Edukira joan

2M TV

Wikipedia, Entziklopedia askea
2M TV
Datuak
Motageneralist television channel (en) Itzuli eta telebista kanala
HerrialdeaMaroko
Erabilitako hizkuntzaarabiera, frantses eta Amazigh (en) Itzuli
Agintea
KudeatzaileaMaroko
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1989ko martxoaren 4a
webgune ofiziala
Facebook: 2m.officiel Instagram: 2mtv Edit the value on Wikidata

2M (arabieraz: دوزيم‎) Marokoko bigarren telebista kate orokorra da, Casablanca hirian kokatua. Jabetza publikoa da eta 1989ko martxoaren 4an egin zuen lehen emisioa.

1988an, SOREADek Marokoko estatuaren telebista orokorraren lizentzia nazionala lortu zuen. Kanal hau Afrikako lehena izan zen komertziala eta ordainpeko telebista, Frantzian Canal+-ren eredua hartuz, eta Irrati eta Telebistaren Elkarte Nazionalaren monopolioa hautsiz.

2M TV 1989ko martxoaren 4an hasi zen emititzen, bere edukiaren zati bat seinale irekian eta beste eduki enkriptatuetan. Bost urtean 250.000 harpidedun gainditzeko helburua jarri eta programazio politika anbiziotsu bat hartu bazuen ere, ez zuen lortu espero zen arrakastarik, pirateria eta herrialdeko kultur desberdintasunak bezalako faktoreengatik. SOREADen akziodun handiena kudeaketatik atera zen arazo finantzarioengatik eta estatuak, emakidaren jabeak, 1996ko ekainaren 19an hartu zuen kontrola, kapitalaren %68 eskuratuz.

1997ko urtarrilaren 10ean katea libreki emititzen hasi zen herrialde osoan, publizitate-merkatua bultzatzeko asmoz. 2M TV audientzia handiena duen kanala bihurtu zen azkar eta ikus-entzunezkoen merkatua bultzatzen lagundu zuen, nazioarteko telesailetan eta emisio digitalean inbertituz.

2Mren programazioa hiru kontzeptutan oinarritzen da: entretenimendua (zinema, fikzioa, aldizkariak), tokiko informazioa (albisteak eta eztabaidak) eta zabalkundea (dokumentalak eta bestelako programak). Marokoko katea da Ameriketako Estatu Batuetako eta Frantziako ekoizpen gehienak eskaintzen dituena.

Kanalak arabieraz, frantsesez, gaztelaniaz eta amazigeraz emititzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]