50 Zentaboen Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea

50 Zentaboen Alderdia (txinera sinplifikatua: 五毛党; txinera tradizionala: 五毛黨; pinyin: wǔmáo dǎng) Txinako Herri Errepublikako gobernuak edota Txinako Alderdi Komunistak, bai tokian-tokiko mailan nahiz maila zentralean, kontratatutako interneteko soldatapeko iritzigileek jasotzen duten mespretxuzko izendapena da. Iritzigile hauek gobernuaren politiken aldeko iritziak argitaratu eta hedazen dituzte, honela eztabaidagune zehatz batzutan iritzi publikoa bere nahiera itxuratu edo alde jartzen saiatzeko. Maiz, astroturfing delakoa erabiltzen dute, "bapateko pentsamendu korronte" baten itxura faltsua emateko asmoz. Webgune nazionaletan eta txatetan "edukin sentikorra" edo alderdiaren aurkako kritikeekiko internet erabiltzaileen erakarpena desbideratzeko mezu bakoitzeko iritzigileei ordaindu egiten zaiela salatu izan da. Txinako Alderdi Komunistaren aldeko iritzigileak interneteko eztabaidaguneetan Txinaren aldeko iritzi abertzaleegia argitaratzen duen ororen ospea zikintzeko erabiltzen den izendapena dela baieztatuz defendatzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]