-data2007ko urriaren 19a
Aurkikuntza-lekuaPalomar behatokia
Planeta txikien taldeaobjektu transneptunotar
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis111,58952766937 au
Periapsis37,584829735978 au
Ardatzerdi handia74,587178702674 au
Eszentrikotasuna0,49609530230655
Orbita-periodoa235.285,24717636 egun
Batezbesteko anomalia348,74678718193 °
Makurdura orbitala23,33294472108 °
Goranzko nodoaren luzera131,24018236639 °
Periapsiaren argumentua345,94008489764 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa295 km
Diametroa642 km
Zanpatzea0,105 eta 0,118
Albedoa0,167
Behin-behineko izendapenak2007 UK126
Nabigazioa
« (229761) 2007 RC288

229762 Gǃkúnǁʼhòmdímà, behin-behinean 2007 UK126, disko sakabanatuan dagoen Neptunoz haraindiko objektu (TNO) bat da eta sistema bitar bat da, Eguzki-sistemaren kanpoko eskualdean. 2007ko urriaren 19an aurkitu zuten Megan Schwamb, Michael Brown, eta David Rabinowitz astronomoek Palomar Behatokian, Kalifornian[1]. 600 bat kilometroko diametroa du. TNO hau tamaina erdikoa da, eta baliteke izatea 1.000 kilometrotik beherako objektu guztiz solidoen klase baten ordezkari ona. Keith Nollek eta Will Grundyk Hubble espazio teleskopioa erabilita bere ilargia aurkitu zuten, 100 bat kilometrokoa eta Gǃòʼé ǃHú izena eman zioten[2][3][4][5].

Gǃkúnǁʼhòmdímà izena Namibiako Juǀʼhoansi (ǃKung) herritik dator. Euren mitologian, Gǃkúnǁʼhòmdímà neska-urde-inurrijale bat da, San herri batzuetan pitoi-neska edo elefante-neska gisa agertzen dena. Bere herria babesten du eta gaizkileak zigortzen ditu bere gǁámígǁàmì arantzak erabilita, kazkabarraz beteriko hodei bat edo orix arruntaren adar magikoa[6]. "Gǃkúnǁʼhòmdímà" izena bi hitzen nahasketa da, gǃkún 'urde-inurrijalea', ǁʼhòm mà 'neska gaztea' eta atzizki femeninoa. Gǃòʼé ǃHú ilargia bere adarraren izena da: sinpleki 'oryx' (gǃòʼé) eta 'adar' (ǃhú) esan nahi du[7].

Juǀʼhoan hizkuntzan planetoidea eta ilargiak [ᶢᵏǃ͡χʼṹ ᵑ̊ǁʰòmdí mà] () eta [ᶢǃòˀé ǃʰú] () ahoskatzen dira. Normalki, kontsonante klikariak ez dira ahoskatzen beste hizkuntza batzuetan planeta aipatzen denean. Honela, Gun-hohm-di-ma eta Goh-ay-ku bezalako ahoskerak erabiltzen dira nazioartean.

Gǃkúnǁʼhòmdímàek Eguzkiaren inguruko orbita 37,5–107,9 AUra egiten du 620 urte eta 2 hilabetean behin (226,517 egun; ardatz erdinagusia, 72,72 AUkoa). Haren orbitak 0,48ko eszentrikotasuna du, eta 23º-ko makurdura ekliptikarekiko.[8] Disko-sakabanatuko objektua da[9].

0,48-ko eszentrikotasunak iradokitzen du grabitazioak sakabanatu zuela gaur egungo orbita eszentrikoan. Periheliora 2046ko otsailean iritsiko da, eta bere satelitearekin elkar ezkutaketak 2050aren amaieran hasiko dira eta hamarkada horretako zatirik handiena iraungo dute[6]. 3,7ko magnitude absolutuko distira du[10], eta 1982an hartutako irudiak aztertuz 178 aldiz era 16 oposiziotik gora ikusi dira[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «IAU Minor Planet Center» www.minorplanetcenter.net (kontsulta data: 2022-07-04).
  2. Noll, Keith S.; Grundy, W. M.; Benecchi, S. D.; Levison, H. F.; Barker, E. A.. (2009-09-01). Discovery of Eighteen Transneptunian Binaries. , 47.07 or. (kontsulta data: 2022-07-04).
  3. «List of known trans-Neptunian objects» www.johnstonsarchive.net (kontsulta data: 2022-07-04).
  4. «(229762) G!kunll’homdima and G!o’e!Hu» www.johnstonsarchive.net (kontsulta data: 2022-07-04).
  5. «Astronomer Mike Brown» web.gps.caltech.edu (kontsulta data: 2022-07-04).
  6. 1 2 (Ingelesez) Grundy, W. M.; Noll, K. S.; Buie, M. W.; Benecchi, S. D.; Ragozzine, D.; Roe, H. G.. (2019-12-01). «The mutual orbit, mass, and density of transneptunian binary Gǃkúnǁ'hòmdímà (229762 2007 UK126)» Icarus 334: 30–38.  doi:10.1016/j.icarus.2018.12.037. ISSN 0019-1035. (kontsulta data: 2022-07-04).
  7. Dickens, Patrick. (2009). English-Ju/'hoan, Ju/'hoan-English dictionary. (2nd ed. argitaraldia) Rüdiger Köppe Verlag ISBN 978-3-89645-868-1. PMC 744708166. (kontsulta data: 2022-07-04).
  8. 1 2 «Small-Body Database Lookup» ssd.jpl.nasa.gov (kontsulta data: 2022-07-04).
  9. planetoidadventure. (2019-05). «229762 Gǃkúnǁʼhòmdímà» The Planetoid (kontsulta data: 2022-07-04).
  10. «List Of Centaurs and Scattered-Disk Objects» www.minorplanetcenter.net (kontsulta data: 2022-07-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]