9. Sinfonia (Dvořák)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
9. Sinfoniaren izenburua

9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 (1893), Mundu Berriko Sinfonia bezala ere ezaguna dena (txekieraz Novosvětská), beharbada, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarraren sinfoniarik ezagunena da. 1893an konposatu zuen, AEBetan eman zuen denboran.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1891ko ekainean, Jeannette Thurberrek, New Yorkeko Musika Kontserbatorio Nazionalaren sortzaileak, Dvořáki, kontserbatorio honen zuzendaritza eskaini zion oso baldintza onuragarrietan. Honegatik, konposatzailea, 1892ko irailean, AEBetara joan zen 1892tik 1895 arte. Herrialde honetan eman zuen denboran, bere 9. Sinfonia mi minorrean idatzi zuen, Mundu Berrikoa bezala ezagun egin dena. Dvořákek, sinfonia hau, 1893ko urtarrilak 10 eta maiatzak 24 bitartean idatzi zuen, eta urte bereko abenduak 15ean estreinatu zen New Yorkeko Carnegie Hallen, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa Anton Seidlek zuzendu zuelarik.

Konposaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfonia hau, lau mugimenduz osatua dago:

  1. Adagio-Allegro molto
  2. Largo (Dvořákek, hasieran, Elezaharra deitua)
  3. Scherzo: Molto vivace-poco sostenuto
  4. Allegro con fuoco

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dvořák, AEBetan entzun zituen afroamerikarren izpiritualetan eta jatorrizko amerikarren musikan interesatua zegoen. Kontinentera iritsi zenean, honako hau esan zuen:

« Erabat konbentzituta nago herrialde honetako musikaren etorkizuna, melodia beltzak deritzenetan oinarritua egongo dela. Hauek, Estatu Batuetan gara daitezkeen konposatzaileen eskola serio eta original batentzako oinarria izan litezke. Gai eder eta bariatu hauek, lurreko fruituak dira. Zuen lurreko kantu herrikoiak dira, eta zuen konposatzaileak haietan zentratu behar dira.  »

Estreinaldiaren aurreko egunean, New York Heralden argitaratutako artikulu batean (1893ko abenduak 15ean), Dvořákek, jatorrizko amerikarren musikak bere sinfonian nola eragin zuen azaldu zuen:

« "Ez dut jatorrizko amerikarren melodia bakar bat ere erabili. Soilik, indiar musikaren berezitasunak gehitzen dituzten jatorrizko gaiak idatzi ditut, eta, gai hauek erabiliz, egungo erritmo, kontrapuntu eta orkestra koloreen baliabide guztiekin garatu ditut.  »

Artikulu berean, Dvořákek, bigarren mugimenduan, beranduagoko lan baterako zirriborro bat ikusten zuela esan zuen, beharbada kantata edo opera bat, Henry Wadsworth Longfellowren Hiawatharen kantuan oinarritua egongo litzatekeena, halako lanik sekula idatzi ez zuen arren. Hirugarren mugimenduko scherzoak "Hiawathako jaiaren eszena, non indiarrek dantzan dabiltzan eszena iradokitzen ziola" ere idatzi zuen.

Guzti hau gora-behera, Dvoraken beste lanetako askok bezala, lan honek bere jaiolekua izan zen Bohemiako musikarekin, Estatu Batuekin baino elkarrekin gehiago duela uste da. Leonard Bernsteinek, lana, bere oinarrietan, benetan, arrazanitzekoa zela esan zuen.

Instrumentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfonia hau, honako musika tresna hauek interpreta zezaten idatzi zen:

2 zeharkako txirula (horietako bat, gainera, piccoloa jotzen), 2 oboe (horietako bat, gainera, korno ingelesa jotzen), 2 klarinete La notan afinatuak, 2 fagot, 4 tronpa Mi bemolean eta Don afinatuak, 2 tronpeta Mi bemolean, 2 tronboi tenore, tronboi baxua, tuba, tinbalak, triangeluak, platerak eta orkestraren harizko sekzioa.

Kultura herrikoian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzuteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. mugimendua
  • 2. mugimendua
  • 3. mugimendua
  • 4. mugimendua


Aurrekoa
8. Sinfonia
Dvořáken Sinfoniak
1893
Ondorengoa
Azkena izan zen