3. Sinfonia (Brahms)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf
Orchesterwerke Romantik Themen.pdf

3. Sinfonia fa nagusian opus 90, Johannes Brahmsena, 1883an idatzi zuen konposatzaile honek Hesse estatutko hiriburu den Wiesbadenen, 2. Sinfonia amaitu eta sei urtera. Bi lan hauen artean, Brahmsek bere maisulanik hoberenetako batzuk idatzi zituen, hauen artean, Biolinarentzako kontzertua, bi oberturak eta Pianoarentzako 2. kontzertua daudelarik.

Historia eta estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziuraski, aurreko urteetako zirriborroetan oinarrituta dago. Bere gai nagusietako bat, oso bere esaldi bat den "Frei aber froh"ren (askea, baina zoriontsu, FAF, hau da: Fa, La, Fa, benetan, bigarren nota la bemol bat den arren) hasierako hizkien transposizio musikal batean oinarritua dago.


1883ko abenduak 2an estreinatu zuen Vienako Orkestra Filarmonikoak, Hans Richterren zuzendaritzapean, Brahmsen Eroicatzat hartu zuena (Ludwig van Beethovenen Hirugarren Sinfoniari erreferentzia eginez).

Mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfonia, 4 mugimendutaz osatua dago, guztien artean, 40 minutuko iraupena dutelarik. Honako hauek dira:

  • Allegro con brio
  • Andante
  • Poco allegretto
  • Allegro

Orotarik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren mugimenduko gai ospetsua, Anatole Litvaken Aimez vous Brahms? filmean eta BBCko Adam Curtisen Century of the Self dokumentalean agertu zen, eta Serge Gainsbourgen Baby alone in Babylone kantuan ere berrerabili zen. Civilization IV bideojokoaren soinu bandaren zati ere bada.


Aurrekoa
2. Sinfonia (Brahms)
Brahmsen sinfoniak
1883
Ondorengoa
4. Sinfonia (Brahms)