44 Bootis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

</noinclude>

44 Boötis
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Boötes
Igoera zuzena 15h 03m 47.29565s
Deklinazioa +47° 39′ 14.6228″
Ageriko magnitudea (V) 4.75
Ezaugarriak
Mota espektrala G0Vnv + F
U−B kolore indizea 0.09
B−V kolore indizea 0.65
Aldakor mota W UMa aldakor
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) -17.89 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -445.84 mas/u
Dec.: 19.86 mas/u
Paralajea (π) 78.39 ± 1.03 mas
Distantzia 41,6 ± 0,5 au
(12,8 ± 0,2 pc)
Magnitude absolutua (MV) 2.211
Zehaztasunak
44 Boo A
Gainazaleko grabitatea (log g) 4.33
Tenperatura 5,877 K
Metalizitatea [Fe/H] -0.24 dex
Adina 1.4–1.5 Gu
Orbita
Lehenengoa 44 Boo A
Orbita-aroa (P) 209.8 u
Ardatz erdihandia (a) 3.666"
Okerdura (i) 83.6°
Nodoaren luzera (Ω) 57.1°
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
39.9°
Beste izendapenak
i Boötis, i Boo, ADS 9494, CCDM 15038+4739, BD+48°2259, Gl 575, HD 133640, HIP 73695, HR 5618, SAO 45357.
Datubase erreferentziak
SIMBAD data
Datuen iturria(k):
Hipparcos katalogoa,
CCDM (2002),
Bright Star Catalogue (5. ed.)

44 Bootis (44 Boo/i Bootis) Boötes (idizaina) konstelazioan dagoen izar sistema hirukoitz bat da, Nekkarretik (β Bootis) iparraldera eta Benetnaschetik (η Ursae Majoris) hego-ekialdera dagoena. +4,83ko itxurazko magnitudekoa, gure eguzki-sistematik 41,6 argi urteko distantziara dago.

Izar sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema osatzen duten hiru izarrek gure eguzkiaren antzeko ezaugarri fisikoak dituzte. 44 Bootis A 44 Bootis BC sistema bitarretik 48,5 unitate astronomikoko distantziara dago bataz beste, orbita nabarmenki eszentrikoa bada ere (e = 0,55). Orbita periodoa 206 urtekoa da, eta orbita planoa lurreko behatzaileekiko 84º okertua dago.

Osagaien ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

44 Bootis A sekuentzia nagusiko izar hori bat da, F5-G1V espektro motakoa, gure eguzkiarenaren antzekoak edo arinki handixeagoak diren masa eta diametro batekin. Bere argitasuna gure eguzkiarena baino %14 handiagoa da. 44 Bootis B G2V espektro motako nano hori bat da, gure eguzkiarenaren masa berdina, eguzki erradioaren %87 eta %89 arteko erradioa eta gure izarraren argitasunaren %54a dituena.

44 Bootis W Ursae Majoris motako izar aldakor itzaltzaile bezala sailkatua dago. B osagaiak kontaktuzko izar bitartzat hartzeko bezain hurbil dagoen kide espektroskopiko bat du, horrek bi izarrek fotosfera konpartitzen dutela esan nahi du, bakoitzak bere nukleo propioa izan arren. Elkarrengandik 0,008 unitate astronomikoko distantziara (Lurretik Ilargirako distantziaren hirukoitza inguru), 6,427 ordutan osatzen duten orbita zirkular batean mugitzen dira. A eta B izarrak buelta bakoitzean bi aldiz elkar itzaltzen dira, hiru ordutik behin. Bitar espektroskopikoaren argi kurban gertatutako bariazioak izar batetik besterako masa transferentziaren ondorio direla uste da.

Sistema honen metaltasuna (helioa baino elementu astunagoen ugaritasun erlatiboa) gure eguzkiarena baino txikiagoa da ([Fe/H] = -0,19). Bere litio edukia gure izarrarena baino arinki handixeagoa da (logє[Li] = 1,95). Bestalde, ez dago bere adinari buruzko adostasunik. X izpien esparruan duen aktibitatea kontutan hartuz gero, 44 Bootis soilik 130 milioi urte izango lituzkeen sistema gazte bat izango litzateke, baina bere aktibitate kromosferikoa erreferentzia bezala hartuz gero, bere adina 1890 milioi urtekoa izan liteke.