9K720 Iskander
Itxura
| 9K720 Iskander | |
|---|---|
| missile system (en) | |
| Fabrikazioa | |
| Fabrikatzailea | Votkinsk Machine Building Plant (en) |
| Jatorrizko herrialdea | Errusia |
| Historia | |
| Zerbitzuaren hasiera | 2006 |
| Kudeatzailea | Errusiako Indar Armatuak |
| Ezaugarriak | |
| Munizioa | 9M723 (en) |
9K720 Iskander (errusieraz: Искандер; NATOren kodea: SS-26 Stone) Errusiak erabiltzen duen irismen laburreko misil balistiko mugikorren sistema bat da. 500 kilometroko irismena du. OTR-21 Totxkaren ordezko gisa sortu zuten Errusiako Indar Armatuek 2020an.
Iskanderrak hainbat ojiba mota erabil ditzake, hala nola kluster munizioko ojibak, bonba termobarikoak eramaten dituztenak, lehergarritasun handiko fragmentazio-ojibak, bunkerren aurkako armak, edo pultsu elektromagnetikoak sortzen dituzten gailuak, radarren aurkako misioetan. Misilek arma nuklearrak eramateko gaitasuna dute[1][2]. 2017ko irailean KB Maxinostroieniya enpresako Valery M. Kashin diseinugileak esan zuen, gutxienez, zazpi misil mota jaurti zitzakeela[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Iskander / SS-26» www.globalsecurity.org (kontsulta data: 2024-11-23).
- ↑ (Ingelesez) International, Sputnik. (20131217T1420+0000). «NATO Members Alarmed by Russian Nuclear Missile Deployment» Sputnik International (kontsulta data: 2024-11-23).
- ↑ (Errusieraz) «Ракетный комплекс "Искандер-М" получил новые типы ракет - ТАСС» TACC (kontsulta data: 2024-11-23).