Edukira joan

798ko Tolosako Dieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
798ko Tolosako Dieta
MotaDieta (politika)
Data798
HerrialdeaFrankoen Erresuma
AntolatzaileaGilen Gellonekoa
Parte-hartzaileak

798ko Tolosako Dieta Akitaniako Erresumaren bigarren dieta edo batzar nagusia izan zen. Tolosa Okzitanian egin zuten, 798an, Luis Errukitsua Germaniako Erresumatik itzuli zenean, segur aski Kordobako Emirerriaren ekialdeko mugatik igaro ondoren. Dieta horretan, Luisek Alfontso II.a Asturietakoaren enbaxadoreak hartu zituen entzule. Asturiasko erregeak opari baliotsuak bidali zizkion, bi erreinuen arteko adiskidetasunean jarraitzera gonbidatuz. Luisek pozik hartu zituen eta aldeko proposamena entzun zuen, baita mugaldean gobernatzen zuen Bahlul ibn Marzuq Waixqako walik aurkeztutakoa ere, opariak bidali eta bakea eskatu ziona.[1]

Kordobako Emirerria gatazka betean zegoen, Al-Hakam I.a Sulayman eta Abu Marwan bere osabak borrokatzen ari baitzen, Hixam I.aren heriotzaren ondoren matxinatu zirenak.[2][3]

Frankoek egoera aprobetxatu eta baita al-Tagr al-Ala edo goialdeko markaren auzokideak ziren Inperio Karolingioak, Asturietako Erresumak eta Waixqa edo Huescako valierriak ere, izan ere, al-Tagr al-Aqsa edo muturreko marka Kordobako Emirerriko boteregunetik oso urrun zegoen. 798an, Gilen I.a Tolosakoak Luis Errukitsuaren izenean Tolosako Dieta deitu eta Alfontso II.a Asturietakoaren eta Bahlul ibn Marzuqen enbaxadoreak bertaratu ziren. Dieta honetan Luis Errukitsuak audientzian hartu zituzten.[4]

Iruñeko matxinada (799) ziur Dieta honen gaietako bat izan zen. Banu Qasi edo Aritza dinastiaren arteko elkar ulertze onak eta Banukasitarrek Kordobako emirrari emandako obedientziak musulmanei Iruñeko eta Ebro inguruko komunikazio bide garrantzitsuen kontrola mantentzea ahalbidetu zien. Mutarrif ibn Musa, Musa ibn Furtunren semeetako bat, 798. urtean Iruñean gobernatzen zuen. Ibn Hayyanek zioenez, Aritzatarren etsai ziren baskoiak Gaskoiniako frankoen laguntzarekin matxinatu eta Mutarrif hil zuten.[4] Iruindarrek Belasko Gaskoia hartu zuten hiriko buruzagitzat. Asturietako Erresumak matxinada hori Lisboa erasotzeko ere baliatu zuen.

José María Lakarrak, frankoek Pirinioetako lerroa indartzeko neurriak hartzean eta matxino muladiekiko zituzten harremanak aprobetxatuz, Bartzelona, Huesca eta Tortosaz jabetzeko plana ere formulatu zutela uste zuen.[5] Egia da, baita ere, Luis Errukitsuak hurrengo urtean espedizio bati ekin ziola non Lleidako setioa egin zuen- non harrapakin handi bat lortu zuen- eta Huescaren aurka emaitza negatiboarekin. Berehala hasi ziren Bartzelona hartzeko elkarrizketak.[4]

Kordobak zorigaitz honekiko zuen erreakzioa bi urte beranduago gauzatu zen: Al-Hakam I.a emirraren semea zen al-Mughira ibn al-Hakamek Araba eta Gaztelaren aurkako ghazwa edo espedizio bat aurrera eraman zuen. Iturri musulmanen arabera, espedizioa modu txarrean amaitu zuen (Argantzongo haitzarteko gudua). Data horretatik aurrera Kordobako Emirerriak Iruñea galdutzat jo daiteke, fakzio ezberdinen arteko borroken xede izan baitzen. Iruñea orbita frankoaren azpian geratu zen.

Urte berean, 801ean, Luis Errukitsuaren eta Sadun al-Ruayni Bartzelonako waliaren arteko negoziazioak amaitu ziren. Sadun Ubayd Allah Abu Marwan emirraren osaba eta Abd ar-Rahman I.aren anaiaren matxinadarekin oso konprometituta zegoen. Azken unean, waliak atzera bota eta hiria emateari uko egin zion. Baina Segrià Garaiaren birpopulaketak, Cardonarenak, Urgell eta Empordà eskualdeak sendotzeak, eta Viceko lautadan aurrera egiteak, frankoentzat Bartzelona hartzea ezinbestekoa egiten zuten. Luisek konkista militarra erabaki zuen, godoz eta hispaniarrez (erbesteratutako godoak) osatutako gudaroste batek egina.[4] Bartzelonaren konkista 801eko apirilaren 3an amaitu zen, Sadun al-Ruayni waliak ihes egin eta behin-behineko wali berria- Harum al-Barxaluni- preso hartu ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Suárez Fernández, Luis. Historia de España Antigua y media. Ediciones Rialp, 86-92 or. ISBN 978-84-321-1882-1..
  2. Nagendra Kr Singh, International encyclopaedia of Islamic dynasties, Anmol Publications PVT. LTD., 2002
  3. (Katalanez) d'Abadal i de Vinyals, Ramon. (1986). El domini carolingi a Catalunya. Institut d'Estudis Catalans, 86-92 or. ISBN 84-7283-082-9..
  4. a b c d Suárez Fernández 1976.
  5. (Gaztelaniaz) Cañada Juste, Alberto. (1977). El posible solar originario de los Banu Qasi. in: Homenaje a don José Mª Lacarra. Separata Zaragoza: Anubar, 33–38 or. OCLC .890628623.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]