Edukira joan

23P/Brorsen-Metcalf

Wikipedia, Entziklopedia askea
23P/Brorsen-Metcalf
Behaketa
Magnitude absolutua7,8
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaTheodor Brorsen (en) Itzuli eta Joel Hastings Metcalf
Aurkikuntza-data1847ko uztailaren 20a
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis33,65966095852 AU
Periapsis0,47875271072486 AU
Ardatzerdi handia17,069206834622 AU
Eszentrikotasuna0,97195225792485
Orbita-periodoa25.758,373622251 egun
Batezbesteko anomalia0,26641915255031 °
Makurdura orbitala19,333940469819 °
Goranzko nodoaren luzera311,58546221411 °
Periapsiaren argumentua129,61068367887 °
Behin-behineko izendapenak23P/1989 N1
1989 X
23P/1919 Q1
1919 III
23P/1847 O1
1847 V
Nabigazioa
« 22P/Kopff • 24P/Schaumasse »

23P/Brorsen-Metcalf izenekoa gure Eguzki-sistemako aldikako kometa bat da. Theodor Brorsenek aurkitu zuen Alemaniako Altona herritik, gaur egun Hanburgoko auzoa dena, 1847ko uztailak 20an. Kometa hau aurkitu zuen bigarrena Kaspar Schweizer izan zen Moskutik, 1847ko abuztuak 11n. Bere itzulera 1919 eta 1922 bitarterako iragarri zen.

1919ko abuztuak 21ean kometa Joel Hastings Metcalf astronomo eta apaizak berraurkitu zuen AEBetako Vermont estatuko Camp Idlwild herritik, eta 8. magnitudekoa bezala adierazi zuen. Beste aurkitzaile batzuk Edward Emerson Barnard (Yerkes behatokia, Wisconsin)dik urte horretako abuztuak 22an, Michel Giacobini Paristik, Ostrovlev Krimeako Theodosia herritik eta Selavanov San Petersburgotik izan ziren. 1919ko irailaren amaieran Brorsenen kometa zela baieztatu zen.


Aurrekoa
22P/Kopff
Aldikako kometa
1847ko uztailak 20an aurkitua
Ondorengoa
24P/Schaumasse

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.